Berme-markak: Euskal Baserri
- Ezaugarriak
- Ekoizpen Eremua
- Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea
- Araudia
- Enpresa Ontziratzaileen Zerrenda
Euskal Baserri markaren babespean ekoizten diren baserriko produktuak (letxugak, kiwiak, madariak, sagarrak, porruak, intxaurrak, hurrak, zerbak,…) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi behar dira, eta indarrean dagoen kalitate arauak fruitu eta barazki freskoen inguruan zehazten duenaren arabera, Estra eta Lehenengo kategoriakoak izan behar dute.
Euskal Baserri markaren babespean ekoizten diren baserriko produktuak Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi behar dira, eta indarrean dagoen kalitate arauak fruitu eta barazki freskoen inguruan zehazten duenaren arabera, Estra eta Lehenengo kategoriakoak izan behar dute.
Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea
HAZI Fundazioak beharrezkoa den kontrol sistema ezartzen du produktuaren prozesu osoan zehar: ekoizpenean, kontserbazio eta biltegiratzean, garraio, ontziratze, maneiu eta merkaturatzean. Kontrol sistema honen helburua da, "Euskal Baserri" bereizgarriarekin identifikatzen den produktuak bere arautegian ezartzen diren baldintzak zein aplikagarri izan daitekeen gainontzeko arautegia ere betetzen duela ziurtatzea.
HAZI Fundazioa
Helbidea: Muntsaratz Auzoa, 17-A (Muntsaratz Dorrea)
48220 Abadiño. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Faxa: 946 033 953
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus
"Euskal baserri" bermeko markaren arautegia
Azken aldaketako data: