Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Industria erregistroa eguneratzea

Industria Establezimenduen Erregistroan (IEE) inskribatu behar dira industria-establezimendu, zerbitzu-enpresa eta agente baimendu guztiak, katalogo bat izan dadin EAEko enpresei buruzko kontsultak egin ahal izateko.

Enpresa hauek inskribatu daitezke IEEan:

  • Industria-establezimenduak. Industriako produktuak lortu, konpondu, mantendu, eraldatu edo berriro erabiltzeko jarduerak dituzten enpresak.
  • Zerbitzu-enpresak. Ondorengo jardueratakoren bat egiten duten enpresak: instalatzea, konpontzea/kontserbatzea/mantentzea, gas fluoratuak, aholkularitza, ingeniaritza, proiektugintza/diseinugintza, K.M.E. konponketak, mugagailua / takografoa. Jarduera horiek zuzeneko zerikusia izan beharko dute industria-establezimenduek garatutako jarduerekin.
    Instalazioetan, konponketa-/kontserbazio-/mantentze-lanetan, gas fluoratuetan eta mugagailu/takografoetan ari direnaklurralde-ordezkaritzatik pasatu behar dira inskribatzeko eta baja emateko.
  • Agente baimenduak. Industria-segurtasun eta -kalitatearen alorreko agenteak, zehazki: kontrol-erakundeak, saiakuntza-laborategiak, kalibrazio-laborategiak, ziurtapen-erakundeak, auditoretza- eta ikuskatze-erakundeak, ingurumen-egiaztatzaileak, isurtze-txostenen egiaztatzaileak, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakundeak (EMBE).
    Kontrol-erakundeak lurralde-ordezkaritzatik pasatu behar dira inskribatzeko eta baja emateko.

Sail honek badu interesa IEE beti eguneratuta edukitzeko. Horregatik jartzen dugu tresna hau enpresen esku: enpresak bere industria-erregistroaren informazioa eguneratzeko aukera izango du, lurralde-ordezkaritzatik pasatu beharrik gabe.

Ekintzak (alta, aldaketa edo baja) IEEri jakinarazi ahal izateko, identifikazio-bide hauetakoren bat eduki behar da:

  • Izenperen erakunde-ziurtagiria
  • Herritar-ziurtagiri hauetakoren bat:
    • Izenpe txartela.
    • NAN elektronikoa.
    • ONA txartela.
    • Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiri elektronikoa.
    Gainera, herritarren ziurtagiriei dagokienez, identifikatutako pertsonak baimenduta behar du izapideak enpresaren izenean egiteko.

Aplikazio telematiko funtzionamendua hurrengo sistema eragile eta nabigatzailerako garantizatzen da:

Sistema eragileak

Nabigatzaileak

  • Windows XP
  • Windows Vista         
  • Windows 7
  • Microsoft Internet Explorer, 6tik 10era.

Industria Erregistroaren eguneratzea jakinaraztea

Azken aldaketako data: