Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

12/2019 LEGEA, abenduaren 20koa, ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legea aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5892
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 2019/12/20
  • Argitaratze-data: 2019/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak 12/2019 Legea, abenduaren 20koa, ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legea aldatzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legearen zioen azalpeneko hirugarren paragrafoak dioenez, «Lege honek berezko arau-esparrua ezarri nahi du ehizaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoaren ezaugarriak aintzat hartuta. Alde batetik, bertako ezaugarri fisikoak hartu dira kontuan; izan ere, ehiza arautzeko, ezinbestekoa da kontuan hartzea Euskal Autonomia Erkidegoak biztanle-dentsitate handia duela eta landaguneek gizakiaren eragin handia jasaten dutela. Horrenbestez, ezinbestekoa da ehiza modu egokian kudeatzea. Bestetik, kontuan hartu da Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.b.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, foru-erakundeei dagokiela Autonomia Erkidego osorako erakundeek arlo horretan onartzen dituzten arauak garatu eta betearazteko eskumena. Lege honek foru-erakundeei berezko politikak aurrera eramaten lagundu nahi die; izan ere, lurralde bakoitzak ehiza-aberastasunaren aldetik bizi duen egoera desberdina kontuan hartuta, behar-beharrezkoa zaie berezko politikak edukitzea. Halaber, lege honen bidez, ehizak gizartean dituen sustraiei eutsi nahi zaie, eta ehiztariek natur ingurunearen kudeaketa iraunkorrean parte har dezaten lortu nahi da».

Alegia, Ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legeak ehiza kudeaketa zinegetiko egokiarekin bateragarri egiteko egin beharra ezartzen du, eta kudeaketa horrek kontuan izan beharko ditu herritarren segurtasuna, espazioen erabilera publikoa eta naturaren kontserbazioa.

Horretarako, legearen III. tituluak oinarrizko printzipioak ezartzen zituen ehizarako guneak sailkatzeko, eta gune horiek hiru kategoriatan banatzen zituen: ehizarako lurrak, ehizarako ez diren lurrak, eta ehiza-araubide bereziko lurrak. Ondoren, bereizirik arautzen zituen, titulu horri zegokion kapitulu bakoitzean.

1 artikuluak ehiza-araubide bereziko lurrak arautzen dituen III. kapituluan honela definitzen ditu segurtasun-eremuak: «Segurtasun-eremu deritze pertsonak eta haien ondasunak babesteko neurriak behar dituzten lurrei». Eta, bigarren puntuan, erregulazio orokor bat egiten du: «debekatuta dago armekin ehizatzea, lege hau indarrean jartzen den unean ezarrita eta foru-aldundiko organo eskudunak aintzatetsita dauden ehiza-postu finkoetan salbu».

Ondorioz, praktikan, konfrontazio bat gertatzen da arauak bilatzen dituen helburuen eta idazkeraren ondoriozko efektu praktikoen artean, Ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legea indarrean sartu baino lehenagoko eskubide batzuk aitortzen baitira, eta horiek ekidin egiten dute bai herritarren segurtasuna, erabilera publikoa eta naturaren kontserbazioa bermatzea, bai foru-erakundeek politika propioak garatu ahal izatea beren lurraldearen errealitatearen arabera.

Honako hau dioen lekuan:

  1. Segurtasun-eremuetan debekatuta dago armekin ehizatzea, lege hau indarrean jartzen den unean ezarrita eta foru-aldundiko organo eskudunak aintzatetsita dauden ehiza-postu finkoetan salbu. Halaber, foru-aldundiko organo eskudunak salbuetsirik utz ditzake artikulu honetako 3. puntuko a), b) eta c) idatzi-zatietan adierazitako eremuak, betiere, ehiza-aprobetxamenduko titularrak eskatzen badu. Horretarako, eremu horiek ehiza-lur baten barruan egon beharko dute, eta ehiza antolatzeko planak hartarako bide eman behar du.

Ondorengo beste hau esango du:

  1. Segurtasun-eremuetan debekatuta dago armekin ehizatzea. Foru-aldundiko organo eskudunak salbuetsi ahalko ditu lege hau indarrean jartzen den unean ezarrita dauden ehiza-postu finkoak. Halaber, foru-aldundiko organo eskudunak salbuetsirik utz ditzake artikulu honetako 3. puntuko a), b) eta c) apartatuetan adierazitako eremuak, interes publikoko arrazoiak daudenean.

Lege hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (1)

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.