Animalia jatorriko azpiproduktuak (SANDACH)
Animalia-azpiproduktuak gizakiak kontsumitzeko animaliak hiltzean, animalia-jatorriko produktuak egitean, esnekiak egitean eta hildako animaliak ezabatzean edo gaixotasunak kontrolatzeko neurriak aplikatzean sortzen dira, batez ere.
Animalia-jatorriko azpiproduktuen (SANDACH) kudeaketa, sortzen diren unetik azken erabilerara, balorizaziora edo suntsipenera arte, araututa dago, bertan gizakien osasunerako, animalien osasunerako edo ingurumenerako arriskurik sortzen ez dela bermatzeko eta, bereziki, gizakien eta animalien elikadura-katearen segurtasuna bermatzeko.
Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak animalia-azpiproduktuei buruzko zenbait bazterketa jasotzen ditu. Zehazki, 3.3.b artikuluaren arabera, hondakinei buruzko legea ez zaie aplikatuko 1069/2009 Erregelamenduan jasotako animalia-azpiproduktuei. Hala ere, ez dira salbuespen horretan sartzen, eta, beraz, hondakinen legeak arautzen ditu animalia-azpiproduktuak eta horien produktu eratorriak, errausketara edo zabortegietara bideratzen direnean edo biogas- edo konpostaje-planta batean erabiltzen direnean.
Euskal Autonomia Erkidegoan, animalia-azpiproduktuei buruzko eskumenak hainbat agintariren artean banatuta daude. 60/2012 Dekretuak ezartzen du Ingurumen-kalitatearen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak duela honako eginkizun hauek betetzeko eskumena:
- Energia balioztatzeko eta deuseztatzeko industriak baimentzea eta kontrolatzea.
- Biogaseko edo konpostatzeko fabrikak baimentzea eta kontrolatzea.
- Beste autonomia-erkidego edo estatu batzuetan ekoiztutako 1., 2. eta 3. kategorietako materialekin egindako irinak eta gantzak EAEko industrietan errausketaren edo baterako errausketaren bidez deuseztatzeko baimenak ematea.
Azken aldaketako data: