Geologia ondarea
Geologia ondarea ikertzearen helburua da lurralde bateko balio handien duten elementu geologikoak identifikatzea, hartara, kontserbazioa sustatuz eta erabilera eta gozamen jasangarria erraztuz. Geologia balio handia duten lekuak identifikatu, balioetsi, kontserbatu eta dibulgatu behar dira: geologia interesdun lekuak (GIL).
Geologia ondarearen elementuek ondoko ezaugarriak dituzte:
- Garrantzi berezia duten lekuak dira.
- Oso desberdinak dira tamainari eta klaseari dagokionez.
- Beren balioa zientziaren, didaktika-hezkuntzaren ala turismo-aisiaren arlokoa izan daiteke.
- Ingurune naturalean zein museo batean egon daitezke.
- Kalteberatasunaren eta mehatxuek eragiten duten presioaren arabera babestuko dira ala ez.
Geologia ondarea ikertzeko helburuaren araberako metodo desberdinak garatu dira. Orokorrean, inbentarioak egiten dira eta, fitxen bidez, GIG bakoitzari buruzko informazioa jasotzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoak geologia ondare garrantzitsua du eta horren froga dira gure lurraldean identifikatu diren nazioarte mailako garrantzia duten geologia interesdun guneak.
Nazioarteko Geosites proiektuak 3 Testuinguru geologiko eta nazioarte mailako garrantzia duten 5 geologia interesdun gune identifikatu ditu, gaur arte, gure lurraldean:
Zk. | Izena | Testuinguru geologikoa (Framework) | Interes nagusia | Unitate geologikoa | Adina | Udalerria | Probintzia | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
88 | Gallartako burdina-mineralizazioak | Arro Eusko-Kantauriarreko Urgondarreko Zn-Pb eta Fe mineralizazioak | Metalogenetikoa | Arro Eusko-Kantauriarra | Goi Aptiarra | Abanto Zierbena, Urtuella | Bizkaia | |
89 | Siete Puertas Zn-Pb meatzea | Arro Eusko-Kantauriarreko Urgondarreko Zn-Pb eta Fe mineralizazioak | Metalogenetikoa | Arro Eusko-Kantauriarra | Aptiarra | Turtzioz, Artzentales | Bizkaia | |
90 | Arro Eusko-Kantauriarreko Urgondarreko Zn-Pb eta Fe mineralizazioak | Metalogenetikoa | Arro Eusko-Kantauriarra | Aptiarra | Mutiloa | Bizkaia | ||
113 | Peñacerrada II-ko anbarra | Iberiar Penintsulako Goi Kretazeoko fosilak eta iknofosilak | Paleontologikoa | Miranda-Treviño-ko Arroa | Goi Aptiarra-Erdiko Albiarra | Urizaharra | Araba | |
117 | Zumaiako Kretazeoa/Tertziarioa muga | Kretazeoa/Tertziarioa mugako ebaketa estratigrafikoak | Estratigrafikoa | Arro Eusko-Kantauriarreko sakonera handiko sedimentazioa | Kretazeoa/Tertziarioa muga, | Zumaia | Gipuzkoa |
Muga-estratotipoa (GSSP, Global Boundary Stratotype Section and Point), azaleramendu baldintza onak izanda, nazioarteko eskala estratigrafikoko muga zehatz baten erreferentzia modura balio duen sekzio estratigrafikoa da eta nazioarte mailan adosten da. Munduan gaur arte zehaztu diren 64 estratotipoetatik 3 gure kostaldean daude:
- Daniar/Sjaellandarra Zumaian
- Sjaellandar/Thanetarra Zumaian
- Ypresiar/Lutetiarra Getxon
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitate Estrategiaren erredakzioa dela-eta, EAEko Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioa egin da.
Azken aldaketako data: