Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Itsas mailaren gorakadaren osagai klimatikoek Euskal Autonomia Erkidegoko itsasbazterrean duten inpaktuaren ebaluazioa

Xehetasunak

Itsas maila marea astronomikoaren mende eta marea metereologikoaren mende -haizea, presio atmosferikoa, uhinak, tenperatura eta abar- dago. Osagai bakoitzak aldaketa osoan duen ekarpena ezagutzeak aukera ematen du klima-aldaketako agertoki berrietan itsas mailak izango duen bilakaera balioesteko. EAEko kostaldetik hurbilen dauden itsas mailen serieak hautatu eta prozesatu dira, Kantauri itsasoan eta Bizkaiko golkoan, eta teknika sorta bat aplikatu da hamar urteko eskalako eboluzio-ereduak lortzeko eta aldaketa-joerak ebaluatzeko.