Klima-aldaketari buruzko ikerketa EAEn
2015ean onartutako Euskadiko 2050rako Klima Aldaketaren Estrategiak helburu hauek planteatzen ditu: “BEGen emisioak gutxienez % 40 murriztea 2030 urterako eta gutxienez % 80 murriztea 2050 urterako, 2005eko emisioak erreferentziatzat hartuta. Klima-aldaketara egokitzeari dagokionez, helburua da “euskal lurraldeak klima-aldaketaren aurrean erresilientzia izan dezan bermatzea”.
2016an, KLIMATEK I+B-G proiektuetarako laguntzak emateko deialdia egin zen aurreneko aldiz: I+G proiektuak; Klima Aldaketara Euskadin Egokitzeko Berrikuntza eta Frogatzea. Helburua da 2050erako Estrategiaren 2. Helburua lortzeko –“euskal lurraldeak klima-aldaketaren aurrean erresilientzia izan dezan bermatzea”- oso lagungarriak diren proiektuen gauzapena sustatzea.
BC3 Basque Centre for Climate Change 12 herrialdetako 35 ikertzailez osatuta dago eta ikerketa-ildo hauetan aritzen da: isurien murrizketa, klima eta natur ingurunea, klima eta osasuna eta klima-politika. Bere jardunbide onaren isla da Europako eragimen handieneko hausnarketa talde (“think tank”) aitortu dutela, eta munduko bigarrena ekonomiaren eta klima-aldaketaren politikaren alorrean, International Center for Climate Change Governance erakundearen arabera.
Basque Ecodesign Centerren eginkizuna da enpresa-ideia eta -jardueren garapena bultzatzea, ekodiseinuaren bitartez, Euskadiko lehiakortasuna hobetzen eta CO2 isuriak eta beste ingurumen-inpaktu batzuk prebenitzen laguntzeko, horri
esker Euskadi erreferente bilakatu dadin Europar Batasunean, enpresek eta Eusko Jaurlaritzak osatutako sare baten bitartez.
Cie Automotive, Fagor Electrodomésticos, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia, Vicinay Cadenas, Euskaltel eta Eroski dira zentroa osatzen duten enpresak, eta Ihobe –Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen
Jarduketarako Sozietate Publikoa– proiektuaren eragile eta koordinatzaile gisa aritzen da.
CIC energiGUNE energiaren esparruko ikerketa kooperatiborako zentroa da. Haren jarduera-ardatz nagusiak dira bikaintasunerako ikerketa oinarrizkoa, ezagutzaren eta emaitzen transferentzia eta Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait eragile zientifiko-teknologiko (unibertsitateak, zentro teknologikoak...) energia berriztagarriei buruzko I+G+b arloan egiten ari diren ahalegina koordinatzea.
Biscay Marine Energy Platform (BIMEP) Itsaso zabaleko azpiegitura, itsas energia eskuratzeko sistemak ikertzeko, erakusteko eta ustiatzeko; sistema horietako fabrikatzaileek bertan instalatu ditzakete, dela ustiapen/erakusketarako (energia elektrikoa sortzea) dela proba eta saiakuntzak egiteko. Horren azkeneko helburua da teknologia horiek prototipoen fasetik fase komertzialera pasatzen laguntzea.
Nabigazioari itxitako eremua, balizatua eta zaindua, 5,3 km
2-koa, Armintza-Lemoiz inguruan, 50 m eta 90 m bitarteko sakonerekin, kostaldetik 1.700 metrora kokatua eta energia ebakuatzeko 20 MW-ko osoko potentziarekin, bere urpeko lau kableen bitartez.
Azken aldaketako data: