IKT deialdiaren laguntzaz sortutako EUSKARAZKO IKT PRODUKTUAK
2018ko deialdiaren bidez diruz lagunduta, honako webserie hauek jarri dira abian:
Otsoen Lurraldean / Burdin Aroa: Otsoen Lurraldean webseriaren bigarren denboraldia: Burdin Aroa. Berrinterpretutako hiru pertsonaia mitologikoen istorioa. |
Euskarazko webseriea. 10 ikasle barnetegi isolatu batera doaz euskara ikastera.Hauetako batzuk hilda agertuko dira, baina, nor da hiltzailea? |
Hamar minutu inguruko sei atalez osatutako euskarazko webseriea. |
Haurren jolas abesti tradizionalak, gaurkotu eta balio hezitzaileekin jantzita. |
Hamar atal dituen websaila. Atal bakoitzak Xalo eta Demon pertsonai nagusien arteko harreman bitxia azaltzen du, Ainara eta Telmo lekukotzat dituelarik. Demonen maltzurkeria etxeko giroa erabat zapuztuko du, ia Xalo ito arte. |
|
2018ko deialdiaren bidez diruz lagunduta, honako webgune berri hauek jarri dira abian:
Hainbat youtuber-ek joku desberdinei buruz egindako gameplay-en bideoak, euskaraz. |
Munduko bost kontinenteetako jokoak biltzen dituen euskarazko webgunea, bai eta horien arau, argazki, artikulu eta hainbat ezaugarri ere. |
Euskarazko audioak testu bilakatzen dituen zerbitzua |
Euskara ikasteko edo hobetzeko auto-ikaskuntzako tresna, bai eta irakasleek ikasleentzako ariketak sortu ahal izateko ere. |
Ingurune digital errealean eman ohi diren jardueretan oinarritutako gaitasunak neurtzeko webgunea.
|
Eusmeroteka bidez euskarazko komunikabideen albisteak web-atari ireki batean kontsultagai daude. Hemeroteka-zerbitzu honek hizkuntzaren prozesamenduko tekniketan oinarritutako kontsulta-sistema aurreratua eskaintzen die erabiltzaileei. |
Pantaila zerbitzuari esker, enpresa, erakunde eta bestelako elkarteek euren informazioa eta Goiena.eus-ekoa (Debagoieneko hitzorduak, albisteak, bideoak, argazki galeriak...) pantaila fisikora eraman dezakete. |
Goienamedia plataformaren bidez, Goiena Komunikazio Taldeak ekoizten dituen albiste, erreportaje, elkarrizketa eta saio guztiak batera aurki ditzakegu. Hala, erabiltzaileak gura duenean kontsumitu edota deskargatu ahal izango ditu Goienaren bideoak, nabigatzaile bidez plataformara sartuta. |
Webgune honek bideo-jokoen munduan iritziak elkarbanatuko dituen euskarazko komunitate bat trinkotzea bilatzen du. Bideo-jokoen inguruko euskarazko biltegi bat osatu nahi da, jolasen analisi, puntuaketa eta balorazioak aurkitzeko eta jokalariak erakartzeko gune erreferentziala izango dena. |
Euskarazko lehen maker komunitatea. Ikus-entzunezkoen nahiz pausoz-pausoko urratsen bidez emandako azalpenekin, edozein motatako lanak aurkitu daitezke bertan, gaika antolatuta. |
Gaitasun digitalak garatzeko webgunea, web sorkuntzako lehiaketa baten bidez.
|
Egunero galdera berri bat buruan dutela esnatu, eta askotan helduengandik erantzunik jaso ezin duten haurrentzako webgunea |
Webdokumentala. XIX. mendearen hondarretik XX. mendeko erdialdera arte ehunka emakume –artean asko neskato gazte- Nafarroatik eta Aragoitik Maulera joaten ziren espartinen industrian lan egitera. Negu osoa lanean eman ostean, udaberrian bueltatzen ziren beren herrietara, etxeko ekonomiari laguntzeko. Udazkenean joan eta udaberrian bueltatzen zirenez gero, AINARAK deitzen zieten. |
2018ko deialdiaren bidez diruz lagunduta, chatbot teknologia bidezko honako produktu berri hauek jarri dira abian:
Elkarrizketa-jokoa, txatbot teknologia bidez ezarria. Telegram instalatu behar da (@mixuBaserrianBot). |
Elkarrizketa-jokoa, txatbot teknologia bidez ezarria. Telegram instalatu behar da (@ElkanorenAbenturaBot). |
Hizkijalea mezularitza-aplikazio batean (Telegram) egiten den elkarrizketa-abentura bat da. Bertan, protagonistak bere bizitza hankaz gora jartzen duen "hizkijalea" izeneko munstroaren misterioa argitu behar du. |
|
2018ko deialdiaren bidez diruz lagunduta, honako aplikazio berri hauek jarri dira abian:
Solastu: Euskaraz hitz egin edo entzun nahi dutenen arteko topaketak sustatzen dituen aplikazioa. |
DUMMY: Gidabaimena eskuratzeko lagungarria den trafikoaren inguruko euskarazko ataria. |
Amattoren uzta (II): Klis-Klasikoak App bildumako AMATTOREN UZTA App-ari bi kontakizun transmedia gehitu zaizkio |
Hitz bihurriak: Galdera-erantzunen jokoa. Erantzuna pantailan agertuko da, baina letrak desordenatuta egongo dira eta erabiltzailearen egitekoa letra horiek antolatzea izango da. |
Puzzle Quiz: Joko honen bidez puzzleak ebazteko eta galderak asmatzeko konbinazioa aurkezten da. Kategoria ezberdinen inguruko galdera eta erantzun posibleak agertuko dira pantailan. Erantzuna asmatzeko puzzlea osatuko beharko da, puzzlean bertan erantzuna agertuko baita. |
JarriON: JarriON aplikazioa euskarazko ikus-entzunezkoak telebistarekin lotzen dituen aplikazio aitzindaria da. Egunero jaso eta banatzen ditu euskaraz sortzen diren hainbat bideo eta audio, eta telebistara bidaltzeko aukera ematen du. |
Goitiberak VR: Errealitate birtualean jokatzeko aplikazioa. 3 aldapa ezberdin ditu jokoak: Gipuzkoarra, Bizkaitarra eta Arabarra. Ahalik eta azkarren burutu beharko dira aldapak sailkapenean |
STEAM neskak: Nesken artean STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) zaletasun teknologikoa sustatzeko aplikazioa. 6. mailako neska, irakasle eta gurasoentzako. |
Antzinako Egipto: ‘Monike eta Joanes antzinako Egipton’ bideo-jokoan, bi haurrek Egiptoko Piramide Handiaren barruan izandako abenturak biltzen dira. Neska-mutilak pasabide luze eta ilunetan galduko dira, eta era guztietako pertsonaiak topatuko dituzte. |
Baduzu: Zein da eguneroko merkataritza-izaerako harremanetan jasotzen dugun hizkuntza-trataera? Nolakoa izatea nahiko genuke? Zein aukera ditugu euskal kontsumitzaile eta erabiltzaileok? Geolokalizatutako saltokien direktorioa, balorazioak, elkarrizketa-ildoak eta foroak, euskaraz bizitzeko.
|
Nolakoak dira intsektuak?: Intsektuak ezagutzeko aplikazioa, neska-mutikoei zuzenduta. Hainbat hizkuntzatan, euskara barne. |
Nola egiten dira gauzak?: Umeak jakingura handikoak izaten dira, eta beti ibiltzen dira gauzak nondik datozen, nola egiten diren eta abar galdezka. Aplikazio honen bidez euren jakinmina asetzeko modu jostagarri eta hezitzailea aurkituko dute. Hainbat hizkuntzatan, euskara barne. |
Kantaur: Gazte nahiz txikiei kantauri itsasoan dauden itsas espezieak ezagutzera emateko aplikazioa. 3D erreprodukzioak ditu. |
Goiena nahieran: Goienak sortutako ikus-entzunezko produkzioa aplikazio bakarrean kontsumitzeko aukera. |
Atzekoz aurrera, hitz-bukaeren hiztegia: Hiztegi alderantzikatu honetan hitzak bukaeraren arabera ordenatuak daude, atzizkiak, errimak eta halakoak klik batean bistaratu eta horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. |