Elikagaien merkataritza kalitatearen kontroleko urteko planaren azken txostena - 2015
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzak ondokoak aztertuko ditu: aginduzko dokumentazioa, trazabilitatea (*), produktuen osagaiak eta kalitatea eta etiketak, eta bereziki nahitaezko aipamenak, orokorrak eta espezifikoak. Halaber, administrazio erregistroak ondo eramaten diren egiaztatuko da eta lagin ofizialak hartu, laborategian aztertzeko. Bereziki aztertuko da ea aurreko ikuskapenetan hautemandako irregulartasunak zuzendu ote diren.
2015ean, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzak arauzko 250 lagin hartu zituen, kalitate parametroak zehazteko. Glutenaren kanpaina berezian 9 ikuskapen egin ziren. Edu bertsuan, 19 kontrol ikuskapen egin ziren eta bertan 5 egin ziren.
Kontrolen emaitza jakinarazteko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak irregulartasunei buruzko 90 jakinarazpen bidali zituen, ikuskatutako operadoreek hautemandako akatsak zuzentzeko neurriak har zitzaten, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzaren jarraipenaren menpe.
Hautemandako irregulartasunak:
- Etiketak (%57)
- Aginduzko dokumentazioa eta administrazio erregistroak (%17)
- Trazabilitatea (%15)
- Bestelakoak (benetako edukia, merkataritza kalitatea) (%11)
* Trazabilitatea: "ekoizpen, eraldatze eta banatze etapa guztietan zehar elikagaien, pentsuen edo elikagaiak ekoizteko abereen zein elikagaietan edo pentsuetan gehitu behar ditugun substantzien arrastoa antzeman edo jarraitzeko aukera da."
2015ean, elikagaien merkataritza kalitatearen gaineko 298 ikuskapen egin ziren, haietatik, 263 urteko kontrol planekoak ziren eta 35, berriz, planifikatu gabekoak. Elikagaien merkataritza kalitatearen kontrol ofizialaren programaren baitan, 2015ean bost zehapen jarri ziren eta isuna 29.105 €-koa zen. Halaber, ongarrien merkataritza kalitatearen kontroleko 25 ikuskapen egin ziren, 5.992 tonako 34 lagin hartu eta 6 zentzarazpen igorri.
Ikuskapenak gaien arabera:
-
Alkoholdun edariak; 121
Errioxa BDJ; 76
Sagardoak; 14
BJDun txakolina; 7
BJDrik gabeko ardoak; 18
Edari hordigarriak; 3
Garagardoa; 3 - Arrautzak; 23
- Esnea eta Esnekiak; 25
Gaztak; 14
Esneak; 6
Bestelakoak; 5 - Okelaren deribatuak; 41
Haragikiak; 23
Iberikoak; 18 - Aberen kontserbak; 11
- Irinak eta deribatuak; 9
Ogia eta deribatuak; 7
Gailetak, gozogintza; 2 - Landare kontserbak; 9
Landare kontserbak; 8
Mahai oliba Kontserbak; 1 - Arrantzako deribatuak; 13
- Estimulatzaileak eta deribatuak; 6
- Lekadunak; 6
Lekale lehorrak; 6 - Bizigarri eta espeziak; 8
Bizigarri eta espeziak; 4
Ozpinak; 2
Mahai saltsak; 1
Gatza eta gatzunak; 1 - Olio begetalak; 6
Oliba olio birjina; 4
Oliba olioa-ekilorea du; 1
Ekilore olioa; 1 - Plater kozinatuak; 8
- Bestelakoak; 12
Gozagarriak; 7
Truberkuluen deribatuak; 1
Fruten deribatuak; 2
Bustitzeko moduko gantzuak; 1
Izozkiak; 1