‘Geoturismo iraunkorra EAEko Natura-gune Babestuen Sarean’ izeneko proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak gauzatu du. Proiektu hori Nekazaritza eta Landa Garapenerako Arloko Batzarrak onartu zuen eta diru laguntza Ingurumen eta Landa- eta Itsaso-inguruneko Ministerioak eman du. Proiektuaren asmoa geoturismoaren azpiatalean naturako turismo-produktu berria garatzea da: Geo-Basque Sarea. Sare hori lurralde-multzo batek osatzen du. Lurralde bakoitza Geozona izenaz ezagutzen da, geologia-balore handiduna eta hori balioesteko eta kontserbatzeko joera argia duena. Gainera, geozonak modu koordinatuan aritzen dira geoturismoko produktu bateratua eskaintzeko eta EAEko geologia-erregistroaren eta -prozesuen adierazpena dira. Modu horretara bisitari berriak erakarriko lirateke eta tokiko garapen iraunkorra sortaraziko litzateke. Proiektua honako faseotan garatu da: 1. fasea: “Geoturismo iraunkorra jasotzeko ahalmenaren eta gaitasunaren diagnostikoa” 2. fasea: “Produktu geoturistikoaren garapena” 2.1. Produktu turistikoaren gidaliburua: Geo-Basque Sarea 2.2. Geozonen ebaluaketa. |