Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Berme-marka: Hegaluzea eta Hegalaburra

Bonito del Norte y Atún Rojo


Ezaugarriak

Eusko Label bereizgarria Hegalaburrari (Thunnus Thynnus) eta Hegaluzeari (Thunnus Alalunga) soilik emango zaie, kontuan izanda EAEko untziek arrantzatu eta EAEko portuetan hustutakoak izan behar direla eta dagozkien arrantzale-kofradiak baimendutakoak.

Bonito del Norte / Albacora / Atún blanco / Hegaluze (Thunnus alalunga)
FAO kodea: ALB / SNCP kodea: 03023190ª

Cimarrón / Atún rojo / Hegalabur (Thunnus thynnus)
FAO kodea: BFT / SNCP kodea: 03023990A

Extra eta A freskotasun mailak dituztenak soilik onartuko dira.

EXTRA maila edo kategoria: (Copyright: AZTI)

- Azala 
Distiratsua. Irisatua, ondo definitutako koloreak

- Begiak
Begi-globoa apur bat konbexua.
Kornea argia, irisatua, barren distiratsua.
Begi-nini beltza, gardena.

- Zakatzak
Gorri-odol kolorea, distiratsua.
Usain freskoa, marinoa, metalikoa, neutroa, suabea.
Muki gardena, esne itxurakoa, gorrixka.

- Tinkotasuna/sendotasuna
Berez, sendoa/tinkoa orokorrean eta oso elastikoa, azal leuna.

A maila edo kategoria: (Copyright: AZTI)

- Azala
Distiratsu samarra. Definitutako koloreak, gris koloreko guneak bizkar gainean (beltza)

- Begiak  
Begi-globoa sakon samarra.
Kornea irisatua apur bat, ez oso gardena, gurmatsua, tonu ilunagoak.
Begi-ninia grisaska berde koloreko tonuekin.

- Zakatzak
Gorri ilun kolorekoa, granatea. Distira falta
Usain neutroa, belar usaina, lizun samarra.
Muki gorrixka, ez oso lodia.

- Tinkotasuna/sendotasuna
Sendoa/tinkoa, elastikoa, sendotasun handikoa orokorrean, azal leunekoa.

Neurriari dagokionez gutxieneko hauek zehazten dira:

- Hegaluzea: 4 kilotik gora.
- Hegalaburra edo zimarroia: 7 kilotik gora.

Honako arrantza-aparailu tradizionalak baimentzen dira soilik: kanabera edo amuzki bizia eta "cacea" edo "currican"-a. Beraz, soilik baimenduko ditu, indarrean dagoen legedian ezarritakoa betetzeaz gain, onartutako eta aipatu ditugun arrantza-apairailu hauek dituzten ontziak.

- Kanabera edo amuzki bizia: arte erdipasiboen modalitate ezberdinak dira, arrantza egiteko unean estatikoak baitira, mokoilo bidez sarda edo txontxorroa kokatuz. Behin orbana kokatuta, eskuzko kanaberak botatzen dira, amuzki biziarekin, normalean antxoa txikia hegaluzearen kasuan eta zimarroia edo hegalaburraren kasuan txitxarroa.

- "Cacea" edo "Currican"-a: 4tik 6ra bitarteko korapiloko abiadura daramala, amua atoian eramaten da, hegaluzeak edo zimarroiak harrapatutako arrain itxura duen engainu batekin. Piezak banan banan eta modu mailakatuan ontziratzen dira.

Arraina ezagutzen da bere buztanean ziurtasunezko zigilu zuri bat daramalako, eta bertan ondorengoak bezalako datu hauek agertzen dira: lehorreratu izan deneko portuaren izena, arrain-espeziearen izena… Arrainaren kalitatea hobetzeaz gainera, metodo hauek kalen iraunkortasuna bermatu eta itsas-baliabideak mantendu egiten dituzte.

Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea

HAZI Fundazioak produktuaren prozesu katean beharrezkoa ikusten duen kontrol sistema ezarriko du, hala nola, arraina lortzerakoan, mantentzerakoan/kontserbatzerakoan, biltegiratzean, garraioan, etiketatzean, maneiuan eta merkaturatzean; horrela egiaztatu nahi da, Eusko Label bereizgarriarekin identifikatutako produktuak bere arautegian eta aplikagarria den beste arautegi batean ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela.

HAZI Fundazioa
Helbidea: Muntsaratz Auzoa, 17-A (Muntsaratz Dorrea)
48220 Abadiño. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Faxa: 946 033 953
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus/eu

Araudia

Eusko Label bereizgarria duten hegaluze eta hegalaburraren arautegi teknikoa.

Kofradien zerrenda

Azken aldaketako data: