Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

191/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1944
  • Xedapen-zk.: 191
  • Xedapen-data: 2013/04/09
  • Argitaratze-data: 2013/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura birrantolatu zen, eta Administrazioaren sailen artean eskumenak banatu ziren, hain zuzen ere, Jaurlaritzaren eginkizun politiko-administratiboen jarraipena inolako etenik gabe bermatzeko, eta aurreko administrazio-antolamendutik dekretu honetan onartzen den antolamendura iragatea antolatzeko, betiere, azken helburua izanik legegintzaldi berriko Jaurlaritzaren Programa ahalik eta eraginkortasunik handienarekin garatzea.

Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 8. artikuluak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitekoak eta jardun-arloak zehazten ditu, eta dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila ezabatutako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren organo eta unitate guztiek osatuko dute, baita ezabatutako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako organo eta unitate guztiek ere, non eta ez den Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak aurreko administrazio-antolamenduari dagokionez jasotzen dituen aldaketak Sailaren izendapena baino harago doaz, eta Sailaren egiturari berari eragiten diote: horregatik, Sailaren eskumen-eremura igaro dira ezabatutako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren hainbat jardun-arlo; zehazki, honako hauek: etxebizitza; arkitektura, eraikingintza, iraunkortasuna eta kalitatea eraikuntzan; eta, azkenik, irisgarritasunaren sustapena.

Horretaz gain, eta abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoaren 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera (erregelamendu organikoak gidatu behar dituzten antolamendu-irizpideak zehazten dira bertan), beharrezkoa da ezabatutako Enplegu eta Gizarte Gaietako jardun-arloak birrantolatzea, eta horrek ekarriko du arlo horietako asko berriz elkartzea eta, ondorioz, egituratik ezabatzea orain arteko zuzendaritzaren bat.

Azken finean, aipatutako egoera horiek guztiek agerian uzten dute berariazko dekretu baten beharra, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzional berria zehazteko.

Egitura horrek hiru sailburuordetza ditu: Enplegua eta Lana, Gizarte Politikak eta Etxebizitza. Sailburuordetza horiek, era berean, hainbat zuzendaritza izango dituzte, bakoitzari dagozkion arlo bereziak kontuan hartuta.

Halaber, eta aurrekoa alde batera utzita, beste bi organo daude, sailburuarekiko mendekotasun hierarkiko zuzena dutenak: Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza.

Enpleguko eta Laneko Sailburuordetzak bere egiten ditu Administrazio honi honako gai hauen inguruan dagozkion eskumen eta egitekoak: enplegu-politika, lan-harremanak, laneko segurtasuna eta osasuna, Gizarte Segurantza, Autonomia Estatutuan xedatutako moduan, gizarte-ekonomia eta enpresaren erantzukizun soziala, eta gizarteratzea. Nolanahi ere, ez dira hargatik eragotziko Jaurlaritzaren Kontseiluak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak dituzten eskumenak.

Sailburuordetza horren mende daude, organikoki, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

Gizarte Politiken Sailburuordetzaren egiteko nagusia honako arlo hauek guztiak planifikatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea da: gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizatea, eta, bereziki, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman parte hartzea; familia- eta komunitate-politika; haurtzaro- eta nerabezaro-politika; boluntariotza eta ekintza boluntarioa; immigrazioa eta aniztasunaren kudeaketa, eta askatasun afektibo-sexuala erraztuko duten baldintzen sustapena.

Aipatutako Sailburuordetzaren mende daude bi Zuzendaritza hauek: Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza eta Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza.

Azkenik, Etxebizitza Sailburuordetzari esleitzen zaizkio Sailak honako hauei buruz dituen egitekoak: etxebizitza, arkitektura, bizitegi-lurzoruan eraikitzea eta urbanizatzea, plangintza urbanistikoa, babes publikoko etxebizitzetarako bizitegi-guneetako lurzorua kudeatzea eta erostea, herritarrentzako arreta, etxebizitzarekin lotutako laguntzak kudeatzea, baita eraikingintzan berrikuntza sustatzea, birgaitzea, eraikuntza-kalitatea, iraunkortasuna eta irisgarritasuna bultzatzea ere.

Organikoki, Sailburuordetza horren mende daude Etxebizitza Zuzendaritza eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 8. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Etxebizitza eta Gizarte Politiketako Sailari (20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak baliatzeko, honako organo hauek ditu:

  1. Organo nagusiak:

    1. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua:

    1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    1. Enplegu eta Lan Sailburuordetza:

    1. Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza.

    2. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.

    3. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

    1. Gizarte Politiketako Sailburuordetza:

    1. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

    2. Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza.

    1. Etxebizitza Sailburuordetza:

    1. Etxebizitza Zuzendaritza.

    2. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

  2. Organo periferikoak:

    1. Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

    2. Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

  3. Jarraian adierazten diren organoak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari esleituta edo lotuta daude, beren eraketa-arauetan ezarritakoaren arabera:

    Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta haren lurralde-bulegoak, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez sortuak.

    Herri Lanetarako Erakunde Arteko Batzordea, apirilaren 29ko 74/2008 Dekretuaren bidez sortua.

    Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua.

    Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua, eta aurreko izenarekin, hots, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilu gisa, ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuaren bitartez arautua. Dekretu hori irailaren 16ko 159/2008 Dekretuak aldatu zuen.

    Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia, urriaren 26ko 225/2011 Dekretuaren bidez sortua.

    Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legeak sortua, eta apirilaren 21eko 84/2009 Dekretuak arautua.

    Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa, urriaren 28ko 263/2003 Dekretuak arautua.

    Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, otsailaren 18ko 30/2003 Dekretuak arautua.

    Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseilua, azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuak arautua.

    Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala, urriaren 2ko 165/2007 Dekretuak arautua.

    Haurren eta Nerabeen Behatokia, Haurrak eta Nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aurreikusia.

    Familien Euskal Behatokia, azaroaren 23ko 309/2010 Dekretuak arautua.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa, abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuak arautua.

    Familiaren Euskal Kontseilua, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen bidez sortua, eta apirilaren 17ko 53/2012 Dekretuaren bidez arautua.

    Gizarteratzeko Euskal Kontseilua, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak arautua.

    Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak arautua.

    Gizarteratzeko Sail arteko Batzordea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak arautua.

    Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko abenduaren 11ko 283/2012 Dekretuaren bidez sortua.

    Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea, urriaren 22ko 238/1996 Dekretuaren bidez sortua.

    Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua, abenduaren 4ko 20/1997 Legearen bidez sortua.

    Nahitaezko Desjabetzeen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Epaimahaiak, azaroaren 20ko 8/1987 Legeak sortuak, eta Euskadiko Balorazio Batzorde Teknikoa.

    Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitzarako Topagunea, lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen bidez sortua, eta ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren bidez arautua.

  1. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita daude erakunde autonomo hauek: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

  2. Halaber, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitzen zaizkio sozietate publiko hauek: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa) eta Alokabide, S.A.

1. ATALA

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUA

  1. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari honako hauek dagozkio:

    1. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak gauzatzea, bai eta indarreko legediak Sailari izendatutako egiteko eta jardun-arloen eremuan esleitzen dizkion eskumenak gauzatzea ere.

    2. Autonomia Erkidegoko oinarrizko zerbitzuak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak zehaztea, zerbitzu publikoak edo premia biziko eta atzeraezineko zerbitzuak eskaintzeko ardura duten enpresa, entitate edo erakundeetan greba-eskubideaz baliatzen direnerako (ekainaren 11ko 139/1996 Dekretuaren bidez eman zitzaion horretarako eskuordetza).

    3. Lan-arriskuen prebentzioaren arloan, maila goreneko zehapen oso larriak ezartzea.

    4. Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak eta hitzarmenak formalizatzea, Jaurlaritzaren Kontseiluari ez badagozkio, behintzat. Zehazki, etxebizitzaren arloan, kooperazio-hitzarmenak sinatzea sektore publikoko erakundeekin eta toki-korporazioekin, eta lankidetza-hitzarmenak sinatzea Jaurlaritzaren Kontseiluak aurrez baimena eman ondoren, interes publikokoak diren jarduera ekonomiko pribatuak egitea sustatu nahi duten partikularrekin, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenak.

    5. Sailaren arloetan, ondare-erreklamazioak ebaztea.

    6. Saileko 1.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenak.

    7. Sailaren Kontratazio Organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginean ezarritakoaren arabera 5.000.000 eurotik gorakoa duten kontratuetan.

      Halaber, baldintza berberetan, eskumena izango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak egiteko. Arlo publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek.

    8. Obra-kontratuen hileroko egiaztagiriak eta azken egiaztagiriak onartzea.

  2. Sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilua dago, Sailaren politika orokorra planifikatzen eta koordinatzen laguntzeko. Honako hauek osatuko dute Kontseilu hori: Kabinete eta Komunikazioko zuzendariak, Zerbitzu zuzendariak, sailburuordeek, eta landuko diren gaien arabera sailburuak izendatzen dituen pertsonek.

    2. ATALA

    SAILBURUORDEAK

Sailburuaren zuzeneko eta hierarkiazko mendekotasunez, honako egiteko hauek dagozkie, oro har, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuordeei:

  1. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, Sailak Sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.

  2. Sailburuordetzaren ekintzak programatzea, gidatzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea.

  3. Sailburuari proposatzea Sailburuordetzaren araudia eta jarduera-planak.

  4. Sailburuordetzaren mendeko zerbitzuei beharrezkoak diren jarraibideak eta aginduak ematea, euren jarduna egokia izan dadin.

  5. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen premiak definitzea, Aurrekontuen Aurreproiektua lantzeko.

  6. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.

  7. Eta, oro har, indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dizkienak, edo sailburuak espresuki eskuordetzan ematen dizkienak.

    3. ATALA

    SAILEKO ZUZENDARIAK

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.

  2. Zuzendaritzaren jarduera bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

  3. Dagokien eskumenaren arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, euren Zuzendaritzarekin zerikusia duten azterlan orokorrak Zerbitzu Zuzendaritzarekin lankidetzan diseinatzeari eta lantzeari dagokionez.

  4. Indarreko ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak, edo komunak direnak, Jaurlaritzako zuzendariei oro har esleitzen zaizkielako.

    4. ATALA

    SAILEKO ORGANO HORIZONTALAK

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio, betiere, sailburuarekiko mendekotasun organikoa duela:

  1. Sailaren lan-egitasmoa planifikatzea eta horren segimendua egitea.

  2. Sailaren kanpo-jardueren eta ekintza publikoen protokoloa eta antolaketa, baita Sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta hitzaldiena ere.

  3. Gizarte-komunikabideekiko harremanak, Sailari lotutako jarduera, erabaki eta politikak hedatzen eta zabaltzen laguntzeko.

  4. Solaskide izatea Sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta EAEko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekin izaten dituen harremanetan, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo batzuen eskumenak.

  5. Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta Sailaren jardun-arloen inguruan dauden kexak eta iradokizunak jasotzea.

  6. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskuduntzak.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio, betiere, sailburuarekiko mendekotasun organikoa duela:

    1. Batetik, Sailaren Aurrekontu Aurreproiektua lantzea, eta haren segimendua eta aldaketak egitea, eta, bestetik, Sailari atxikitako erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sektore publikoko gainerako erakundeen aurrekontu-proiektuak koordinatzea, eta horiek Sailaren aurrekontuarekin bateratzea.

    2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, aurrekontu-betearazpenaren faseak tramitatzea, eta Sailaren 1.000.000 eurora arteko gastuak baimentzea.

    3. Sailaren eskumeneko gaiei lotutako aurrekontuetan ondorio ekonomikoak dituzten xedapenen proiektuak tramitatzea, eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren pean ezarri behar diren ekonomiaren eta aurrekontuen inguruko gaiak prestatzea.

    4. Sailari atxikitako giza baliabideak administratzea eta kudeatzea, eta, horretarako, indarreko araudiak esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea.

    5. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-planak lantzea, hargatik eragotzi gabe Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenak.

    6. Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean xedatutako neurriak betearaztea sustatzea, eta, neurri horiek betearazteko bultzada, koordinazioa eta lankidetza, zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko erakundeekin eta hari atxikitako organoekin.

    7. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskuduntzak.

    8. Sailaren aholkularitza juridikoa.

    9. Jaurlaritzaren Kontseilura eta Batzordeetara eraman beharreko Sailaren gaiak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak bidal daitezen bideratzea.

    10. Saileko zerbitzuen eta bertako lan-sistema eta -metodoen barne-antolaketa, arrazionalizazio eta informatizazioari buruzko proposamenak lantzea, Saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskumendunekin koordinatuta.

    11. Eusko Jaurlaritzak kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, Administrazio elektronikoaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek Sailean sustatzea.

    12. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta Saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    1. Saileko bulegoen barne-erregimena zaintzea, baita Sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratzea eta kontserbatzea ere.

    2. Herritarrei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak), eta Zuzenean-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekin izan behar diren harremanak antolatzea.

    1. Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Erakundearekin lankidetzan jardutea, Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak lantzerakoan. Halaber, Zerbitzu Zuzendaritzak Sailaren estatistika-organo espezifikoari esleitutako eskumenak eta ahalmenak baliatuko ditu, eta Saileko estatistikekin lotutako gaietan, laguntza teknikoa emango dio Saileko edozein organori.

    2. Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.

    3. Ebazpen-proposamenak egitea, Saileko organo interesdunek euren ebazpenen aurkako errekurtsoak direla-eta tramitatzen dituzten espedienteak eta ematen dituzten txostenak ikusi ondoren. Nolanahi ere, salbuespen izango dira Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren eskumenekoak diren kasuak.

    4. Sailean sortzen diren gaien inguruko azterketak eta txostenak egitea (bereziki, ekonomia-gaien ingurukoak), eta Sailaren jarduera ekonomikorako ildoak planifikatzea eta programatzea, beste sail edo administrazio batzuek lantzen dituzten eta ondorio ekonomikoak dituzten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta euren jardun-arloetan eragiten badute, eta, betiere, beste zuzendaritza batzuei esleitu ez bazaizkie.

    5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, Sailburuordetza, Zuzendaritza eta Lurralde Ordezkaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta Saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Etxebizitza Sailburuordetzari eta haren mendeko organoei eta Ogasun eta Finantza Sailari esleitutako eskumenak.

    6. Sailaren eskumeneko gaietan, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak egiteko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea burutzeko koordinazio-neurriak gauzatzea, indarreko arauak betez. Horren haritik, Saileko organoen eta Erkidegoko Erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.

    7. Ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta bideratzea.

  2. Zerbitzu zuzendaria izango da Sailaren kontratazio-organoa, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginean ezarritakoaren arabera 5.000.000 euro baino gehiagokoa ez duten kontratuetan.

