Hezkuntza Saila

3. NAZIOARTEKO BILTZARRA DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 2003ko ekainaren 17, 18 eta 19an


LANBIDE HEZIKETA. BERRIKUNTZA ETA ENPRESA

[sarrera eta helburuak]  [ondorioak]  [hitzaldiak]  [inkestak] 

SARRERA

Gaur egungo Euskal Herriko Lanbide Heziketa lehiakorra, kalitatezkoa eta berritzailea da, eta etengabe aldatzen ari den merkaturako “sarbide” bikain bilakatu da gainera. Era berean, aipatu merkatuaren etengabeko garapen eta berrikuntzari erantzuteko gai izango diren profesional kualifikatuak prestatzeko balio behar du Lanbide Heziketak.

Lanbide Heziketako Zentroen inplikazio eta erantzukizunak oinarrian hartuta gaur egun eskaini beharreko prestakuntzari buruz eztabaidatzeko nazioarteko foro bat antolatu dugu. Kontuan hartu behar da prestakuntza etengabe ari dela garatzen: teknologiak, metodologiak, eta kudeaketa ereduak etengabe aldatzen dira eta, horrekin batera, ezin dugu ahaztu gaur egun lortu nahi dugun prestakuntzaren bitartez zentroen eta enpresen arteko “transferentzia teknologikoari” erantzuteko gaitasuna eskaintzea ezinbestekoa dela. Esan beharrik ez dago, erronka garrantzitsu horren lorpenak lanbide heziketaren prestakuntza eta ekoizpen esparruak neurri handi batean aberastuko lituzkeela.

Biltzarraren ardatz nagusiak izango dira nazioarteko hainbat adituk aztertuko eta eztabaidatuko dituzten eztabaigaiak. Europako eta beste hainbat kontinentetako Zentroen artean esperientziak trukatzeko eta ezagutzera emateko gune izateko antolatu da lanbide heziketari buruzko Biltzar hau. Hainbat enpresen ikuspegia ezagutzeko aukera eskainiko da bertan, hartara, gaur egungo testuinguru ekonomiko eta sozial lehiakorrean Lanbide Heziketa behar bezala kokatzeko eta integratzeko, kontuan hartuta, gainera, ekoizpen inguruneak eta prestakuntza inguruneak gero eta elementu eta errealitate komun gehiago dituztela

 

HELBURUAK

Teknologia berriak ezagutza transferitzeko bitarteko bezala ezagutzera ematea eta horiei buruzko ezagupenak eskaintzea Lanbide Heziketako Zentroetan.

 Zentroen eta enpresen artean transferentzia teknologikoaren esparruan egindako lorpenak, etorkizuneko erronkak eta parte hartzeko aukerak aurkeztea.

 Gizarteak eskatzen duen lehiakortasun profesionala baieztatzen duten esperientziak azaltzea.

Nazioarteko foro ireki baten bitartez esperientzia, proiektu eta metodologiak trukatzeko aukera ahalbidetzea.

 Herrialde desberdinetako Lanbide Heziketako Zentroen artean elkarlanean jarduteko bideak sustatzea

Azken eguneratzea: 2005/01/10