Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Parte-hartzaileak

Foroaren osoko bilkura:

Foroaren osoko bilkura 50 kidek osatuko dute. Batzordeburuak, 48 kidek eta idazkariak. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez.

Kideak:

a) 20 pertsona, sailburuorde, zuzendari maila dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, foru-administrazioen, toki-administrazioaren eta dagozkien erakunde-administrazioen ordezkari gisa, honela banatuta:

  • Hamaika, arlo material hauetan eskumena duten sailen ordezkaritzan:
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ordezkaritza bat.
  • Bat, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskumena duen organoa edo erakundea (Emakunde) ordezkatzen duena.
  • Hamahiru, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailen edo erakunde instituzionalen ordezkaritzan:
    • Kanpo Harremanak
    • Giza eskubideak
    • Familia
    • Enplegua eta Gizarte Segurantza
    • Osasuna
    • Hezkuntza-aniztasuna eta -inklusioa
    • Etxebizitza
    • Kultura
    • Hizkuntza-politika
    • Segurtasuna
    • Garapen ekonomikoa
  • Lurralde historikoetako foru-administrazio bakoitzaren ordezkari bana.
  • Lau, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien izenean. Nolanahi ere, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko udalek ordezkaritza izango dute.

b) Harresiak Apurtuz Euskadiko etorkinei laguntzeko GKEen Koordinakundearen ordezkari bat.

c) Euskadiko Etorkinen GKEen Koordinakundeen ordezkari bat.

d) Lan-batzorde bakoitzeko koordinatzaile bat hautatutako elkarte bakoitzeko.

e) Lau, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkariak.

f) Lau Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren (Confebask) izenean.

g) Bat, Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkaria.

h) Bat, nekazaritzako erakunde profesional adierazgarrienen ordezkaria.

i) Gizatea-Euskadiko Laneratzeko Enpresen Elkartearen ordezkari bat.

j) Hirekin, Euskadiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Erakundeen Federazioaren ordezkari bat.

k) Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari bat.

l) Deustuko Unibertsitatearen ordezkari bat.

m) Mondragon Unibertsitatearen ordezkari bat.

n) Lehendakaritzak, Idazkaritza Teknikoak eskatuta, egokitzat jotzen badu, eta betiere kideei informazio hobea emateko helburuarekin, immigrazioaren eta asiloaren arloko adituek parte hartu ahal izango dute. Aditu horiek ezin izango dira egon egin daitezkeen bozketetan.

Azken aldaketako data: