LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEEN ARTEKO LANKIDETZARAKO NAZIOARTEKO TOPAKETA
LANBIDE-HEZIKETAREN GARRANTZIA LEHIAKORTASUNARI ETA ENPLEGUARI BEGIRA
2014ko maiatzaren 28, 29 eta 30a
Kursaal Kongresu Jauregia - DONOSTIA/SAN SEBASTIAN
Aurkezpena
Topaketaren egitarauak arreta jartzen du Lanbide Heziketako garapenean, hala goi-mailako kualifikaziora gero eta gehiago zuzentzen den prestakuntzaren perspektiba batetik, nola LHko ikastetxeek berrikuntza aplikatuan ematen ari diren edo eman diezaieketen laguntzan, batez ere enpresa txiki eta ertainei. Eta, horretarako, aurkeztu nahi ditugu: LHko eredu berriak, munduko herrialderik aurreratuenetan garatzen ari direnak, bai eta zeintzuk diren Lanbide Heziketako ikastetxeek eta enpresek produkzio-ingurune berrietan lan egiteko eta lankidetzan jarduteko modu berriak.
Txostengile modura, besteak beste, parte hartuko dute: AEBn eta Hego Korean Lanbide Heziketa industrial berria martxan jartzeaz arduratu direnak eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako laguntza-proiektuetako arduradunak, Kanada, Australia eta Hong Kong-go enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza aplikatzen dutenak. Era berean, azalduko digute zer egitura sortu den Finlandiako ikastetxe oso aurreratu bateko eredu berri bat antolatzeko eta funtzionatzeko, eta LHk zer balio ematen dion ekonomia lehiakor bati, Danimarkan. Bestalde, Komisio Europarraren hiru ordezkariek eta CEDEFOPen ordezkari batek azalduko digu zelan ikusten den Lanbide Heziketa Europan.
Egitaraua
Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketaren Egitaraua (triptiko moduan)
OHARRA: aldaketa bat
Maiatzaren 30a, ostiralean
Ez da egongo 10:45ko JENNS BJORNAVOLDeko hitzaldia
Bere ordez, JOXEAN EGAÑAren hitzaldia egongo da (12:00etatik 10:45etara aurreratzen da)
Hitzaldiak
- BIDEOAK
- POWER-POINT
- Esparru-hitzaldia. Hiru gako bestelako etorkizuna izateko: industria, ezagutza eta pertsonak.
Guillermo Dorronsoro. - Beste bultzada bat industriako lanbide-heziketari EEBBetan.
Obama lehendakariaren Administrazioko Produkzio Industrial Aurreratuaren Elkarteko Batzorde Exekutiboko kideak. - Lanbide Heziketa: ezinbesteko oinarria europar gazteak bermatzeko.
Stanislav Ranguelov. - Gaitasun Sistemaren erronkak Hego Korean: Nola hobetu gaitasunen garapenaren eta erabileraren arteko lotura.
Young Sup Choi. - XXI. menderako zentro bat.
Leena Vainio. - Lanbide Heziketa Europar Batasunean. Ikasleak prestatzeko aliantza
Joao Santos. - Berrikuntza Aplikatua enpresa txiki eta ertainetan. Europar dimentsioa.
Jean-François Aguinaga. - Lanbide Heziketaren eta Hezkuntzaren garrantzia ekonomia lehiakor batean balioa sortzeko.
Hanne Saphiro. - Nola bultzatzen duen Lanbide Heziketak Berrikuntza Aplikatua EAEko enpresa txiki eta ertainetan.
Joxean Egaña. - Enpresarekin elkar hartuta, Lanbide Heziketan Ikerketa Aplikatua eta Berrikuntza sustatzea (Australia).
Mary Faraone. - Ikerketa Aplikatua eta Berrikuntza, Lanbide Heziketa teknikoaren eta industriaren arteko lotura estua (Kanada).
Kent McDonald. - Ikerketa Aplikatua Lanbide Heziketa Teknikoan. Hong Kong-eko kasua.
Simpson Poon.
- Esparru-hitzaldia. Hiru gako bestelako etorkizuna izateko: industria, ezagutza eta pertsonak.