Egileak: Rocío Molina y Rosario Guerrero Koreografia: Rocío Molina Zuzendaritza Eszenikoa: Rocío Molina, Rosario Guerrero, Carlos Marquerie Ekoizpena: Clara Castro Musika: Rosario La Tremendita y Pablo Martín Musika Zuzendaritza: Rosario La Tremendita Eszenografia Diseinua: Carlos Marquerie Argi Teknikaria: Antonio Serrano Soinu Diseinua: Javier Alvarez Jantzien Diseinua: Mai Canto Interpreteak: Rocío Molina, Rosario La Tremendita y Pablo Martín Iraupena: 75’ Kontaztua: management@rociomolina.net
CURRICULUMA Rocio Molina Malagan jaio zen 1984an, eta hiru urte besterik ez zituela hasi zen dantzan. 2005ean estreinatu zuen bere lehen ikuskizuna, “Entre paredes”. Beste bederatzi etorri ziren jarraian. 2010ean, 26 urterekin, artean, kulturan eta dantzan Espainian den saririk garrantzitsuena jaso zuen, bere lanari gorazarre egiten diona: Dantza Sari Nazionala, Interpretazioaren modalitatean.
LABURPENA Rocio Molinaren eta Rosario La Tremenditaren lanaren oinarrian izatearen borrokaren inguruko gogoeta dago, xumetasuna, naturaltasuna eta konfiantza izatearen bidez aurkitzeko gaitasunari buruzkoa. Lan interesgarria da, dinamikoa bezain hunkigarria, non isiltasunak, bibrazioak, soinu-testurek, estetikak, soinuak, ahotsak, dantzak edo eszenak norberaren barrurako bilaketa sakoneko bidea egiten duten.