Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arabako Txakolina-Txakoli de Araba JI

Arabako Txakolinaren logotipoa

Ezaugarriak

Zoruak

Lursailaren PHa: 7,5 eta 8 artean.
Kareharri aktiboa: 7,2 eta 9,2 artean.

Klima

Aiarako eskualdea Arabako iparraldean kokatuta dago. Bertan dagoen klima atlantikoari ederki egokitzen zaizkio Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltza bezalako mahats barietate autoktonoak, horiexek baitira hautatutako barietate nagusiak. Intsolazio-denbora nahikoak eta euri zaparrada moderatuek beren lana egiten dute mahatsa 12º inguruko tenperaturaz biltzeko, baldin eta udaberriko izozteen arrisku beldurgarria uxatzen bada, batez ere Salbadako mendikateko magalen azpiko landaketei eragiten dietenak.

Barietateak

Bi barietate nagusi dira: Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltza artean bildutako guztizkoaren %80 osatzen dute, eta ondorengo hauek ezin dute osoaren %20tik pasa: Gross Manseng, Petit Manseng eta Petit Corbu.

Eremu Geografikoa

Arabako Txakolina jatorrizko deituraren itzalpeko ardoak ekoizteko aldeak Amurrio, Artziniega, Ayala/Aiara, Laudio/Llodio eta Okondo udalerrietan dauden lurrak hartzen ditu, hain zuzen ere Kontseilu Arauemailearen eta bidezko administrazioaren iritziz 5. artikuluan adierazitako mahats barietateak, izendurak babesturiko ezaugarri bereziak dituzten ardoak egiteko behar adinako kalitatea dutenak, lantzeko modukoak direnak eta halaxe erregistratuta daudenak.

Araudia

Jatorrizko deitura hori Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko apirilaren 2ko Aginduaren bidez behin betiko aintzatetsi zen, eta kalitateko ardo honi eta beronen kontseilu arauemaileari buruzko arautegia onetsi zen.

Harez geroztik arrazoi ezberdin batzuek araudia aldatzea ekarri dute, baina Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduan aurreko legeria baliogabetzen da, onetsitako deituraren behin betiko aintzatespenaren jatorrizko dataren indarrari berariaz eusteko, eta deituraren arautegiaren testu bategina onartzeko.

“Arabako Txakolina / Txakoli de Alava / Chacolí de Alava" Jatorrizko Deitura Babestuaren baldintza-agiria.

Kontseilu Arauemailea

Arabako Txakolinaren Jatorrizko Deitura Babestuaren Kontseilu Arauemailearen bulegoa
Dionisio Aldama. 36 Posta kutxa, 01470 Amurrio (Araba)
Tfnoa.: 656789372 
e-maila: merino@txakolidealava.eus
Web orria: www.txakolidealava.eus

Datu Ekonomikoak

Inskribatutako upategien zerrenda

Azken aldaketako data: