Berme-markak: Kalitateko Euskal Tomatea
- Ezaugarriak
- Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea
- Araudia
- Enpresa Ekoizleen eta Ontziratzaileen Zerrenda
Eusko Label bereizgarria, Fundazioak fresko kontsumitzeko onartzen dituen barietateetako tomateei eman ahal izango zaie, Arautegi honetako ezaugarriak betetzen badituzte, eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparru geografikoan landu eta ontziratzen badituzte.
Eusko Label bereizgarria duten tomateek, jarraian aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte kalitateari eta freskotasunari dagokienez:
-
oso osorik egotea
-
itxura freskoa edukitzea
-
osasuntsuak izatea (ustelduta daudenak edo kontsumorako baliorik gabe uzten dituzten aldaketak dauzkatenak kanpo geratuko dira)
-
barietate horri dagokion ohiko itxurakoak izatea
-
ohi kanpoko hezetasunik gabekoak izatea
-
usain edota zapore arrarorik gabekoak izatea
-
garbiak, ikusten diren gai arrarorik gabekoak izatea.
Ezaugarri morfologikoak:
-
mami sendoa
-
tomatearen barnealdea mamiz beterikoa izan beharko da, alegia, mamiz betetzeko behar bada fitoerregulatzaileak erabili izana adieraz lezakeen hutsunerik gabekoa
-
barietate motaren arabera, tomateak itxura biribilekoak edo ildaskatuak izango dira, goitik beherako ebakiduran zertxobait zapalagoak izango direlarik, barietate motaren arabera
-
tomatearen kolorea produktuaren heldutasunaren araberakoa izango da, baina dena dela, produktua heltzen hasitakoan, eta gutxienez azaleraren bosten bat gorria edo tartekatua (berdetik gorrira) duenean bilduko da
-
Tomatearen tamaina, indarrean dagoen legedian agertzen den moduan neurtuko da, soltean saltzen den tomatearentzat gutxieneko neurria 74 mmtakoa da eta ontziratuta saltzen denarentzat 67mm.
-
tomateak itxura lisoa edukiko du.
Tomatearen garapena eta egoera ez da oztopo izango jarraian aipatzen dena egin ahal izateko:
-
garraioa jasateko eta banaketarako edo saltokietako biltegietan kontserbatzeko modukoak izango dira.
-
heldu beharreko lekura egoera onean heltzeko modukoak izango dira.
Ezaugarri organoleptikoak:
-
Komerzializatzerako orduan Brix gradutan neurtzen den azukre kontzentrazioa 4,5 baino handiagoa izan behar da eta gogortasunak, Kgr/ 0,5 zm2-ko unitatean neurtuta, ezin izango du ondorengo balioa gainditu: neurtutako Brix gradu-0,7.
-
Garaitik kanpo tomate partida guztiek kalitatezko Eusko Label bereizgarriarekin identifikatzeko, ezarritako Brix º eta gogortasun neurriak bete beharko dituzte. Kontutan eduki behar da, kanpainak maiatzetik azarora, biak barne, irauten duela.
Aurretik adierazitako guztiaz gain, produktuak tomateen Kalitaterako Arauaren Lehen Mailari dagozkion ezaugarriak eduki beharko ditu. Kalitateko parametroetako akats txikietan, pilatutako tolerantzia ez da guztira %10 baino gehiago izango.
Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea
HAZI Fundazioak beharrezkoa den kontrol sistema ezartzen du produktuaren prozesu osoan zehar: ekoizpenean, kontserbazio eta biltegiratzean, garraio, ontziratze, maneiu eta merkaturatzean. Kontrol sistema honen helburua da, “Euskal Baserri” bereizgarriarekin identifikatzen den produktuak bere arautegian ezartzen diren baldintzak zein aplikagarri izan daitekeen gainontzeko arautegia ere betetzen duela ziurtatzea.
HAZI Fundazioa
Helbidea: Muntsaratz Auzoa, 17-A (Muntsaratz Dorrea)
48220 Abadiño. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Faxa: 946 033 953
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus
Araudia
Eusko Labela duen "Kalitateko Euskal Tomatea-Tomate de Calidad del País Vasco" markaren araudia.
Azken aldaketako data: