Dantza XII. Zirkuitua (2016)
"LATENTE" PAULA QUINTANA
Egileak: Paula Quintana – Carlos Pedrós
Koreografoa: Paula Quintana
Zuzendaritza Eszenikoa: Paula Quintana
Ekoizpena: Paula Quintana
Musika: Juan Antonio Simarro
Musika Zuzendaritza: Juan Antonio Simarro
Eszenografia Diseinua: Anatael, P. Ruiz
Eszenografia Errealizazioa: Anatael, P. Ruiz
Argiztapen Diseinua: Grace Morales
Argi Teknikaria: Grace Morales
Soinu Diseinua: Juan Antonio Simarro
Soinu Teknikaria: Grace Morales
Jantzien Diseinua: Camaleoni-k
Jantzien Errealizazioa: Camaleoni-k
Interpreteak: Paula Quintana
Iraupena: 50’
Kontaktua: paulagquintana@gmail.com
CURRICULUM
Aktore, dantzari eta sortzailea da. Haren lanak ikerketa eta hizkuntza propioetan oinarrituta daude. 2014an hasi zen lanean kulturari lotutako proiektu eta industria sortzaileentzat, batez ere GEArentzat, Madrilgo Matadero Kultura Faktoriaren barruan. Txiki-txikitatik jaso zuen dantza klasikoari, garaikideari eta flamenkoari buruzko prestakuntza. Arte Dramatikoan lizentziatu ondoren, Madrilera joan zen,aktore eta dantzari izateko prestakuntzarekin jarraitzeko. Han, zuzendari, dantzari eta koreografo garrantzitsu batzuk izan zituen irakasle eta lankide: Yayo Cáceres (Ron Lalá konpainia), Fernando Soto (Draft.inn, La Abadía) eta Gabriela Carrizo (Peeping Tom konpainia). Dantza garaikidearen esparruan, Daniel Abreu, Chevi Muraday eta Carmen Werner. Flamenkoari dagokionez, “Amor de Dios” eskola enblematikoko maisuak: Alfonso Losa, María Juncal eta Cristóbal Reyes, besteak beste. Horrenbestez, antzerkiaren eta dantzaren alorretako hainbat konpainia eta ikuskizunetan egin zuen lan, bai Espainian bai Europako gainerako herrialdeetan. Diziplina eta esperientzia horien ondorioz, sortzaile izateko beharra piztu zitzaion. Hala, bere lan propioa garatu eta bateratu zuen gainerako proiektuekin. Komunikatzeko balio duen guztia modu pertsonalean eta zintzoan eskuratu eta hizkuntzatzat erabiltzen du.
SINOPSIS
Latente antzerki-ikuskizunak Gizakia Gizakiarengana hurbiltzeko asmoa du. Gizabanako akastun eta ezgai batek arrakastak eta porrotak metatzen ditu, bere apetak asetzeko saio etengabean, konturatu gabe bere benetako patua oharkabean bizitzea dela. Paula Quintana interpretatzaileak publikoari galdetzen dio ea haien artean Paula Quintana dagoen; izan ere, hari eman behar dion pakete bat du. Ez du gogoratzen zenbat denbora daraman hor, baina ez da ezer gertatzen, “zain egon behar badugu, egongo gara”; izan ere, berak “beti betetzen du egin beharrekoa, eta behar bezala egiten du”. Bizitza zentzuz bizi behar da, gauza txikiekin gozatuz, “nik ez dut astronauta izan nahi”. Baina gorputzak dantza eta hitz egiten du... Barrearen eta gertaera absurdoen azpian, zerbait dago ezkutatuta, latente. Existentziaren betiereko begizta. Gizakia bere apetak asetzeko etengabeko ahaleginetan bizi da, hartzen dituen esperientziak beste esperientzia batzuen gainean metatuz, bizitza latente baten bila etengabe ari dela agerian utziz... norberaren ariman dagoen eta guztiok ezagutu nahi dugun bizitza horren bila. Edozein gizabanako. Edonoren gorputza. Gorputz hori eta dantza garaikidearen erabilera pertsonala, flamenkoa, antzerki fisikoa, hitza... ondo-ondoan jarritako hizkuntzak, elkarren mendekoak, elkarren osagarriak erraietatik komunikatzeko.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
AZKOITIA DANTZARI
- [Azkoitia]
- 11:00
- 2024(e)ko Azaroak 24
Dantza
"Txalaparta"
- Kukai Dantza Konpainia
- Itsas Etxea Auditoriuma [Hondarribia]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 24
Dantza
"ALICE"
- Arriaga Antzokia [Bilbao]
- 2024(e)ko Azaroaren 26(e)tik 2024(e)ko Abenduaren 1(e)ra
Dantza
"Distirak"
- Dantzaz Konpainia
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 27
Dantza
"Iraun" + "Nondik abiatu inora"
- Niessen Kulturgunea [Errenteria]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 28
Albisteak
2024/11/22
2024/11/21
2024/11/20
Feministaldiaren XIX. edizioak kultura feministaz beteko du Tabakalera azaroaren bukaeran
2024/11/20
2024/11/20