Gizarte zerbitzuak, genero-indarkeria
Genero-indarkeria
Jarraian, arlo tematikoen arabera banatuta daude gizarte-zerbitzuen zorroa.
- Gidak
- Ostatu-zerbitzuak / Harrera-etxea
- Etxean tratu txarren biktima izan diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta emakumeentzako beste egoitza-zerbitzu batzuk
- Familiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan eta/edo arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuak
- Tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa emateko zerbitzuak
- Emakumeen kontrako indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua
- Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa
Gidak
Liburuxkak (Hizkera argia)
-
Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean? (liburuxka euskaraz)
- Ce masuri se pot adopta fata de vilenta impotriva femeilor? (PDF, 1 MB) (liburuxka errumaniarra)
-
O que fazer diante a violencia contra as mulheres? (PDF, 1 MB) (liburuxka portugesa)
-
Que faire face à la violence contre les femmes? (PDF, 1 MB) (liburuxka arabea)
-
Que faire face à la violence contre les femmes? (PDF, 1 MB) (liburuxka frantsesa)
Liburuxkak (Irakurketa erraza)
- Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean? (liburuxka euskaraz)
-
¿Qué hacer ante la violencia contra las mujeres? (liburuxka gaztelaniaz)
- Ce masuri se pot adopta fata de vilenta impotriva femeilor? (liburuxka errumaniarra)
-
O que fazer diante a violencia contra as mulheres? (liburuxka portugesa)
-
Que faire face à la violence contre les femmes? (liburuxka arabea)
-
Que faire face à la violence contre les femmes? (liburuxka frantsesa)
Ostatu-zerbitzuak / Harrera-etxea
Definizioa eta helburua
Zerbitzu honek ostatu ematen die gizarte-larrialdiko edo gizarte-premiazko egoera baten ondorioz ostaturik ez izateari aurre egin ahal izateko edo etxeko indarkeriaren egoeratik biziberritu eta egoera hori gainditu ahal izateko iraupen laburreko egonaldia behar duten pertsonei eta bizikidetza-unitateei, betiere pertsona horiek babes-neurririk behar ez badute.
Aldi baterakoa da. Egonaldia gehienez ere 4 hilabetez luzatu ahal izango da, eta salbuespen gisa iraupen bereko aldi batez luzatu ahal izango da.
Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, harrera-etxean etengabe egon behar duen langilerik eta harrera- etxeari berariaz esleitutako langilerik eskaintzen ez duena, eta, hala badagokio, kanpo-laguntza egokiak antolatzen dituena, baita Udalaren Gizarte Zerbitzuen laguntza ere, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik beharrezkoak diren zerbitzuak eta/edo prestazioak lortzeko. Hartutako pertsonak etxeko indarkeriaren biktimak diren emakumeak badira, Udalaren Gizarte Zerbitzuak etxeko indarkeriaren biktimak artatzeko zerbitzu eta programa guztiekin koordinatuta jardungo du.
Harrera-etxeak etxebizitza-eraikin arrunt batean kokatzen dira normalean. Etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-etxeek emakume horien kokapenaren konfidentzialtasuna bermatzeko neurriak hartu beharko dituzte eta etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzat soilik izango dira.
Honako helburu hauek dituzte: a) gizarte-larrialdiko egoeretatik edo etxeko indarkeriako egoeretatik eratorritako ostatu-gabeziak eragindako krisi-egoera jakin batzuk gainditzen laguntzea erabiltzaileei; b) erabiltzaile horiek segurtasun-sentimendua izan dezaten ahalbidetzea.
Zerbitzu motak
- Gizarte-premiako egoerei erantzuteko harrera-etxea.
- Etxeko indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako harrera-etxea.
Eskaintzen dituen prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Informazioa.
- Jarraipen-balioespena.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzea, hala badagokio.
- Lagun egite soziala, hala badagokio.
- Bitartekaritza – bitartekotza, hala badagokio.
Hartzaileak
Egoera:
Lehenengo motan: Gizarte-urgentziazko egoera baten ondorioz aldi baterako ostatua behar dute pertsonak edo bizikidetza-unitateak.
Bigarren motan: Genero-indarkeriaren biktima izaki indarkeria gainditzeko prozesuan dauden emakumeak, baldin eta emakume horiek ostatu hartzeko aldi baterako alternatiba bat behar badute, baina babes-neurririk behar ez badute.
Adina: 18 urteko edo gehiagoko eskatzailea, eta, hala badagokio, eskatzailearen ardurapean, tutoretzapean edo zaintzapean egonik normalean harekin bizi diren pertsonak, adin nagusikoak edo adingabeak izan.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Eskatuko den baldintza bakarra preskripzio teknikoa da, eta gizarte-urgentziazko zerbitzutzat hartuko da Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Premiazkoak
-
Langileen etengabeko presentziarik gabe ostatu-zerbitzu batean eman daitekeen intentsitate txikiko laguntza behar izatea.
-
Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.
-
Jokabide-nahasterik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo esku har dezaketen profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
-
Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.
Baterako ordainketa
Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.
Doako zerbitzua genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Emakumeen kontrako indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta emakumeentzako beste egoitza-zerbitzu batzuk
Definizioa eta helburua
Bizikidetza-arazo larriak dituzten emakumeei (bereziki emakumeen osotasun fisikoa edo emozionala arriskuan jartzen duten etxeko tratu txarren egoerak) eta kausa sozioekonomiko eta pertsonalekin lotutako egoera kritikoan dauden emakumeei kasu batzuetan urgentziazko arreta eta bizitokia eta egonaldi laburreko bizitokia eta, beste kasu batzuetan, egonaldi ertaineko bizitokia eskaintzen dieten zentroak dira.
Intentsitate ertain eta handiko laguntza eskaintzen dute, eta honako esku-hartze hauek biltzen dituzte: a) lehen harrerako esku-hartzeak egunaren 24 orduetan –balioespena, diagnostikoa, orientabidea eta urgentziazko bizitokia barne–; b) lehenengo harreraren ondoko esku-hartzeak, bizitokia eta arlo psikosozialeko esku-hartzearen nahiz gizarte- eta hezkuntza-arloko eta gizarte-laguntzako esku-hartzearen inguruko laguntza intentsiboak emateko direnak; nolanahi ere, laguntza horiek emateko teknikari espezializatuen presentzia nahitaezkoa izango da.
Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartze horiek genero-ikuspegitik eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen ikuspegiarekin egiten dira.
Honako helburu hauek ditu:
-
Bizikidetza-arazo larriei, eta bereziki etxeko tratu txarren egoerei lotutako premia-egoera larriei erantzutea berehala.
-
Egoera kritiko horietan egotearen ondorioz, ohiko bizilekurik ez duten edo bizilekua uztera behartuta egon diren emakumeei eta normalki beraiekin bizi diren eta haien mende dauden pertsonei (haien ardurapeko seme-alabak –adin txikikoak direnak zein ez direnak– edo haien mende dauden helduak) aldi baterako bizitokia ematea.
-
Beren egoera pertsonalean, ekonomikoan eta familia-egoeran beharrezkotzat edo egokitzat hartzen dituzten aldaketak egiteko, eta horretarako erabakiak hartzeko astia eta babes egokiak, ingurune seguru batean, izateko aukera eskaintzea.
-
Beren egoerari egokiro aurre egiten laguntzea, eta, horretarako, beharrezkoa den aholkularitza, informazioa eta laguntza eskaintzea eta babes-baliabiderik egokienak eskuratzeko aukera ematea.
-
Autoestimua eta konfiantza pertsonala ez ezik, bizitza autonomoa garatzeko eta gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko norberaren gaitasunak edo trebetasunak ere mantentzen, berreskuratzen eta/edo garatzen laguntzea.
-
Premietara egokitutako lagun egite sozial eta gizarte-babes trinkoa ematea.
-
Segurtasun-sentimendua ahalbidetzea.
Zerbitzu motak
-
Berehalako harrera-zerbitzuak, egonaldi laburrekoak –eguneko 24 orduetan,urteko egun guztietan, balia daitezkeenak–, etxean tratu txarren biktima izan diren emakumeak berehala eta baliabide egokienera bideratu aurretik haien premiak balioesteko behar den denboran hartzen dituztenak.
-
Egonaldi ertaineko harrera-zentroak, honako hauen babes- eta ostatu-eskaerei erantzutera bideratuta daudenak:
- Emakumeak eta haien guraso-ahalaren, zaintzaren eta jagoletzaren mende dauden seme-alaba adingabeak, etxeko eremuan tratu txarren biktima izan direnak eta esku-hartze espezializatu integrala behar dutenak.
- Bakarrik dauden, laguntza intentsiboa behar duten eta baliabide pertsonalik eta gizarte- eta familia- laguntzarik ez duten emakumeak –haurdun daudenak edo babesgabetasun-eta/edo bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden seme-alaba adingabeak ardurapean dituztenak–. Laguntza hori gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeetan eta arlo psikosozialeko esku-hartzeetan datza batez ere.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Informazioa.
- Jarraipen-balioespena. Eta lehen motan, premien hasierako balioespena.
- Diagnostikoa.
- Bitartekaritza – Bitartekotza.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea.
- Lagun egite soziala.
- Arreta soziojuridikoa.
- Segurtasuna (zaintza), hala badagokio.
Osagarriak
Hala badagokio: Mantenua. Ikuztegia. Zona komunen garbiketa.
Hartzaileak
Egoera:
-
Etxean tratu txarren biktima izan diren eta babesgabetasun-egoeran dauden emakumeak.
-
Babesgabetasun- eta/edo bazterkeria-egoeran dauden beste emakume batzuk, bereziki bakarrik eta haurdun dauden edo babesgabetasun- eta/edo bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden seme-alaba adingabeak ardurapean dituzten eta baliabide pertsonalik eta gizartearen nahiz familiaren laguntzarik ez duten emakumeak.
-
Bizikidetza-unitateari eusteko, aurreko taldeetan aipatutako emakumeez gain, emakume horien ardurapean dauden eta normalean haiekin bizi diren pertsonak (adingabeak edo adin nagusikoak diren kontuan izan gabe) baita haien ardurapean dauden beste heldu batzuk ere balia daitezke zerbitzu honetaz.
Adina:
-
18 urte edo gehiago dituzten emakumeak.
-
Emantzipatutako emakume adingabeak.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
1 motan ez da inolako baldintzarik eskatuko preskripzio teknikoaz gain, eta zerbitzu hori gizarte-premiazko zerbitzutzat hartuko da, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, baita zuzenean lortzeko zerbitzutzat ere.
2 motan, inolako baldintza gehigarririk ez. Eta etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten biktimen kasuan, inolako baldintzarik ez, preskripzio teknikoaz gain.
Premiazkoak_
-
Segurtasun-baldintzetan bizitzeko etxebizitza alternatiborik ez izatea, edo berehala erabili ezin izatea.
-
Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.
-
Jokabide-nahasterik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo esku har dezaketen profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
-
Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mental bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.
- motan, urgentziazko esku-hartze bat behar izatea.
- motan, iraupen ertaineko laguntza intentsiboa, integrala eta espezializatua behar izatea.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Familiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan eta/edo arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuak
Definizioa eta helburua
Zerbitzu hauek harreman-prestazioen multzo bat dira, familia-unitateei edo bizikidetza-unitateei gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza eta/edo arlo psikosozialeko laguntza ematera bideratuta daudenak, honako helburu hau izanik:
- Ohitura, portaera, iritzi, sentimendu eta jarrera desegokien ordez ohitura, portaera, iritzi, sentimendu eta jarrera egokiagoak izaten laguntzea, baita bizikidetza egokia izateko eta/edo kargura dituzten pertsonak behar bezala zaintzeko beharrezkoak diren gaitasunak (jarrerak, jakintzak, irizpideak, jarraibideak, trebetasunak) hartzen edo garatzen laguntzea, eta hala badagokio, gurasoen, ahaideen eginkizunak eta erantzukizunak nahiz bizikidetza-arlokoak behar bezala gauzatzea eragozten duten alderdiak aldatu egingo dira.
- Bizikidetza-testuinguruaren narriadura handiagoa izateko aukera prebenitzea; horretarako, portaera desegokiak edo krisi-egoerak geldiarazi egingo dira eta ekin egingo zaie.
Eginkizun horiek gauzatzeko, zerbitzuak banako, familiako eta taldeko esku-hartzeak antola ditzake, eta esku-hartze horiek familiako etxebizitzan (etxeko hezkuntza eta familiako hezkuntza) nahiz etxebizitzatik kanpo gara daitezke, arlo psikosozialeko esku-hartzeen bitartez eta/edo, hala badagokio, esku-hartze terapeutikoaren bitartez. Bereziki Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 55.3 b) artikuluan aurreikusitako programen bitartez: a) arazoak dituzten familietan esku-hartze terapeutikoak egiteko zerbitzuak; b) tratu txarrak, abandonua edo esplotazioa dauden egoeretan –lan-esplotazioa barnean izanik– esku hartzeko zerbitzuak; c) sexu-abusuak daudenean esku hartzeko zerbitzuak.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Informazioa.
- Jarraipen-balioespena.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: hezkuntza-arloko esku-hartzea; arlo psikosozialekoa.
- Lagun egite soziala.
- Bitartekaritza – bitartekotza.
Osasun-sistemarenak
Laguntza psikologikoa (terapia psikologikoa).
Hartzaileak
Egoera: Babesgabetasun larriko egoeran dauden adingabeak edo adinekoak dituzten familia-unitateak edo bizikidetza-unitateak, genero-indarkeriako egoerei aurre egiten dietenak barne.
Adina: Adin-mugarik gabe.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
-
Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta arlo psikosozialeko esku-hartzea adingabeen babesgabetasun larriko egoeretara bideratzen denean, ez da aurretiazko erroldatzealdirik behar izango.
-
Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluan aurreikusitako titulartasun-baldintza orokorrak aplikatuko dira gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta arlo psikosozialeko esku-hartzea helduen babesgabetasun-egoeretara bideratzen denean.
-
Ez zaie inolako administrazio-baldintzarik genero-indarkeriaren biktimei (Emakumeak eta horien guraso-ahalaren, zaintzaren eta jagoletzaren mende dauden seme-alaba adingabeak).
Premiazkoak
Honako hauek biltzen dituen familia- edo bizikidetza-unitate bat izatea: a) babesgabetasun-egoera larrian dagoen adingabe bat edo batzuk, eta gizarte- eta hezkuntza-arloko eta/edo arlo psikosozialeko laguntza behar izatea familia- bizikidetza eta guraso-trebetasunak hobetzeko; b) edo babesgabetasun-egoeran dauden heldu batek edo batzuk, eta gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza eta/edo arlo psikosozialeko laguntza behar izatea familia-bizikidetza hobetzeko eta kide kalteberenak zaintzeko eta arreta egiteko eginkizunak eta erantzukizunak hobeto gauzatzeko.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa emateko zerbitzuak
Definizioa eta helburua
Zerbitzu horiek bere osotasunean ekiten diete gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean, arlo psikosozialeko esku-hartzean eta, hala badagokio, esku-hartze terapeutikoan dauden premiei, baita aholkularitza soziojuridikoko premiei ere, tratu txarren egoeren eta sexu-askatasunaren aurka egon litezkeen ekintzen ondoriozkoak direnei, edozein izanik ere horiek gertatu diren eremua.
Esku-hartze horiek:
- Hala biktimei –bikoteak edo bikote ohiak eragindako indarkeriaren kasuan, erasoa jasan duen pertsonaren guraso-ahala, zaintza eta jagoletzaren pean dauden seme-alabak ere zuzeneko biktima direla ulertuz– nola erasotzaileei daude zuzenduta.
- Eta bi kasuetan genero-ikuspegitik eta indarkeriaren biktima diren emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen ikuspegiarekin egiten dira.
Honako helburu hauek ditu:
-
Biktimak babestea.
-
Biktimei, eta haiekin bizi ohi diren beste pertsona batzuei, tratu txarren edo beren sexu-askatasunaren aurkako ekintzaren ondorioz pairatutako kalte traumatikotik errekuperatzen laguntzea.
-
Emozionalki errekuperatzen laguntzea, baita autoestimua hobetzen ere, distantzia jarriz eta erasotzaileengandik urruntzeari aurre egiteko nahiz etorkizunean sor litezkeen eraso-saialdiei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak hartuz edo garatuz.
-
Erasotzaileari tratamendu bat ahalbidetzea, bere portaera erasokorra desagerraraztea edo eustea ahalbidetuko duena.
-
Erasotzaileari laguntzea tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen sorburu izan diren alderdiei buruzko kontzientzia hartzen eta beharrezkoak diren gaitasunak garatzen bere portaera aldatzeko, etorkizuneko gertaerak saihesteko eta, hala badagokio, familia-edo bizikidetza-nukleoaren urruntzea errespetatzeko.
-
Laguntza soziojuridikoa emateko zerbitzu baten bitartez tratu txarren eta sexu-erasoen kasuetatik eratorritako gatazka prebenitu eta arintzea.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Informazioa.
- Jarraipen-balioespena.
- Orientabidea.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:hezkuntza-arloko esku-hartzea; arlo psikosozialekoa.
- Lagun egite soziala.
- Laguntza soziojuridikoa ematea biktimei prozesu aurreko eremuan.
Osasun-sistemarenak
Laguntza psikologikoa (terapia psikologikoa).
Zerbitzu motak
-
Laguntza soziojuridikoa eta psikosoziala emateko zerbitzua, tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktima direnentzat.
-
Arlo psikosozialeko laguntza emateko zerbitzua erasotzaileentzat, tratu txarreko ekintzen edo sexu-askatasunaren aurkako delituen egileentzat.
Hartzaileak
Egoera:
-
Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktima izatea.
-
Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen egile izatea.
Adina: Adin-mugarik gabe.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Ez da inolako administrazio-baldintzarik eskatuko preskripzio teknikoaz gain.
Premiazkoak
- Lehen mota lortzeko:
- Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktimak izatea edo noizbait izana izatea, betiere horien pisuzko zantzuak baldin badaude.
- Tratu txarreko ekintzen edo sexu-indarkeriaren aurkako ekintzen biktima denaren edo direnen bizikidetza-unitateko kide izatea, bereziki mendetasun-egoeran edo -arriskuan dauden helduak badira.
- Bigarren mota lortzeko: tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen egile izatea.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzu espezializatua
Definizioa eta helburua
Telefono bidez edo modu telematikoan urruneko arreta emateko zerbitzua da, genero-indarkeriako egoerak pairatzen dituzten eta egoera horien ondorioz biktimizazio- edo kalteberatasun-egoeran dauden emakumeei informazioa, orientabidea eta laguntza psikologikoa ematen die.
Isilpeko zerbitzua da eta modu anonimoan deitu daiteke bertara. Egunean 24 orduz dago jardunean, urteko 365 egunetan. Eta honako eginkizun hauek ditu:
-
Deiak hartzea, entzute aktiboa eginez, laguntza emozionala eskainiz eta emakumeak beren autonomia pertsonala baliatzen lagunduz, erabaki-hartze informatua eta autonomoa bultzatuz.
-
Emakume erabiltzaileen ingurune hurbilenean dauden baliabideei (zerbitzuak eta prestazio edo laguntza ekonomikoak) buruzko informazio osatua ematea: gizarte-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak, zerbitzu judizialak, polizia-zerbitzuak eta bestelakoak.
-
Erabiltzaileak esku hartzeko baliabideetan hitzordua eskatzen badu, kasu horiek bideratu egingo dira.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Informazioa.
- Orientatzea, eta hala badagokio, bideratzea.
- Premien hasierako balioespena eta jarraipen-balioespena.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: arlo psikosozialeko esku-hartzea (entzute aktiboa eta lagun egitea; emozioei eustea.
- Arreta soziojuridikoa: informazioa.
Hartzaileak
Egoera:
-
Etxeko edo sexu-arrazoiengatiko indarkeriaren biktima izan diren emakumeak.
-
Egoera horiei buruzko edo kasu horietan bidezkoak diren jardunei buruzko informazioa lortu nahi izango luketen pertsona guztiak.
Adina: Adin-mugarik gabe.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Ez da inolako administrazio-baldintzarik eskatuko preskripzio teknikoaz gain. Zuzenean lortzen den zerbitzua da.
Premiazkoak
Ez dago baldintza osagarririk.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa
Dirulaguntza izapidea
Helburuak
Genero-indarkeriaren biktimak izanik lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten emakumeei zuzenduta daude eta diru-sarreren falta aldi baterako arintzeko jomuga dute, denbora-tarte horretan pertsonak bere egoera egonkortzea eta berari nahiz bere kargura dauden pertsonei dagozkien pentsioak edota prestazio ekonomikoak izapidetzea lortzeko.
Prestazioaren ezaugarriak eta hura jasotzeko baldintzak
Ordainketa bakarrekoa da.
Administrazio publikoek edo haien edozein erakunde edo sozietatek nahiz edozein entitate pribatuk helburu horretarako ezarritako beste edozein laguntza jasotzearekin bateraezina da.
Indarkeriazko Delituen eta Sexu Askatasunaren kontrako Delituen Biktimentzako Laguntzei eta Sorospenei buruzko abenduaren 11ko 35/1995 Legean aurreikusitako laguntzekin bateragarria da, eta baita diru-sarreren maila bermatzeko bestelako prestazioekin ere, betiere kontuan hartuz horiek diru-sarrera gisa zenbatuko direla, premia-baldintzetan lortzeko baldintza gisa eskatutako errenta-maila finkatzeko.
Zenbatekoa
Langabezia-subsidioaren zenbatekoa izango da haren erreferentea eta, oro har, subsidioko 6 hilabeteren baliokidea izango da. Modu espezifikoan:
-
Biktimak % 33ko edo hortik gorako graduko desgaitasunen bat ofizialki aitortuta duen kasuan, subsidioko 12 hilabeteren baliokidea izango da prestazioaren zenbatekoa.
-
Biktimak berekin bizi diren pertsonaren bat bere kargu badu, prestazioaren zenbatekoa subsidioko 18 hilabeteren baliokide izatera iritsi ahal izango da.
-
Familia-erantzukizunak izanik, biktima edo bere kargura egonik berarekin bizi diren pertsonetako batek % 33ko edo hortik gorako desgaitasunen bat ofizialki aitortuta badu, prestazioaren zenbatekoa subsidioko 24 hilabeteren baliokidea izaera iritsi ahal izango da.
Hartzaileak
Egoera: Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.
Adina:
-
18 urte edo gehiago dituzten emakumeak.
-
Emantzipatutako emakume adingabeak.
Lortzeko baldintzak
-
Genero-indarkeriaren biktima izatea ziurtatzea, honako bitartekoren bat baliatuta:
- Genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia, biktimaren aldeko babes-neurriak hitzartzen duena, babes-neurriak indarrean jarri diren egunaren eta laguntza eskatu den egunaren artean bi urte baino gehiago ez badira igaro.
- Laguntza eskatu den egunean indarrean dagoen babes-agindua.
- Salbuespen gisa, Fiskaltzaren txostena, salatzailea genero-indarkeriaren biktima delako seinaleak daudela jasotzen duena.
-
Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea eta zailtasun horiek Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako Txostenaren bitartez egiaztatuta edukitzea.
-
Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea (hilabeteko zenbaketan), bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan izan gabe.
-
Laguntza hori aurretik jaso ez izana.
-
Onuraduna eta bere kargura dauden pertsonak elkarrekin bizi direla egiaztatzea, hala dagokionean.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.