Argitalpenak agerian uzten du klima aldaketaren kontrako borrokak maila guztietako konpromisoa eskatzen duela, bai eta tokian tokiko jarduna mundu mailako arazo honetarako oso garrantzitsua dela ere. Gidak klima aldaketaren kontrako estrategiak garatzeko udalerrientzako irizpideak ematen ditu, eta udalerriei klimaren aldeko helburuak eta ekintzak finkatzen laguntzen die. Horrez gain, udalerriek CO2 aldagaia txerta dezakete sektorekako ekintzetan, eta Udalsarea 21ek klima aldaketaren kontra egiteko udalerrien eskura ipintzen dituen erremintak ezagutarazten ditu. |