Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Fecha de la última modificación: 13/05/2011
Informazioa eskuratzea, parte hartzea eta epaitegietara jotzea ingurumen arloan

Informazioa zabaltzea, ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea, parte hartzeko eskubidea eta tutoretza judizial eraginkorra izateko eskubidea ingurumenari buruzko araudi berriaren osagarriak dira, garrantzi handikoak, halaber. Aarhuseko Hitzarmena Europar Batasuneko eta Estatuetako arau ugariren jatorria da, izan ere, administrazio-jardueraren oinarrizko alderdi eta eskubideak arautzen ditu.

Arau berri hau, ingurumenaren arloan ez ezik, orokorrean Administrazioaren funtzionamendurako ere, oso garrantzitsua da. Administrazioa informazioa zabaltzera behartuta egoteak badu inportantziarik ikuspegi desberdinetik. Ingurumenaren aldetik herritarrek euren eguneroko bizitzan eragina duten ingurumen-aldagaiak zeintzuk diren jakingo dutelako, horretarako galderarik egin barik. Informazio honek eragingo duena da herritarrak aktiboagoak izatea ingurumenarekin loturiko jarduera politiko-administratiboetan. Informazioa zabaldu behar horrek Administrazioari jardute-modua aldaraziko dio, izan ere, jarduerek eta bere eskuetan dauden informazioek gero eta publikoagoak izan beharko dute.

Ingurumenari buruzko informazioa zabaltzeak eta informazio hori eskuratzeko eskubideak oso aukera garrantzitsuak aitortzen dizkiete herritarrei teknologia berrien garapenari esker. Bitarteko elektronikoek herritarrei informazioa eskaintzeko modu erraz, arin eta osoa ahalbidetu dute. Bitarteko horiek gabe informazio hori eskaintzea oso lan nekeza litzateke. Administrazio publikoek ez dute aitzakiarik informazioa zabaltzeko beharra betetzeko, horrela pertsonek dituzten eskubideak bermatzen dira eta.

Dokumentu hau Aarhuseko Hitzarmenak jatorrian sortu zituen beharrak bete behar dituztenentzat da, arlo publikokoentzat zein pribatukoentzat. Hain zuzen ere, Hitzarmeneko ulertzeko gaitzak izan daitezkeen zenbait alderdiren edukia argitze aldera. Informazioa zabaltzeak, informazioa eskuratzeak eta parte hartzeak Administrazio Publikoen jardueran sor ditzaketen arazoen analisia da lan honen asmoa.



Pdf formatoko dokumentua:
Informazioa eskuratzea, parte hartzea eta epaitegietara jotzea ingurumen arloan (1,46 Mb)