Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)
"UFADAK" LA PULGA ETA LAGUNAK

Egileak: La Pulga eta lagunak
Koreografoak: Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga
Zuzendaritza eszenikoa: Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga
Ekoizpena: La Pulga eta lagunak
Musika: La Pulga eta lagunak
Musika zuzendaritza: La Pulga eta lagunak
Soinu diseinua: Jordi
Interpreteak: La Pulga eta Lagunak;
kitarra: Aitor Escobar;
ahotsa: Leo Triviño, Angel López de Toro;
perkusioa: José Gil Carretero, “Giliyo”;
dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga.
Iraupena: 85’
Kontaktua: sopliodelpuma@yahoo.es
CURRICULUMA
Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga, lau urte zituela hasi zen ballet klasikoa ikasten, Jesús Guridi Musika Eskolan. Carmelo Bernaola zen orduan zuzendari. Herri-lantegi batzuei esker, flamenkoa ezagutu zuen. Ondoren, flamenkoaren iturriak eta herri-zokoak ikertzea erabaki zuen. Horretarako, flamenko-ikastaroetara joan zen, dantzari ospetsuak (Isabel Bayón, Farruquito eta Juana Amaya, besteak beste) irakasle zituela. Hamar urtetik gora geroago, Askoak, La Pulgak, bere xarma berezia aurkitu du, bereganatzea lortu dituen teknika eta soinu berezi horiek oinarri hartuta, sentimendu unibertsalak adierazten dituen dantzaren bidez. Gaur egun, Askoak prestatzen jarraitzen du, Madrilen (Alfonso Losa, David Paniagua, Pepa Molina… irakasleekin) eta Sevillan. Horrez gain, zuzeneko ikuskizunak egiten ditu hainbat talderekin, eta lantegiak, eskola orokorrak eta dantza eta konpas flamenkoei buruzko ikastaro trinkoak ematen ditu.
LABURPENA
Ufadak ikuskizuna tablaoaren inguruan egituratzen du. Flamenko tradizionalaren erroetatik abiatzen gara, magiazko eta sentsaziozko giroa sortzeko. Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, “duende”dun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua. Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: Musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
"Lana"
- Biteri Kultur Etxea [Hernani]
- 19:00
- 2025(e)ko Martxoak 13
Dantza
"OTS"
- Haatik Dantza Konpainia
- Kurtzio Kultur Etxea [Sopela]
- 20:00
- 2025(e)ko Martxoak 14
Dantza
Dantza Plazetan 2025: ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA
- Deusto [Bilbao]
- 18:00
- 2025(e)ko Martxoak 14
Dantza
Oin Arin Dantza Taldea
- Areria Kultur Gunea [Lazkao]
- Martxoak 14 eta 21, 18:00
- 2025(e)ko Martxoaren 14(e)tik 2025(e)ko Martxoaren 21(e)ra
Dantza (haurrentzat)
Fun Dantz 2025
- Kiroldegia [Aretxabaleta]
- 18:30
- 2025(e)ko Martxoak 15
Albisteak
2025(e)ko Apirilak 6(e)tik 2025(e)ko Apirilak 16(e)ra
2025/03/07
2025/03/07
2025/03/06
Loraldiak udako gazte sormen-egonaldiaren proiektu hautatuak jakinarazi ditu
2025(e)ko Martxoak 6(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 5(e)ra
OFF LOKAL 2025 - Antzerkia ohikoez bestelako espazioetan: izen-ematea