    Halaber, baldintza berberetan, eskumena izango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak egiteko. Arlo publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek.

  3. Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio Sailaren Euskara Unitatea koordinatzea, helburu izanik, euskara sustatzea politika publikoetan eta kudeatzen duten edozein administrazio-gaietan. Horretarako, honako egitekoak izango ditu, betiere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren jarraibideen arabera:

    1. Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko V. Plana (2013-2017 aldia) definitzea, egitea, horren segimendua egitea eta ebaluatzea, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari dagokionez.

    2. Sailaren euskararen erabilera-planaren Urteko Kudeaketa Plana definitzea, egitea, horren segimendua egitea eta ebaluatzea.

      V. Normalizazio Planaren bitarteko ebaluazioaren txostena egitea, eta VI. Normalizazio Planaren helburuak definitzea, betiere, Sailari dagokionez.

    1. Sailaren jarduera-eremuan aplikatzeko hizkuntza-irizpideak definitzea, horien segimendua egitea, zenbateraino bete diren zehaztea, eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak proposatzea, Eusko Jaurlaritza osorako ezarritako hizkuntza-irizpideen arabera, eta Sailaren berezko ezaugarriak kontuan hartuta.

    2. Sailean aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak ezartzea, honako hauei dagokienez: hizkuntza ofizialak zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza moduan erabiltzea; itzulpen-irizpideak; langileen etengabeko prestakuntza orokorra; erregistroa; diru-laguntzak; argitalpenak; Saileko karguen agerraldi publikoak; tresna eta aplikazio informatikoak; interneta eta intraneta; errotulazio finkoa, aldi baterako oharrak; iragarkiak, publizitatea eta kanpainak; izendapen ofizialak; Sailak antolatzen dituen ekintza publikoak; eta, azkenik, administrazio-kontratazioa.

  1. Enplegu eta Lan Sailburuordetzari, dekretu honek esleitzen dizkion egiteko orokorrez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Sailburuari laguntza teknikoa ematea, haren esku utzi diren egitekoetan, eta ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion egitekoetan, baita azken horiekin zuzeneko lotura dutenetan ere.

    2. Sektore publikoko politikak indartzea, enplegua sortzeko.

    3. Eragile sozialek enpleguaren arloko topaguneetan hartzen dituzten akordioak sustatzea, eta horiek gauzatzen laguntzea.

    4. Enpleguko eta laneko bitartekaritzako politika aktiboen arloko plangintza estrategikoa, diseinua eta gidalerroak lantzea.

    5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, esku-hartze integraleko ekintzak ezartzea, Euskadin enplegu, gainbehera eta bazterketari dagokienez egoerarik ahulenean dauden eremuetan.

    6. Enpleguaren eta gizarteratzearen eremuan jarduten duten erakunde publikoen eta pribatuen jarduerak sustatzea eta koordinatzea.

    7. Baztertzeko arrisku larrian dauden talde eta pertsona guztiak gizarteratzearekin lotura duen ekintza oro bultzatzea.

    8. Gizarte Politiketako Sailburuordetzarekin lankidetzan jardutea, pertsona ororen gizarteratzea helburu duten ekimenak diseinatzen eta gauzatzen.

    9. Gizarteratzearen eremuko batzorde eta foro sektorial guztien ekimenak bultzatzea, eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluari babesa eta laguntza ematea.

    10. Lan-harremanen eta laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan diharduten eragile sozialek hartutako akordioak bultzatzea eta babestea.

    11. Itunetan eta langileen enpresako parte-hartzean oinarritutako enpresa-kultura bultzatzea.

    12. Lanaren antolamenduaren hobekuntza eta modernizazioa bultzatzea, enpresen baitan produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko.

    1. Lan-eremuan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin batera jardutea, koordinaziorako eta lankidetzarako formulak garatzen, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte- eta industria-arloko sarea osatzen duten sektoreen produkzio-prozesuak bultzatzeko.

    2. Gizarte-elkarrizketako foroetan jardutea eta parte hartzea bultzatzea.

    3. Lan Harremanen Euskal Eredua defendatzea.

    4. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, zehapenak ezartzea; laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hausteak egiten badira, erdi-mailako zehapen oso larriak ezarriko dira, eta laneko legediaren gainerako arau-hausteak eta oztopo-ekintzak egiten badira, berriz, maila goreneko zehapen oso larriak, enpleguaren eta langabeziaren arloko arau-hausteen kasuan izan ezik.

    5. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

    6. Gizarte ekonomiaren, ekonomia solidarioaren eta kooperatibismoaren arloko ekintzak sustatzea eta koordinatzea.

    7. Enpresaren erantzukizun sozialaren arloko ekintzak sustatzea eta koordinatzea.

    8. Goi-mailako koordinazioa eta zuzendaritza, eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren funtzionamendua zaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

  2. Honako Zuzendaritza hauek daude Enplegu eta Lan Sailburuordetzaren mende:

    Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza.

    Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.

    Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Enplegu Planen eta Ekimenen plangintza eta diseinua zuzentzea, horien ezarpena koordinatzea, horien segimendua egitea, eta horrek guztiak enpleguan dituen emaitzak eta inpaktua ebaluatzea.

  2. Ikerketak, azterlanak, analisiak eta txostenak egitea enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzarako, eta prestakuntza eta enpleguaren arloko plangintza estrategikorako, lan-merkatuaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arteko harreman-ikuspuntu berriak zehaztuz.

  3. Enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzako proiektuak burutzea, zeharka, beste sail, administrazio edo erakundeekin.

  4. Enpleguaren, prestakuntzaren, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloko arau-proposamenak egitea.

  5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatzea eta, hala dagokionean, koordinazio-jarduerak gauzatzea, beste enplegu-zerbitzu publiko batzuekin.

  6. Lan-merkatuaren joerak aztertu eta ebaluatzea.

  7. Formula berritzaileak ikertzea zailtasunak dituzten kolektiboei besteak beste gazteak, ezintasunak dituzten pertsonak, emakumeak eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileakenplegurako sarbidea ematearen eremuan, eta, horretarako, enpresa-munduarekin lankidetzan jarduteko formulak aztertzea.

  8. Enplegagarritasun-politikak eraberritzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan langileen eta enpresen arteko bitartekotza- eta komunikazio-bideak hobetuz.

  9. Enpleguari, prestakuntzari, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari dagokienez, herri-administrazioen politikak behatzea, europar estrategian arreta berezia jarriz, eta nazioarte-mailan sektoreak dituen joerak aztertuz.

  10. Enpresaren eta hezkuntzaren munduarekin lankidetzan jardutea, enpleguari eta prestakuntzari buruzko ikerketarako, arlo horretan konponbide berritzaileen ezarpena sustatuz.

  11. Langabetuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin ezartzen dituzten laneratze aktiboko hitzarmenen aplikazioa aztertzea, eta horien emaitzei buruzko ikerketa egitea.

  12. Enpleguak eta prestakuntzak gainerako sistemekin duten koordinazioa aztertzea; besteak beste, Hezkuntzarekin, Osasunarekin edo Gizarte Zerbitzuekin.

  1. Enpleguaren eta prestakuntzaren arloan plangintza berritzailea ahalbidetzen duen antzeko beste edozein egiteko.

  1. Lan eta Gizarte Segurantzari, dekretu honek Lan-administrazioko Agintaritza den aldetik oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Indarreko legediak lan arloko legedia betearaztearen eremuan esleitzen dizkion eskumenak baliatzea.

    2. Lurralde Ordezkaritzak zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, hargatik eragotzi gabe ordezkaritza horiek Sailaren beste edozein Zuzendaritzarekiko dituzten mendekotasun funtzionalak, euren eskumenei dagokienez.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera eta funtzionamendua zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, eta jarduera ikuskatzailearen planak eta programak ezartzea.

    4. Lan-harremanei buruzko espedienteen berri izatea, horiek tramitatzea eta lehen auzialdian ebaztea, ordenamendu juridikoak gai horretan ematen dizkion eskumen guztiak baliatuz.

    5. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, zehapenak ezartzea; laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hausteak egiten badira, maila txikieneko zehapen oso larriak ezarriko dira, eta laneko legediaren gainerako arau-hausteak eta oztopo-ekintzak egiten badira, berriz, maila goreneko zehapen oso larriak, enpleguaren eta langabeziaren arloko arau-hausteen kasuan izan ezik.

    6. Lurralde-ordezkariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, beren eskumeneko arloetan.

    7. Ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan eta ekainaren 28ko 139/2011 Dekretuan ezarritakoaren arabera, enplegu-erregulazioko espedienteak aztertzea, tramitatzea, eta, kasua bada, ebaztea, baldin eta eragindako enpresak lantegiak baditu lurralde historiko batean baino gehiagotan, eta espediente horiei buruzko txostena egitea, uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen 64. artikuluan xedatutako kasuetan.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko laneko jaiegunen egutegi ofiziala egitea eta tramitatzea.

    9. Euskadiko Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzentzea eta kudeatzea, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarreko gainerako araudietan xedatutakoari jarraikiz.

    10. Lan-arloko Hitzarmen Kolektiboen hedapen- eta atxikipen-espedienteak ebaztea eta tramitatzea.

    11. Greba egiteko eskubidea gauzatzen denean komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko xedapenen proposamena tramitatzea.

    12. Indarreko ordenamendu juridikoak Lan-administrazioko Agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje-, eta adiskidetze-egitekoak burutzea, hargatik eragotzi gabe Lan Harremanen Kontseiluaren baitan PRECOri dagozkion egitekoak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzea.

    2. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

    1. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloan Lan-administrazioko Agintaritzari dagozkion egitekoak gauzatzea, hargatik eragotzi gabe Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak.

    2. Lan Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Tramitazio Telematikorako Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

    3. Laneko Arriskuen Prebentziorako Ordezkarien Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

    4. Enpresetatik kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko erakunde espezializatuak akreditatzea, baita prebentzio-sistemaren gaineko kontu-ikuskaritzako jarduerak burutzeko pertsonak eta erakunde espezializatuak ere, eta akreditazio horiei buruzko aldaketa- eta etete-espedienteak ebaztea.

    5. Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen eta Auditoretzen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

    6. Laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso larriak egiteagatik zehatutako enpresen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Sektorean Egiaztatutako Enpresen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko batean baino gehiagotan lantegiak dituzten Aldi Baterako Lan Enpresen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea, horiei administrazio-baimena ematea eta enpresa horien gainean Lan-administrazioko Agintaritzari esleitutako eskumenak baliatzea.

    9. Laguntza teknikoa ematea enpresei eta langileei, entitateei eta erakundeei Lan-administrazioko Agintaritzaren egitekoak gauzatzearen baitan.

    10. Administrazio publikoetako bestelako organoei laguntzea, informazioa ematea eta haiekin lan egitea lan-arloko arauen aplikazioan, edo laguntza eta diru-laguntzen zaintzan eta kontrolean, baita organo judizial eskumendunek eskatzen dituzten txostenak egitea ere.

    11. Lan-estatistikak eta Lan Ikuskaritzaren jardunari buruzko memoria eta txostenak lantzea.

  2. Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzak, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren mendekotasun organikoa, funtzionala eta hierarkikoa duela, Lurralde Ikuskaritzen zuzendaritza teknikoa eta administratiboa gauzatuko du.

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Gizarte Ekonomia bultzatzea eta sustatzea, Zuzendaritza honetatik landuko, kudeatuko eta betearaziko diren programa eta ekintzen bitartez.

  2. Ikuskatze-lanak egitea eta kooperatiben arloko zehapen-espedienteak bideratzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean xedatutakoaren arabera, eta kooperatiben deskalifikazioak eta horietan esku hartzeko aldi baterako neurriak proposatzea, aipatu legearen 141. eta 142. artikuluei jarraikiz.

  3. Euskadiko Kooperatiben Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.

  4. Lan Sozietateei buruzko Legean ezarritako baldintzak betetzen direla kontrolatzea, eta enpresei «Lan Sozietate» kalifikazioa ematea edo kentzea.

  5. Sailburuari legegintza-arloko berrikuntzak eta Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen aldaketak proposatzea, sektoreak hobeto funtziona dezan.

  6. Lan Sozietateei baimena ematea, bazkide izan gabe mugagabeko kontratuen bidez kontratatuko langileek urtean lan egindako ordu-kopuruaren gainean legez ezarritako mugak gainditzeko.

  7. Hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak hasteko edo gehitzeko baimenen eta inoren konturako langileen lanaldien urteko ordu-kopurua gainditzeko baimenen espedienteez arduratzea, horren izapideak egitea eta horren gaineko ebazpenak sailburuari proposatzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 5.2 eta 99.4 artikuluetan hurrenez hurren ezarritakoaren arabera.

  8. Kooperatiba-sozietateak herri-onurakotzat jotzeko espedienteez arduratzea, hori tramitatzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartu zuen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan.

  9. Kooperatibak «gizarte-ekimeneko kooperatiba» gisa sailkatzea, apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta gizarteratzea bultzatzea.

  10. Ekonomia solidarioa sustatzea eta bultzatzea.

  11. Lurralde Ordezkaritzek beren eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.

  12. Gizarte Ekonomiako enpresetan langileek parte har dezaten bultzatzea, eta Enpresaren Erantzukizun Sozialari zabalkundea ematea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Autonomoaren Elkarteen Erregistro Berezia, Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean jasotzen dena, zuzentzea eta kudeatzea.

  1. Gizarte Politiketako Sailburuordetzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Politika publikoa planifikatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea, honako jardun-arlo hauetan: gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizatea, familia-politika eta komunitate-politika, haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko politika; boluntariotza, immigrazioa eta aniztasunaren kudeaketa, eta askatasun afektibo-sexuala erraztuko duten baldintzak sustatzea.

    2. Sailburuordetzaren erantzukizuneko politika sektorialen eta zeharkako politiken arteko koordinazioa.

    3. Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza, Sailburuordetzaren erantzukizuneko jardun-arloetan.

    4. Erakunde arteko adostasuna, elkarrizketa soziala, lanbide-lankidetza, elkartasun zibikoa, sareko lana, ezagutzaren kudeaketa eta herritarren partaidetza sustatzea, gizarte-politiken eta esku-hartzeen eremuan.

    5. Sailburuordetzaren eskumenekoak diren gaietan, legediaren garapena, aplikazioa, eta, hala badagokio, aldaketa bultzatzea.

    6. Gizarteratzeko Euskal Planari lotutako ekintzak sustatzea, Enplegu eta Lan Sailburuordetzarekin koordinatuta.

  2. Honako Zuzendaritza hauek daude dira Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren mende:

    Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

    Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza.

  3. Gizarte Politiketako Sailburuordetzari atxikitzen zaio Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza, zeinak Sailburuordetza horretako titularraren mendekotasun organikoa eta funtzionala duela goi-ikuskaritzako egitekoak burutuko baititu, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako moduan.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Gizarte zerbitzuen arloko analisiak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen erregelamendu bidezko garapenerako araudi-proposamenak eta, oro har, gizarte-zerbitzuei buruzko araudia lantzea.

  2. Gizarte-zerbitzuen arloan, prestazioak eta zerbitzuak kudeatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezarritako baldintzen arabera. Horrez gain, gizarte-larrialdietarako laguntzen funtsak kudeatzea eta gizarte-zerbitzuaren arloko beste erakundeekin eta eragileekin solaskidetzan eta koordinazioan jardutea, gizarte-politikari dagokionez.

  3. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa proposatzea.

  4. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra kudeatzea eta mantentzea.

  5. Gizarte-zerbitzuen planifikazioa eta ebaluazio orokorra egitea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera.

  6. Elkarlanean jardutea zeharkako politiken garapenean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen eremuko jarduerak garatzen laguntzea.

  7. Gizarte-zerbitzuetako profesionalen prestakuntza eta gaikuntza bultzatzea eta sustatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera.

  8. Gizarte-zerbitzuen arloko irabazi asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko erakunde deklaratzeko prozedurak bideratzea, eta horiei buruzko ebazpen-proposamenak egitea.

  9. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari eta Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari laguntza eta babesa ematea.

  10. Fundazioak gobernatzea, ordezkatzea eta administratzea, baldin eta Eusko Jaurlaritza, gizarte-politiken arloan eskumena duen Sailaren bitartez, fundazio horien patronatuko kide bada.

  11. Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia zuzentzea eta bultzatzea.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Politika publikoetan familia- eta komunitate ikuspegia sustatzea, eta honako hauei buruzko politikak planifikatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan: familia, haurtzaroa, nerabezaroa, immigrazioa, aniztasunaren kudeaketa eta boluntariotza. Zehazki, eta, betiere, Familiei Laguntzeko abenduaren 13ko 13/2008 Legean ezarritako moduan, Familiei Laguntzeko Erakunde arteko Plana lantzea, garatzea eta ebaluatzea dagokio.

  2. Erregelamendu bidezko garapeneko araudiari buruzko analisiak eta proposamenak lantzea, Sailaren eskumen-eremuan, honako gai hauei dagokienez: familia-laguntza; haurtzaroa eta nerabezaroa; aniztasunaren kudeaketa; eta boluntariotza.

  3. Familia-politikaren arloko zuzeneko ekintzaren prestazioak eta jarduerak kudeatzea, abenduaren 13ko 13/2008 Legean ezarritako moduan.

  4. Familia ugariaren txartela ematea kudeatzea, eta familia ugarientzako baliabideen gida eguneratzea eta banatzea.

  5. Gizarte-ekimena eta familia- eta komunitate-politikaren arloan jarduerak gauzatzeko laguntzak ematea sustatzea.

  6. Ekintza boluntarioaren eta boluntariotza-elkarteen eta -agentzien sustapen orokorra, Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak eta hori garatzeko araudiak Eusko Jaurlaritzari agindutako zereginak betez.

  7. Pertsona Bitartekarien Erregistroa eta Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea eta mantentzea.

  8. Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Familien Euskal Behatokia zuzentzea eta bultzatzea.

  9. Honako organo hauei laguntza eta babesa ematea: Familiaren Euskal Kontseilua eta bere batzordeak; Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea; Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala; EAEko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa; Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseilua; Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa; Boluntariotzaren Euskal Kontseilua.

  10. Etorkinei gizarteratzen eta bertan parte hartzen laguntzeko politika integral eta zeharkakoa bultzatzea eta koordinatzea, aniztasunaren kudeaketa, eta askatasun afektibo-sexualaren esparruan herritarren berdintasun benetako eta eraginkorraren sustapena.

  11. Immigrazioaren arloan, migrazio-fenomenoak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaeraren segimendua eta azterketa egitea, eta beste Administrazio Publiko batzuekin koordinatzeko mekanismoak eta tresnak proposatzea, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan.

  12. Etorkinentzako harrera-sarrerari eta etorkinen asoziazionismoa indartzeari babesa ematea.

  1. Nazioarteko adopzioko erakunde laguntzaileak akreditatzea, kontrolatzea eta ikuskatzea, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  1. Etxebizitza Sailburuordetzak, sailburuaren goragoko zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:

    1. Etxebizitzari lotutako lurzorua eta hirigintza.

    2. Etxebizitza.

    3. Arkitektura, eraikingintza, babes publikoko etxebizitzen bizitegi-eremuei lotutako plangintza, birgaitzea, iraunkortasuna eta kalitatea eraikuntzan.

    4. Irisgarritasunaren sustapena.

  2. Etxebizitza Sailburuordetzari, dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Bizitegi-lurzorua, hirigintza eta etxebizitza kudeatzeko politikaren plangintza eta gauzatzea kudeatzea eta koordinatzea.

    2. Iraunkortasuna sustatzea, eraikuntza- eta hirigintza-garapena bideratzeko elementua den aldetik.

    3. Irisgarritasuna bultzatzea eta sustatzea.

    4. Andeatutako hiri-guneak eta birgaitze integratuko eremuak leheneratzeko lanak bultzatzea eta sustatzea, hargatik eragotzi gabe Ogasun eta Finantza Sailari esleitutako eskumenak.

    5. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak tramitatzen dituen nahitaezko desjabetzeen gastuak baimentzea.

    6. Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa aldatzea (babes-publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 11.5 artikulua).

    7. Esleipen-prozedura orokorretatik kanpo uztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sustatutako alokairu-programetan sartutako babes ofizialeko etxebizitzak eta etxebizitza libreak, norbanakoak salbuestea etxebizitza horietarako sarbidea izateko edozein baldintza betetzetik, eta etxebizitza horiek zuzenean esleitzea, betiere, araudian ezarritako moduan.

    8. Zenbait etxebizitza beste bizileku baten beharrean gertatu direnei emandako aldi baterako etxebizitza gisa sailkatzea, beste bizileku baten beharrean gertatu direnentzako babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozeduratik kanpo uztea, eta norbanakoa salbuestea etxebizitza horietara sarbidea izateko edozein baldintza betetzetik.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erosi behar dituen babes ofizialeko etxebizitzen salmenta-eskaintzak onartzea, eta etxebizitza libreak erostea babes ofizialeko etxebizitza gisa sailkatzeko, betiere, ondarearen arloko indarreko legedia betez.

    10. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan xedatutako baimen-prozedurak ebaztea.

    11. Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak, organikoki Sailburuordetza honen mende daudenak, koordinatzea, antolatzea eta zuzentzea, hargatik eragotzi gabe dagozkien zuzendariekiko mendekotasun funtzionala.

  3. Etxebizitza Sailburuordearen mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Etxebizitza Zuzendaritza, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza eta Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak.

Etxebizitza Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Hiri- eta lurzoru-antolamendurako tresnen tramitazioa, eta, hala badagokio, lanketa koordinatzea eta kontrolatzea, eta hori gauzatzeko gestioak egitea, betiere, Etxebizitza Sailburuordetzaren eskumenen esparruan.

  2. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan xedatutako baimen-prozedurak tramitatzea.

  3. Hiri- eta lurzoru-antolamenduko tresnei buruzko txostenak egitea, Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen funtzionamenduaren esparruan, eta Sailaren berezko eskumenei loturik.

  4. Birgaitze integratuko eremuak eta andeatutako eremuak deklaratzea, urbanizatutako eta eraikitako ondarea birgaitzeko.

  5. Pertsona fisikoekin, juridikoekin eta herri-administrazioekin egindako konpromiso-akordioen eta lankidetza-hitzarmenen negoziazioa, idazkuntza, tramitazioa eta segimendua, babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatu ahal izateko lurzorua lortzeko eta hirigintza-antolamendua eta -kudeaketa gauzatzeko, baita andeatze-prozesuan dauden auzoak birgaitzeko, eta ondare arkitektonikoa birgaitzeko, zaharberritzeko eta leheneratzeko beste jarduera batzuk egiteko ere.

  6. Sustapen publikoko eremuak urbanizatzeko obren gauzatzea planifikatzea, programatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.

  7. Euskadiko Ondareari buruzko Legean xedatutakoaren esparruan Sailari esleitu zaion titulartasun publikoko lurzorua administratzea, eta lurzoru horren berariazko inbentarioa egitea, antolatzea eta kontrolatzea, aipatutako legean xedatutakoa betez.

  8. Informazio geografikoko sistemak garatzea, eguneratzea eta mantentzea, non babes ofizialeko etxebizitzen hirigintza-eremuak eta -sustapenak identifikatuko diren, Euskadiko DEAren esparruan.

  9. Desjabetze-espedienteak tramitatzea eta Sailak burututako jardueren eta beste sail batzuek agindutakoen ondorio diren balio justuak onartzea, baita beste bizileku baten beharrean gertatu direnei etxebizitza uztea ere, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzekin koordinatuta.

  10. Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzen egitekoak koordinatzea, Nahitaezko Desjabetzeen Lurralde Epaimahaiei eta Lurzorua Balioesteko Batzorde Teknikoari dagokienez.

  11. Ondare-eragiketen eraginpeko eraikinen balorazio teknikoak egitea, baldin eta Sailak bere egitekoak betez eta Ogasun eta Finantza Sailarekin elkarlanean horietan parte hartzen badu, eta beste eraikin batzuen balorazioak egitea edo horiek egiten laguntzea, sail horrek eskatuta.

  12. Arauzko proiektuak lantzea, arlo hauetan guztietan: eraikingintza, birgaitzea, iraunkortasuna, berrikuntza teknikoa eta eraikuntzaren kalitatea. Egiaztagiriak kudeatzea eta ematea, eraikingintza iraunkorraren eta energia-eraginkortasunaren arloan.

  1. Eraikingintza eta hirigintza iraunkorrak bultzatzeko sustapen-jarduerak.

  2. Sustapen zuzeneko etxebizitza sozialen arloko obren gauzatzea planifikatzea, programatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.

  1. Eraikin-birgaitze eta hiri-leheneratzerako politikak diseinatzea, eta arlo horretako azterketa, plangintza eta ekintza espezifikoak egitea eta kontratatzea.

  2. Proiektu arkitektonikoak idaztea.

  3. Memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea, obrak, azterketak, etxebizitzari lotutako hirigintza-planak, balorazioak, proiektuak eta obra-zuzendaritzak kontratatzeko.

  4. Etxebizitza sozialen eta/edo zuzkidura-bizitokien sustapenari dagokionez, obra zuzendaritza- eta -ikuskapena, baita lan horien segimendua eta kontrola ere.

  5. Sailak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen sustapen adostuekin zerikusia duten proiektuak aztertzea eta horiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea, baita, hala badagokio, sustapen horiekin zerikusia duten obren gauzatzea kudeatzea, kontrolatzea eta horien jarraipen teknikoa egitea ere.

  6. Sailak sustatu dituen etxebizitzak eraiki edo birgaitzeko obrekin zerikusia duten proiektu teknikoak ikuskatzea, bai eta obra horien harreren kontrol teknikoa egitea ere.

  7. Sailaren sustapen zuzeneko babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioak ematea, kalifikazio hori kentzea, baita eskubideen indargabetzea eta eskubideen birgaitzea ere, hala dagokionean, eta etxebizitza horien aldatze-, hobetze-eta erreformatze-lanak baimentzea, kalifikazioa emandakoan.

  8. Irisgarritasuna sustatzea.

  9. Eraikingintzaren, birgaitzearen eta berriztatzearen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

  10. Eraikuntza-kalitatea antolatzea, sustatzea eta egiaztatzea, etxebizitzak eraikitzerakoan eta horri lotutako hirigintza-obrak egiterakoan.

  11. Eraikuntzaren sektorean kalitatea, iraunkortasuna eta lan-arriskuen prebentzioa integratzeko sistemak sustatzea; azken horri dagokionez, arlo horien eskumeneko organoen eskumenak hartuko dira kontuan.

  12. Eraikingintzaren kalitatea kontrolatzeko entsegu-laborategien egiaztagiriak ematea eta berritzea, eta arlo horri dagozkion lanak eta entseguak egitea.

    Aa) Proiektuak Ikuskatzeko Bulego gisa jardutea, eta Eusko Jaurlaritzaren sail guztiei dagozkien eraikingintzaa-obren harreren kontrol teknikoa egitea, baldin eta sail horiek, proiektuak ikuskatzeko berariazko zerbitzurik ez dutelako, hala eskatzen badute. Nolanahi ere, ez dira hargatik eragotziko sail anitzeko eraikinei dagokienez Ogasun eta Finantza Sailari dagozkion eskumenak.

    Bb) Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea eta Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua bultzatzea eta laguntzea.

    Cc) Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Erregistroa, azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuaren bidez sortua.

    Dd) Arkitektura, eraikingintza, birgaitzea, iraunkortasuna eta eraikuntzako kalitatea zabaltzea, bultzatzea eta ikertzea, beste sail batzuekin, administrazioko beste organo batzuekin, profesionalekin, eta erakunde publiko zein pribatuekin.

    Ee) Bizigarritasun- eta ekipamendu-baldintzei buruzko txostena egitea, 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuaren babesean (4/2000 Dekretua, Espainian atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei eta horien gizarteratzeari buruzkoa).

    1. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

      Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

      1. Aholkularitza juridikoa ematea eta arauzko proiektuak eta hitzarmenak egitea, etxebizitza-politikaren arloan.

      2. Zuzendaritza honi dagozkion gaietan jartzen diren errekurtsoak tramitatzea, eta dagozkion ebazpenak proposatzea. Salbuetsita geratzen dira sustapen pribatuko eta sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenaren arau-hausteengatiko eta hutsune higieniko-sanitarioengatiko zehapen-espedienteei buruzko ebazpenen aurkako gora jotzeko errekurtsoen ebazpen-proposamenak, horiek Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkio-eta.

      3. Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardueren plangintza estrategikoa eta finantza-eta aurrekontu-programazioa.

      4. Etxebizitza-programaren Aurrekontu Aurreproiektuko proposamena lantzea, eta etxebizitza-programaren kudeaketa ekonomiko-finantzario eta administratiboa, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinazio-eskumenak.

      5. Partaidetza-sozietateen kudeaketa-informazioa sartzea eta bateratzea, baita haien jardueren segimendua eta kontrola egitea ere.

      6. Etxebizitzaren, birgaitzearen eta lurzoruaren arloko finantza-neurrien kudeaketa finantzarioa eta administratiboa egitea.

      7. Etxebizitza-arloan, planen proposamenak eta finantziazio-programak egitea, eta babestekoak diren politika eta esparruen araubide juridikoa.

      8. Babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioa proposatzea.

      9. Ikerlan, txosten eta agerkari ekonomikoak eta Sailburuordetzaren jarduera-eremuan sektore-ondorioak dituztenak egitea, etxebizitza-arloko politika eraginkorra eta koherentea ahalbidetzeko.

      10. Zerbitzu Zuzendaritzari proposatzea, Estatistika Planean sar ditzala Etxebizitza Sailburuordetzako gaiei buruzko operazioak, baita gai horiei buruzko txostenak, azterlanak eta estatistika-analisiak egitea ere, betiere, hargatik eragotzi gabe Sailaren Estatistika Organo Espezifikoaren eskumenak.

      11. Informazio-sistemen plan estrategiko eta operatiboak diseinatzea eta ezartzea etxebizitza-programaren arloan, eta administrazio-informazioko sistemak diseinatzea, mantentzea eta kudeatzea, sektorearen errealitatea eta haren bilakaera behar bezala ezagutzen dela bermatzeko.

      12. Etxebizitza-arloan zerbitzuak emateko hobekuntza eta modernizazioko plan eta programak diseinatzea eta ezartzea, teknologia telematikoak bultzatuta, etengabeko hobekuntzako erremintak bultzatuta eta parte-hartzea bultzatuta, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren organo nagusiek gai horietan dituzten eskumenak.

      1. Etxebizitzen sustapen adostuei dagokien deialdia, kudeaketa eta etekin-esleipena.

      2. Hitzarmenak prestatzea eta pizgarriak esleitzea, alokairuko etxebizitzak sustatzeko, erakunde publiko eta pribatuekin, baita alokairu-programak kudeatzea ere.

      1. Titulartasun publikoko etxebizitzak, eranskinak eta merkataritza-lokalak administratzea eta kudeatzea.

      2. Honako prozesu hauen zuzendaritza funtzionala: etxebizitzen eskaria eta esleipena kudeatzea, eta bitartekaritza-, informazio- eta adiskidetze-lanak egitea, jabeen eta maizterren eskubideei, alokairu-kontratuei, auzokide-erkidegoei eta jabetza horizontalari dagokienez.

      3. Etxebizitza-arloan auzokide-erkidego eta partikularrentzako laguntza-ildoak proposatzea eta kudeatzea.

      4. Etxebizitza-zozketak planifikatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, eta horiekin zerikusia duten aginduak argitaratzea.

      5. Kanpo-erakundeekin (udaletxeak, sustatzaile pribatuak, kooperatibak) koordinatzea, etxebizitzak esleitzeko dituzten prozesuetan, eta haien esku jartzea, dituzten beharretara egokitutako datu-baseak.

      6. Sustapen pribatuko eta sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenaren arau-hausteengatiko eta hutsune higieniko-sanitarioengatiko zehapen-espedienteei hasiera ematea, eta espediente horiek ebaztea, baita edozein zenbatekoko hertsapen-isunak ezartzea ere.

  1. Lurralde Historiko bakoitzean Lurralde Ordezkaritza bat egongo da. Lurralde Ordezkaritzako buru lurralde ordezkaria izango da, zeina, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarekiko mendekotasun organikoa duela, bere lurralde-eremuko lan-administrazioko agintaria izango baita. Hauek dira lurralde ordezkariaren eskumenak:

    1. Lan-legedia eta laneko segurtasunaren eta osasunaren legedia betearaztearen arloko arauek esleitzen dizkioten eskumenak baliatzea, dagokion lurralde historikoan.

    2. Bere lurralde-eremuan, lan-harremanei buruzko espedienteen berri izatea eta horiek lehenengo auzialdian ebaztea, gai horri buruz indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion eskumenez baliatuz.

    3. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, zehapenak ezartzea; laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hausteak egiten badira, zehapen larriak eta arinak ezarriko dira, eta laneko legediaren gainerako arau-hausteak eta oztopo-ekintzak egiten badira, zehapen larriak eta arinak ezarriko dira, enpleguaren eta langabeziaren arloko arau-hausteen kasuan izan ezik.

    4. Beharrezkoa denean, enplegu-erregulazioko espedienteak ezagutzea, tramitatzea eta ebaztea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan eta ekainaren 28ko 139/2011 Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta txosten bat egitea, uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen 64. artikuluan xedatutako kasuetan.

    5. Banakako gatazketan, nahitaezko adiskidetze-lanak gauzatzea, azaroaren 23ko 2756/1979 Dekretuan ezarritako moduan.

    6. Dagokion Lurralde Historikoko tokiko jaiegunen egutegia ezartzea.

    7. Euskadiko Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoaren lurralde-sekzioa kudeatzea.

    8. Indarreko ordenamendu juridikoak Lan-administrazioko Agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje-, eta adiskidetze-egitekoak betetzea, hargatik eragotzi gabe Lan Harremanen Kontseiluaren baitan PRECOri dagozkion egitekoak.

    9. Lurralde-eremuko Erakunde Sindikalen eta Enpresa Erakundeen Estatutuen gordailuari dagokion Bulego Publikoa kudeatzea.

    10. Sindikatu Hauteskundeen Lurralde Bulegoen egitekoak burutzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

    11. Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan, Lan-administrazioko Agintaritzak dagokion Lurralde Historikoan dituen egitekoak betetzea, hargatik eragotzi gabe Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak.

    12. Laneko istripu eta gaixotasunei buruzko parteen jakinarazpenak jasotzea eta erregistratzea.

    1. Laneko Arriskuen Prebentziorako Ordezkarien Erregistroaren lurralde-sekzioa zuzentzea eta kudeatzea.

    2. Amianto-arriskua duten eta lantokia euren lurralde-eremuan duten enpresen Erregistro bat kudeatzea, eta enpresa horiei dagokienez Lan-administrazioko Agintaritzari esleitzen zaizkion eskumenak baliatzea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Sektorean Egiaztatutako Enpresen Erregistroa kudeatzea, betiere lantokia beren lurralde-eremuan dutenean, eta horien gainean Lan-administrazioko Agintaritzak dituen eskumenak baliatzea.

    2. Lantokiak irekitzeko jakinarazpenak jasotzea eta tramitatzea.

    3. Aldi baterako laneko enpresen erregistroa kudeatzea (betiere lantokia euren lurralde-eremuan baldin badute), administrazio-baimena ematea, eta enpresa horiei dagokienez Lan-administrazioko Agintaritzari esleitzen zaizkion eskumenak baliatzea.

    4. Hamasei urtetik beherakoek ikuskizun publikoetan parte hartzeko aparteko baimena ematea.

    5. Nazioz gaindiko zerbitzuak emateko esparruan, joan-etorrien jakinarazpenez arduratzea eta horiek tramitatzea, baita, hala badagokio, horiek jasotzea ere.

    6. Kontuak gaitzeari, legeztatzeari eta gordailatzeari eta sinadurak legeztatzeari dagozkion egitekoak burutzea, martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako moduan (59/2005 Dekretua, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena).

    7. Eta, oro har, indarreko antolamendu juridikoak esleitzen dizkien egiteko guztiak, eta espresuki eskuordetzen zaizkienak.

  2. Sailari dagozkion gainerako gaietan (betiere, Etxebizitza Sailburuordetzari dagozkion arlo eta egitekoak salbu), eta dagozkien zuzendariekiko mendekotasun funtzionalaren pean, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzen eskumenekoa izango da Zuzendaritza horietako programei buruzko espedienteetako informazioa, eskabideen harrera eta tramitazioa egitea, betiere euren arau erregulatzaileei jarraikiz.

  3. Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Ordezkaritza bakoitzean, lurralde-ordezkariarekiko zuzeneko mendekotasuna duela, Idazkaritza Nagusi bat egongo da, administrazio-unitate guztiak koordinatzeaz arduratuko dena. Idazkari nagusiak lurralde-ordezkaria ordezkatuko du, behin-behinean, baldin eta postua hutsik badago edo titularra falta bada edo gaixorik badago. Era berean, fede publikoa emango du, Kooperatiben Erregistroan izena eman dezaketen liburu pribatuen sinadura kautotuko du eta indarreko araudiak eta organo eskudunek esleitzen dizkioten egiteko guztiak gauzatuko ditu.

Lurralde Historiko bakoitzean Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza bat izango da, eta horren buruan lurralde-ordezkari bat egongo da, zeina, organikoki, Etxebizitzako sailburuordearen mende egongo baita, eta funtzionalki, berriz, Sailburuordetza horretako zuzendarien mende. Honako egiteko hauek dauzka esleituta lurralde-ordezkariak:

  1. Sailari esleitutako eskumenei dagokienez, legeak eta xedapenak betetzen direla zaintzea, honako arlo hauetan: etxebizitzari lotutako lurzorua eta hirigintza, etxebizitza, arkitektura, eraikingintza, birgaitzea, iraunkortasuna eta kalitatea eraikuntzan, eta irisgarritasunaren sustapena.

  2. Lurralde Ordezkaritzaren zerbitzu orokorren administrazioa eta hura osatzen duten administrazio-sail eta -unitateen jardueren koordinazioa.

  3. Euskadiko Ondareari buruzko Testu Bategina onesteko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak etxebizitzari dagokionez emandako ebazpenak aplikatzearen ondorioz sortzen diren egoera juridikoak gauzatzeko beharrezkoak diren eskritura guztiak egilestea.

  4. Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioak ematea, kalifikazioak kentzea, baita eskubideen indargabetzea eta espedienteen birgaitzea ere, hala dagokionean, eta etxebizitza horien aldatze-, hobetze-eta erreformatze-lanak baimentzea, kalifikazioa emandakoan; eta horrek guztiak ez du eragotziko dekretu honen 17. artikuluak Etxebizitza Zuzendaritzari aitortutako eskumena. Era berean, sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioan onartutako proiektu-aldaketei buruz ebaztea.

  5. Premia nabarmeneko arrazoiak direla-eta, etxebizitza-erregimen aldaketa ebaztea, baita ofizialki babestutako etxebizitza eta lokalen erabilera-aldaketa ere.

  6. Sustatzaileei luzapena emateari buruz ebaztea behin-behineko kalifikazioan finkatutako lanen egikaritzapen-epean, erosleei edo errentatzaileei sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzak emateko epean eta salerosketako eskritura publikoa egilesteko apean.

  7. Obretarako udal-lizentzia eskatzea, Sailak zuzenean sustatutako babes ofizialeko etxebizitzak eraiki eta konpontzeko.

  8. Babes ofizialeko parkearen ikuskapena.

  9. Sustapen pribatuko eta sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenaren arau-hausteengatiko eta etxebizitzen hutsune higieniko-sanitarioengatiko zehapen-prozedurak ikuskatzea eta bideratzea, prebentziozko eta kautelazko neurriak hartuta. Horretarako, lurralde-ordezkaritzetan administrazio-unitate berezi bat egongo da, zehapen-prozedura guztiak bideratzeko ardura izango duena.

  10. Behin-behineko kalifikazioa indarrean dagoen bitartean, sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzen guztizko prezioaren konturako diru-laguntzak jasotzeko aukera baimentzea.

  11. Sustatzaileari banku-abala edo aseguru-kontratua itzultzeari buruz ebaztea, behin betiko kalifikazioa emandakoan edo lanak legezko epearen barruan amaitutakoan.

  12. Sustapen publikoko etxebizitzetan, etxebizitza horien amortizazio aurreratua baimentzea, baita utzarazpen administratiboko espedienteak ebaztea ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzakoak diren etxebizitzen, merkataritza-lokalen eta eraikuntza osagarrien okupatzaileen aurka, eta, hala badagokio, botatzea eta beharrezkoak diren neurriak betearaztea. Era berean, dagozkion salaketak jartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako etxebizitza eta lokalak bidegabe okupatzeagatik.

  1. Azaroaren 20ko 8/1987 Legeak sortutako Euskadiko Balorazio Batzorde Teknikoari eta Nahitaezko Desjabetzeen Lurralde Epaimahaiei laguntza, baliabide materialak zein giza baliabideak eta administrazio-euskarria ematea, eta azken horien idazkaritza-lanak egitea, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen hamabigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako moduan.

  2. Hiri-etxebizitzen jabe eta errentarien eskubide eta obligazioei buruz informatzea, baita errentamendu-kontratuen oniritzi ofiziala eta erregistroa ere, indarreko araudiak hala eskatzen duenean, Hiri Jabetzaren Ganbera Ofizialetako langileen eta ondarearen erregimenari eta destinoari buruzko urtarrilaren 31ko 15/2006 Dekretuaren 2. xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera; baita bitartekotza eta adiskidetzea ere, higiezinen jabeen eta horien eta maizterren artean sortzen diren gorabeheretarako, betiere, alderdi interesdunen aldez aurreko akordioarekin eta horien araudi erregulatzaileari jarraikiz.

  1. Gazteentzako emantzipazioko oinarrizko errenta osatzen duten Estatuko laguntzen kudeaketarekin lotutako egitekoak, azaroaren 2ko 1472/2007 Errege Dekretuan eta haren ondorengo zuzenketetan araututakoak.

  2. Indarreko antolamendu juridikoak ematen dizkien gainerako ahalmen, eskumen eta egitekoak.

Saileko Sailburuordetza, Zuzendaritza eta Lurralde Ordezkaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraikiz egingo dira:

  1. Sailburuordetzei emandako eskumenak eta egitekoak Sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte egoera horrek dirauen bitartean, egiturako hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendaritzei emandako eskumenak eta egitekoak hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu, egoera horrek dirauen bitartean.

  3. Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzei esleitutako eskumenak eta egitekoak, Ordezkaritza horietako bakoitzaren Idazkaritza Nagusiak beteko ditu, egoera horrek dirauen bitartean.

  4. Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzei esleitutako eskumenak eta egitekoak hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu, egoera horrek dirauen bitartean.

    LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Izapideetan dauden espedienteak.

    Une honetan izapideetan dauden eta dekretu honetan esleitutako eskumen eta egitekoei dagozkien espedienteak dekretuan ezarritako organoek tramitatu eta ebatziko dituzte, gaiaren arabera.

    BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Estatistika Organo Espezifikoaren egitekoak hartzeko erregimen iragankorra.

    Harik eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika-organo espezifikoa sortzen duen dekretua onartzen den arte, otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuaren bidez sortutako Estatistika Organo Espezifikoak hartuko ditu Etxebizitza Sailburuordetzari dagozkion egitekoak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Estatistika Organo Espezifikoa sortzen eta arautzen duen martxoaren 16ko 88/2010 Dekretuan jasotakoak.

Indargabetu egiten dira Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 42/2011 Dekretua, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren III. Kapitulua eta 17. artikulua, eta dekretu honetan ezarritakoaren kontra doan maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Arau-aldaketa.

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2009 Dekretuaren 11.5, 12.3, 16.3, 27.2, 29.3.b) eta 39.6 artikuluetan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduari egiten zaizkion aipamenak, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpenari egindako aipamenek ordezkatu dituzte.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (39)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.