Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

5/1998 LEGEA, martxoaren 6koa, lurraren araubide eta hiri antolaketaren arloko presako neurriak zehazteari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1366
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 1998/03/06
  • Argitaratze-data: 1998/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Auzitegi Konstituzionalaren 61/1997 Epaiaren bidez, Lurraren Araubide eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen Bateratutako Testua Onesten duen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuaren hainbat atal baliogabetu direnez, beharrezko egin da hirigintza arloan aginpidedun diren administrazioen egintzek segurtasun juridikoa izan dezaten beharrezko den arautzeari lehenbailehen ekitea, eta beste gai zehatz batzuk ere arautzea, gaur egun duten arautegia dela eta gatazka sortzen baitute. Ataletako testuaren koherentzia dela-eta, errepikatu egin dira Lurrari buruzko 1992ko Legearen Bateratutako Testuan indarrean dauden zenbait atal.

Lege honek, Hirigintza Ekintzak Sortutako Gainbalioetan Elkarteak izan behar duen Partaidetza Zehazten duen apirilaren 25eko 3/1997 Legeak bezalaxe, zubi-izaera du harik eta Legebiltzarrean aurkeztu arte lurraren araubide eta hiri-antolaketaren arloko araupetze osoa jasotzen duen testu orokorra. Testuak lurra hirigintzaren funtsezko elementutzat sailkatu eta kalifikatzeari dagozkionak arautuko ditu, hain zuzen, Auzitegi Konstituzionalaren 61/1997 Epaiak autonomi elkarteen aginpidetza gisa berretsi dituena.

Gaur egun indarrean dagoen lurraren sailkapena, 1976ko Bateratutako Testuan jasoa, gure hirigintzan lurrean izan ohi diren hiru motak mantentzen ditu: hirikoa, hirigarria eta ez hirigarria. Azken lur-mota horretan debekua arautzen da, alegia, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilpenei atxikita ez dagoen familia bakarreko eraikuntzarena. Era berean, baserri aldeak edo ohiko afinkamenduak ere arautzen ditu, baserri-eremuko berariazko erregimen, tipologia eta ezaugarriak mantentzen dituztenak, eta udal-planeamenduan dagoeneko jasotzen zirenak, eremu bereizitzat, orain arte horien gaineko legezko araupetzerik ez bazegoen ere.

Lurrari buruzko 1992ko Legearen Bateratutako Testuak hirigintza-planeamenduari babes publikoko etxebizitzak egiteko lurra sailkatzeko ematen zion aukera berriz ezartzen da, egiterapide erabilgarri eta beharrezkoa baita herri-administrazioek etxebizitza-politika buru dezaten.

Bestetik, komenigarritzat jo da honako arau-multzo hauetan sakabanatuta zegoen garapenerako planeamendua onesteko aginpidetza testu legal bakarrean bateratzea: Lurrari buruzko 1992ko Legearen Bateratutako Testua eta uztailaren 16ko 5/1993 Legea, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Bertako Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legea aldatzekoa, bai eta hirigintza arloan erakunde komunen zerbitzuak foru-organoetara aldatzeari buruzko dekretuak ere.

Azkenik, legeak diziplina eta hirigintza-kudeaketaren zenbait alde arautzen ditu, eta indarrean dauden hirigintza-planek egoki jardun dezaten ezinbesteko jotzen da indarrean jartzea horiek.

  1. atala.¿ Hirigarri ez den lurra.

  1. ¿ Hiru maila bereizten dira hirigarri ez den lurrean:

    1. Babespeko lur ez hirigarria, planeamenduak kalifikazio hori ematen dion lurra izango dena, nekazaritza, basogintza edo abeltzaintza aldetik berebiziko balioa duelako, bertako baliabide naturalak ustiatzeko dituen aukerak direla-eta, paisaia, historia edo kultura aldetik balioak dituelako, edo fauna, landaretza edo oreka ekologikoa zaintzeko.

    2. Baserri aldeko lur ez hirigarria, planeamenduak kalifikazio hori ematen dion lurra izango dena, espazio publiko baten inguruan biltzen diren sei baserri edo gehiagoko multzoak direlako, bildu eta bere izaera ematen dien espazioan, hain zuzen.

    3. Lur ez hirigarri arrunta, aurreko mailetan sartzen ez den lurra izango da, hiri-garapenetik gordetzen dena eta nekazaritzarako eta abeltzaintzarako edo horiekin zerikusia duten aprobetxamenduetarako baino izan ez daitezkeena.

  2. ¿ Babespeko lur ez hirigarria eta lur ez hirigarri arrunta direlako mailetan, debekatuta dago eraikuntza berriak eraikitzea, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenei atxikita ez dauden etxebizitzetarako. Dena den, lur-maila hauetan baimendu egin ahal izango dira obra publikoen burutzapen eta entretenimenduari atxikitako eraikuntzak edo instalazioak, bai eta egiteko lur ez hirigarria beharrezko betekizun duten erabilera publiko edo interes sozialerako eraikuntza edo instalazioak ere.

  3. ¿ Baserri aldeko lur ez hirigarrian:

    1. Partzelazioetarako eta hirigintza-zerbitzuen hornidura lortzeko hiri-lurrean ezarritako arau berberek arautuko dute. Jabari publikoa babesteko mugak eta zorpeko aldeak ere izango zaizkio ezargarri lur-maila honi.

    2. Mugatzen direneko planeamendu orokorreko egiterapideek honako hauek ezarri beharko dituzte: eraikuntzari atxikitako lurzatien kokapena; eraiki daitezkeen lurzatiak, bide publiko batetiko sarbide zuzena izan beharko dutenak; gutxienezko lurzatiaren azalera; eraikigarritasuna; eraikuntzak gehienez ere izan ditzakeen solairuak eta inguruko onibar eta bideetatik bereizteko parametroak.

    3. Baserri aldeko lur ez hirigarriko eremu bakoitzean, planeamenduak ezin izango du hirigintza-aprobetxamenduaren gehikuntzarik sortu, ez eta lehendik dagoen etxebizitza-kopurua bikoiztea baino gehikuntza handiagorik ere. Era berean, badauden eta aurreikusita dauden etxebizitzen kopurua ezin izango da hogeita hamar unitate baino gehiago izan.

    4. Ezin izango da ekipamendu edo zabalgune berririk definitu, ezta trazadura berriko bide publikorik ere, ahalbideratuko den bakarra badaudenen mugak eta alineazioak erregularizatzea izanik.

      1. atala.¿ Lurraren kalifikazioa. Babes publikoko etxebizitzetarako kalifikazioa.

        Udal hirigintza-planeamenduak lurrak kalifikatu ahal izango ditu babes publikoaren erregimenetako bati atxikitako etxebizitzak eraikitzeko.

      2. atala.¿ Planeamendu orokorraren ekimena.

      1. ¿ Udalek egingo dituzte hiri-antolaketarako udal-plan orokorrak, udal-esparruko arau osagarriak eta subsidiarioak eta hiri-lurra mugatzeko proiektuak eta hirigintzaren aldetik jarduteko egitarauak, bai eta horien aldaketak ere.

      2. ¿ Udalak ez balu inolako planeamendu orokorrerako egiterapiderik aurkeztuko kasuan kasuko foru-aldundiak finkatutako epearen barruan, aldundi horrek egokitzat jotzen duena gauzatzea ebatz dezake, idazkerari dagokionez bidezko dena erabakiz.

  4. atala.¿ Planeamendua garatzen duten zatiko planak eta plan bereziak onesteko aginpidetza.

  1. ¿ Planeamendu orokorraren zehaztapenak garatzen dituzten zatiko planak eta plan bereziak hasieran eta behin-behingoz onesteko aginpidetza udalei dagokie, atal honetako 2 eta 3 zenbakietan ohartemandako kasuetan izan ezik.

  2. ¿ Zatiko planak eta plan bereziak udalez kanpoko esparrukoak badira, hasierako eta behin-behineko onespena emateko aginpidetza kasuan kasuko foru-aldundiari dagokio, eraginpeko udalerrien arteko akordiorik ez bada, lurralde historiko desberdinetako udalerriei eragin ezean, kasu honetan Eusko Jaurlaritzari egokituko zaiola aginpidetza. Behin betiko onespena, lurralde historiko bati edo gehiagori eragiten dien arabera, kasuan kasuko foru-aldundiari edo Eusko Jaurlaritzari egokituko zaie, hurrenez hurren.

  3. ¿ Planeamendu orokorraren zehaztapenak garatzen dituzten eta foru-aldundiei edo Eusko Jaurlaritzari arloan eskumentzen zaizkien aginpidetzak burutuz aurkezten diren plan bereziak hasieran, behin-behingoz eta behin betiko onesteko aginpidetza horiei dagokie, hurrenez hurren.

  4. ¿ Lurralde historikoetako hiriburuetako eta berrogeita hamar mila biztanletik gorako udalerrietako udalek aginpidetza izango dute planeamendu orokorraren zehaztapenak garatu eta horiei egokitzen zaizkien zatiko planak eta plan bereziak behin betiko onesteko.

  5. atala.¿ Jarduera burutzapen-unitateen bidez. Jarduteko sistemak.

  1. ¿ Hirigintza-planeamendua burutzapen-unitateen bidez garatu beharko da, hiri-lurrean jarduera asistematikoen kasuan edo sistema orokorrak edo horietako elementuren bat zuzenean burutzeko denean izan ezik.

  2. ¿ Burutzapen-unitateak mugatu egingo dira, euren azalera osoaren emakidako, banaketa berdineko eta urbanizazioko betebeharrak batera betetzea ahalbideratzeko eran.

  3. ¿ Burutzapen-unitateak aldizkakoak izan daitezke hiri-lurrean.

  4. ¿ Apirilaren 9ko 1346/1976 Errege Dekretuz onartutako Lurrari buruzko Legearen Bateratutako Testuan ohartemandakoaren arabera mugatu diren poligonoak edo jardute-unitateak, ondorengo legediko burutzapen-unitateen baliokide izango dira ondorio guztietarako.

  5. ¿ Burutzapen-unitateak Administrazioak kasu bakoitzean aukeratzen duen jardute-sistemaz garatuko dira, konpentsazio, lankidetza zein desjabetza hauta dezakeela.

  6. atala.¿ Jarduera asistematikoak hiri-lurrean.

    Hiri-lurrean ez dagoenean hirigintza-betekizunak batera betetzea ahalbideratzen duten burutzapen-unitaterik mugatzerik, mugaketa horretatik kanpo atera ahal izango dira irabazizko xedea duen aprobetxamenduko edo toki-izaerako hornidura publikorako diren lurrak, justifikatu ondoren.

  7. atala.¿ Desjabetza-kasuak.

    Honako hauetan ezarriko da desjabetza:

    1. Sistema hori ezarri denean kasuan kasuko burutzapen-unitaterako.

    2. Atxikitako edo hiri-lurreko sistema orokorrak burutzeko, bai eta horretan sartutako eta burutzapen-unitatetik kanpo dauden toki-hornidurak ere, aprobetxamenduen transferentziaz lortu ez direnak.

    3. Atxikitako edo lur hirigarriko sistema orokorretarako den lurra aldez aurretik eskuratzeko.

    4. Udalaren lur-ondarea edo beste lur ondare publiko batzuk eratu edo handitzeko.

    5. Planeamenduan babes ofizialeko edo babes publikoko beste erregimenpeko etxebizitzak eraikitzeko diren lurrak eskuratzeko, bai eta berariaz interes sozialekotzat deklaratutako beste erabilpenetarakoak ere.

    6. Jabetzaren funtzio soziala ez betetzeagatik.

    7. Legean ohartemandako gainerako kasuetan.

  8. atala.¿ Planeamenduaren garapena eta burutzapena. Epeak

  1. ¿ Garapenerako planeamendua planeamendu orokorrean ohartemandako epeetan gauzatu eta izapidetu beharko da.

  2. ¿ Planeamenduak onura eta zorpideen banaketa berdineko, lurren eta aprobetxamenduen emakidako eta urbanizazioa burutzeko betebeharrak betetzeko epeak finkatuko ditu.

    Planeamenduak ezarritako eperik egon ezean, onurabide eta zorpideen banaketa berdineko, lurren eta aprobetxamenduen emakida eta urbanizazioa burutzeko betebeharrak lau urteko epearen barruan bete beharko dira, lur-mota bakoitzerako beharrezko den planeamendua behin betiko onesten denetik hasita.

  3. ¿ Epe horiek betetzen ez badira, Administrazioak lurrak nahitaez desjabetu edo saltzeko eskubidea izango du, bai eta planeamendua aldatzeko ere kalte-ordainketarik jasotzeko eskubiderik gabe.

  1. atala.¿ Lizentziak. Eskabideak aurkezteko eta burutzeko epea

  1. ¿ Eraikitzeko lizentziak gehienez ere bi urteko epearen barruan eskatu beharko dira, lurzatiak orube-izaera hartzen duenetik edo, burutzapen-unitateen kasuan, onurabide eta zorpideak banatzeko betebeharrak betetzen direnetik. Kasu honetan, urbanizazioa aurretik edo aldi berean burutu dela bermatu beharko da.

  2. ¿ Lizentzia emateak obrei hasiera emateko, gehienez ere etenda egoteko eta amaiera emateko epeak finkatuko ditu.

  3. ¿ Lizentziak egitea baimentzen duen obren burutzapena bertan ezarritako epeen barruan gauzatu beharko da.

  4. ¿ Lizentzia eskatu edo epearen barruan burutzeko betebeharra ez betetzeak eskubidea emango dio Administrazioari kasuan kasuko lurzatiak nahitaez desjabetu edo saltzeko; halere burutu ez den lizentzia iraungi egin daiteke.

  1. atala.¿ Hirigintza-diziplina. Arau-hauste eta zigorren preskripzioa.

  1. ¿ Arau-hauste larriek lau urtera preskribituko dute eta arau-hauste arinek bi urtera, egin direnetik hasita. Arau-hauste larriak direla-eta ezarritako zigorrek bi urtera preskribituko dute eta arau-hauste arinak direla-eta ezarritakoek urte batera.

  2. ¿ Arau-hausteak preskribitzeko epea arau-haustea egin den egunetik aurrera hasiko da edo, hala badagokio, prozedura ireki behar zen egunetik aurrera.

    Zigor-prozedura ireki behar dela joko da, arau-haustea sortu duten egintzak ezagutzea ahalbidera dezaketen kanpoko seinaleak agertzen direnean.

  3. ¿ Etengabeko jardunetik sortutako arau-hausteetan, jarduerari amaiera ematen zaionetik edo arau-haustea egiten deneko azken egintzatik hasiko da kontatzen.

  1. atala.¿ Zigor-espedienteak. Organo aginpidedunak.

  1. ¿ Alkateak dira hirigintza arloko hausteak direla-eta zigor-espedienteak ebazteko organo aginpideduna, bai eta indarreango legedian ohartemandako isunak ezartzeko ere, diru-zenbatekoa kontutan hartu gabe.

  2. ¿ Kasuan kasuko foru-aldundiak hirigintza arloko haustea egin dela jakiten badu, dagokion zigor-espedientea izapidetzeko eskatuko die alkateei, eta, kasurik egiten ez badute, berak izapidetu eta ebatzi ahalko du.

  1. ¿ Benetako aprobetxamenduaren neurriz gainekoak eta behekoak dituzten burutzapen-unitateak.

    Aprobetxamendu-tipoaren aldean, aprobetxamenduaren neurriz gainekoak eta behekoak dituzten burutzapen-unitateak xedapen gehigarri honetan xedatutakoak arautuko ditu.

  2. ¿ Benetako aprobetxamenduaren neurriz gainekoak dituzten burutzapen-unitateak.

    1. ¿ Planeamenduak burutzapen-unitate batean ahalbideratzen dituen aprobetxamenduak bertan sartutako jabeek eskura ditzaketenak baino handiagoak direnean, jarduten duen Administrazioari egokituko zaizkio gaindikinak.

    2. ¿ Gaindikin horiek lurren jabeei ordaintzeko erabili ahal izango dira, toki-hornidura edo sistema orokorrei atxikitako burutzapen-unitateetan sartuta ez dauden lurrak direnean. Kokatuta daudeneko banakuntza-eremuan eskuragarri dena baino benetako aprobetxamendu txikiagoa duten jabeei ordaintzeko ere erabili ahal izango dira gaindikin horiek.

    3. ¿ Administrazioak edo aurreko zenbakian adierazitako jabeek parte hartuko dute kasuan kasuko burutzapen-unitatearen urbanizatze-kostuetan, bakoitzari dagozkion aprobetxamenduen arabera.

    4. ¿ 2. zenbakian xedatutakoaz gain, burutzapen-unitatearen jabe guztiak bat badatoz eta unitate horretako lurren erabilera udalaren lur-ondarearen xedeei egokitzen ez bazaie, hona jarduten duen Administrazioak zer egin ahal izango duen:

      1. Jardunerako sistema orokor eta lehentasunezko gisa, benetako aprobetxamenduaren gaindikina eskuz aldatu lehen esandako xede publikoetara egokitzen den erabilera duten eta burutzapen-unitatetik kanpo dauden lurrekin trukatuz.

      2. Subsidiarioki, trukaketa egitea fisikoki ezinezkoa eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, jarduten duen Administrazioak eskuz aldatu ahal izango die benetako aprobetxamenduaren gaindikina hirigintzan duen balioaren prezioan.

  3. ¿ Eskuragarri dena baino benetako aprobetxamendu txikiagoa duten burutzapen-unitateak.

    1. ¿ Planeamenduak ahalbideratzen dituen aprobetxamenduak jabeek eskura ditzaketenak baino txikiagoak direnean, urbanizatze-zorpidea murriztu egingo da gauzagarri ez den aprobetxamenduaren balioaren zenbateko berean, aprobetxamendua gauzatzeko beharrezko den eta burutu gabeko urbanizatzearen kostua kenduz, jarduten duen Administrazioak ondoriozten den aldea bere gain hartuta.

    2. ¿ Gauzagarri ez diren aprobetxamenduen balioa murrizpen horren bidez ordaintzerik ez balego, aldea beste burutzapen-unitate batzuetan gauzatuko da, alderantzizko egoeran egon eta banakuntza-eremu berean sartutakoetan, edo duen hirigintza-balioa dirutan ordainduz, jarduten duen Administrazioak hautatzen duenaren arabera.

  4. ¿ Onurabide eta zorpideen banaketa.

    1. ¿ Burutzapenari atxikigarri zaizkion betebehar eta zorpideak eraginpeko jabeen artean zuzentasunez banatzeko gai izango dira, planeamendutik sortzen diren onurabideekin batera.

    2. ¿ Burutzapen-unitatean dohain jaso ez diren jabari eta erabilera publikoko ondasunak badaude, bere azalerari dagokion hirigintza-aprobetxamendua haien titular den Administrazioarenak izango dira.

      Doako emakidaz eskuratu badira, lehendik ere bazegoen jabari eta erabilera publikoko ondasunen azalerak plana burutzetik sortutakoen parekoak edo horiek baino txikiagoak badira, elkar ordeztutzat joko dira. Azalera horiek handiagoak badira, Administrazioak lur eraikigarrietan jasoko du gaindikina, dagokionaren arabera.

  1. ¿ Aprobetxamenduen doiketa.

    Eskuragarri diren aprobetxamenduen eta planeamenduak ahalbideratzen dituen benetakoen arteko doiketa, xedapen gehigarri honetan araututako eran gauzatuko da.

  2. ¿ Modalitateak.

    Lurzatiaren gainean baimentzen den aprobetxamendua bere titularrak eskuratu dezakeena baino handiagoa bada, honako jardunbide hauetako baten bidez baino ezin izango da gauzatu gaindikin hori:

    1. Titularrak, emakida-akordioaren bidez, eskuratu ahal izango ditu beste jabe baten beharrezko aprobetxamenduak, eskuragarri den aprobetxamendua burutzapen-unitatean sartuta ez dagoen lurzatiari dagokion benetako aprobetxamendua baino handiagoa bada. Toki-hornidura publikorako erabilerari atxikita eta burutzapen-unitatean sartuta ez dagoen lurra duen beste jabe batengandik ere eskuratu ahal izango ditu aprobetxamenduok.

      Era berean, bi jabeek akordioa lortu ahal izango dute aprobetxamenduaren gaindikina duen lurzatian aprobetxamenduak banatzeko.

    2. Titularrak beharrezko diren aprobetxamenduak zuzenean erosi ahal izango dizkio Administrazioari.

    3. Titularrak sistema orokorrei edo toki-hornidurari atxikita eta burutzapen-unitatean sartuta ez dauden bere jabetzako lurrak utzi ahal izango dizkio Administrazioari.

  3. ¿ Irabazizko aprobetxamendu hutsa edo ondare bihur daitekeena baino txikiagoa duten lurzatiak.

    1. ¿ Lurzatiaren benetako irabazizko aprobetxamendua hutsa bada, hornidura publikorako erabilpenari atxikita dagoelako, eskura daitekeen aprobetxamendua emakida edo banaketa-akordioaren gai izan ahalko da, alderantzizko egoeran dagoen jabearekin, edo jarduten duen Administrazioari zuzenean saltzeko gai.

    2. ¿ Lurzatiaren benetako irabazizko aprobetxamendua eskura daitekeen aprobetxamendua baino txikiagoa bada, bien arteko aldea emakida-, banaketa- edo salmenta-akordioen gai izan ahalko da. Horrelako akordiorik ez badago, eskura daitekeen aprobetxamendu ez gauzagarria desjabetu egin beharko du Administrazioak, plan orokorreko jardute-egitarauaren hurrengo berrazterketa egin aurretik, betiere, momentu horretan, plan hori burutzean, lurzatia eraikita edo eraikitzeko arauzko lizentzia lortuta egonez gero ordurako.

    3. ¿ Jardute-egitaraua berriro aztertutakoan ez bada desjabetza gauzatu, ondasunen titularrak edo horrekin batera titularrak direnek balioespena ezartzeko espedienteari hasiera emateko asmoa ohartarazi beharko diote Administrazio aginpidedunari, hain zuzen, Legearen aginduz burutu ahal izango dena, oharpena egiten denetik beste bi urte igarotzen badira.

      Horretarako, kasuan kasuko haztapen-orria aurkeztu ahal izango du jabeak, eta hiru hilabete igaro badira Administrazioak onartu gabe, jabeak dagokion Desjabetzako Lurralde Epaimahaira jo ahal izango du, eta horrek balioespena ezarriko du.

  4. ¿ Ondare bihur daitekeena baino aprobetxamendu handiagoa duen proiektua.

    1. ¿ Eraikuntzarako lizentzia eskatzeko aurkezten den proiektua hirigintza-antolamenduaren araberakoa bada, eskari-egileak bertan ahalbideratutako aprobetxamendua agortzeko beharrezkoak diren aprobetxamenduak ez baditu ere, Administrazioak, emakidaz ebazteko epea bertan behera utzita, interesatuari jakinarazi eta sei hileko epea emango dio, beharrezkoak diren aprobetxamenduak emakida, banaketa edo zuzeneko erosketako akordioz lortu dituela egiazta dezan.

    2. ¿ Epe hori bukatutakoan egoera hori egiaztatu ez bada, eskari-egileak beste proiektu bat aurkeztu beharko du, eskubidea duen aprobetxamenduaren araberakoa, sei hileko epearen barruan.

    3. ¿ Aurreko zenbakietan xedatutakoak ez du xedapen gehigarri honetako VI. azpiatalean ohartemandako kasuetan arautuko.

  5. ¿ Benetako aprobetxamendua agortzen ez duen proiektua.

    1. ¿ Eraikuntzarako lizentzia eskatutakoan, proiektua eskura daitekeen aprobetxamenduaren araberakoa dela egiaztatzen denean, lurzatiaren benetako hirigintza-aprobetxamendua agortzen ez badu ere, Administrazioak interesatuari jakinarazi eta sei hileko epea emango dio, aprobetxamenduen emakidako, banaketako edo zuzeneko erosketako akordioak aurretik eginda, aprobetxamendu hori agortzen duen proiektua aurkez dezan.

    2. ¿ Proiektua aurkezteari berariaz egiten bazaio uko, edo epe hori bukatutakoan proiektua aurkeztu gabe, bidezko izango da lizentzia ematea hasieran aurkeztutako proiektuaren arabera.

    3. ¿ Aurreko zenbakietan xedatutakoak ez du hurrengo azpiatalean ohartemandako kasuetan arautuko.

  6. ¿ Doiketa gutxienezko altuera- edo bolumen-baldintzen kasuan.

    1. ¿ Planeamenduak alde zehatz baterako gutxieneko izaeraz bolumen eta altuerako hirigintza-baldintzak ezartzen dituenean eta lizentzia lortzeko aurkeztutako proiektua horietara iristen ez bada edo, iritsita ere, eskari-egilearen lurzatiari egokitu dakiokeen aprobetxamendua baino handiagoa bada, xedapen gehigarri honen II. azpiatalaren arabera eskuratutakoak gehituta hala badagokio, Administrazioak, lehenengo kasuan, horiei egokitutako beste proiektu bat aurkezteko eskatuko du, eskari-egileak eskuratu behar dituen hirigintza-aprobetxamenduak adierazita, eta bigarren kasuan azken hori bakarrik.

    2. ¿ Aurreko zenbakian xedatutakoa berdin ezarriko da, udalak, benetako aprobetxamenduen eta lizentzia-eskatzaileek gauzatutakoen artean doitasun falta nabarmena dagoela egiaztatuta, hala erabakitzen duen aldeetan. Erabaki hori hartzeko, burutzapen-unitateak mugatzeko jardunbideari atxiki beharko zaio.

  7. ¿ Transferentzia beharrez agintzea.

    1. ¿ Horretarako egiten den eskaritik hurrengo hamabi hilabeteetan zehar egiaztatzen ez bada beharrezko diren aprobetxamenduak eskuratu direla edo finkatutako diru-zenbatekoa sartu edo bermatu dela eta, hala badagokio, lizentzia lortzeko beste proiektu bat aurkezten bada, Administrazioak aprobetxamenduaren transferentzia edo lurzatiaren desjabetza agindu ahal izango du beharrez bere titularrak eskura dezakeen aprobetxamenduari dagokion hirigintza-balioaren truke.

    2. ¿ Eskuratu beharreko aprobetxamenduen zenbatekoaz edo horien balorazioaz ezadostasuna sortzen denean izango da bidezkoa bermatzea egitea.

  8. ¿ Transferentziak eta lurzatien kokapena.

    1. ¿ Administrazioak parte hartzen dueneko aprobetxamenduen transferentzietan, kontutan hartu beharko da kasuan kasuko lurzatiaren kokapenari dagokion hirigintza-balioa.

    2. ¿ Transferentzia lurzati desberdinen artean egiten denean, kontutan hartu beharko da jatorrizko eta xederako lurzatien hirigintza-balioa, kokapenaren arabera, elkarrekikotasun egokia ezartzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean lege hau.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko martxoaren seian.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.