AZTERTU NATURA
- 747429933
- aztertu@euskadi.eus
- www.euskadi.eus/aztertu
- NATURA 2024/2025 – EGUTEGIA (PDF, 685 KB) ekintza guztiekin
-
NATURA IKERKETA (PDF, 21 MB) aukeratutako ekosistemaren ikerketa, biodibertsitatea eta egoera ekologikoan harreta berezia jarriz. Ikerketa KIT-a eskatzeko: irailaren 9tik aurrera, izakinak agortu arte.
-
FORMAKUNTZA IRTEERAK (PDF, 2 MB) : ezagutu gertutik programa eta ikerketarako materialaren erabilera. Bi formakuntza desberdin burutuko dira ikasturte osoan zehar. Izena emateko: irailaren 9tik aurrera.
-
ARIN-ARIN ERBIAREN ABENTURAK (PDF, 2 MB) antzerki saioa txikienei zuzendua. Eskaera egiteko: irailaren 23tik urriaren 6ra.
-
NATURA TXIKI (PDF, 3 MB) HH eta LHrako materiala, 3 txanda ezberdinetan maileguan eskaintzen dena ikasgelan lantzeko. Eskaera egiteko: irailaren 23tik urriaren 6ra.
AZTERTU NATURAk Euskadiko ekosistema adierazgarrienak ezagutarazi eta aztertu nahi ditu, biodibertsitatean eta kontserbazio-egoeran arreta berezia jarriz.
Kostaldeko eta ibaietako ekosistemak dira (hondartzak, ibaiak, hezeguneak, padurak, dunak), eta orain arte AZTERKOSTA eta IBAIALDE kanpainen estalduratik kanpo geratu diren beste batzuk, hala nola basoak (artadiak, hariztiak, pagadiak), mendiko larreak, sastrakak, etab.
AZTERTU programaren bidez, gure lurraldeko naturagune babestuak ezagutarazi eta ikusarazi nahi ditugu. Horregatik, Aztertu Naturaren jarduera eta material askok Euskadiko babes-figurei begiratuko diete (Natura 2000 Sarea, Parke Naturalak eta Biotopoak, besteak beste).
AZTERTU NATURA kanpaina gure lurraldeko ekosistema esanguratsuenak ezagutzeko interesa duen pertsona edo kolektibo orori zuzenduta dago. Parte-hartzaileak bakarkakoak edo talde antolatuak izan daitezke, hala nola ikastetxeak, aisialdiko taldeak, elkarte ekologistak, kirol-kolektiboak, etab.
Azken aldaketako data: