Kalitate berezituaren kontrolaren urteko planaren azken txostena - 2015
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
2015. urtean nekazaritzako elikagaien kalitatearen 12 ikuskapen egin zitzaizkion in situ Euskal Okela Adierazpen Geografiko Babestuari (AGB). Gernikako Piperra Adierazpen Geografiko Babestuari eta Urdaiazpiko Serranoaren Espezialitate Tradizional Bermatuaren barnean bildutako bi operadoreei ez zitzaien ikuskapenik egin.
AGB Gernikako Piperra / Pimiento de Gernika:
Barne-aurkakotasuneko epean oharrik jaso ez denez, Gernikako Piperra Adierazpen Geografiko Babestuaren baldintza-agiria aldatzeko eskaera Europako Batzordean aurkeztu da 1151/2012 EB Erregelamenduaren arabera onar dadin, PGI-ES-02122 erreferentzia-zenbakiarekin.
AGB Euskal Okela / Carne de Vacuno del País Vasco.
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egindako egiaztapenetan adostasunik eza arin bat atzeman zen etiketa-akatsengatik, eta horrela jakinarazi zaio interesdunari, neurri zuzentzaileak aplika ditzan.
Fundación HAZI Fundazioak bi Adierazpen Geografiko Babestuen operadoreetan egindako kontrolen emaitzak honako hauek dira:
Atzemandako bederatzi ez-betetzeetatik bati soilik zegokion arau-haustea, eta zuzendu ez zenez, marka erabiltzeko aukera kendu zitzaion. Gainerako ez-betetzeen kasuan, operadoreek ezarritako ekintza zuzentzaileak egokitzat hartu ziren. Kasu batzuetan, jarraipen administratiboa egin zen eta beste batzuetan, bisita.
Atzemandako ez-betetzeak etiketa-akatsengatik, marka gaizki erabiltzeagatik, balantzarekiko komunikazio ezagatik, identifikazio okerragatik eta trazabilitate ezagatik izan ziren.
Aurreko kanpainarekin alderatuta, ez-betetzeen kopurua pixka bat gutxitu egin dela ikus daiteke, 17tik 9ra (8 irregulartasun eta arau-hauste 1).
Urdaiazpiko Serranoaren Espezialitate Tradizional Bermatua.
Kontrol erakundeek Espezialitate Tradizional Bermatuaren bi operadoreen gainean egindako kontrolen emaitzak honako hauek dira:
Urdaiazpiko Serranoaren Espezialitate Tradizional Bermatuaren Kontrol eta Ziurtapen Erakundeen Erregistroan erregistratutako bi kontrol erakundeek (“Certifood, SL” eta “Eurofins Análisis Alimentario, SLU”) dagozkien operadoreak kontrolatu dituzte baina ez dute adostasun ezarik aurkitu.