NIÑA FRIDA Karlik Danza Teatro / Producciones Javier Leoni
Koreografia-zuzendaritza: Rosa Díaz y Cristina D. Silveira Interpreteak: Elena Sánchez, Elena Lucas, Beatriz Márquez, Cristina Pérez, Marina Rubio Eszenografia: David Pérez Argiztapena: Francisco Cordero Soinua-musika: Mariano Lozano Diru laguntza: Consejería de Cultura de la Junta de Extremadura Koprodukzioa: Junta de Extremadur Iraupena: 55' Kontaktua:www.karlikdanza.com
Emakume heldu batek, Frida Kahlok, bere bizitzan igarotako uneak gogoratzen ditu mihise zuri baten aurrean. Gogoratzen duenetik beretzat gordetzen ditu bizitzeko gogo izugarria, aurrera egiteko nahia eta eguneroko erronkak gainditzeko grina, eta mina eskuko atzamarretatik ihes egiten utziz edertasun bihurtzen du.
Karlik Danza Teatro 1991n sortu zen, eta ordutik, hainbat
ikuskizun produzitu ditu eta beste hainbatetan kolaboratu du. Azpimarratzekoa
da Teatro del Silenciorekin elkarlanean eginiko Madre Coraje y sus hijos
en el purgatorio obra, Max 2007 Sarietako ikuskizun berrien alorrerako
aukeratua izan dena. Gainera, Niña Fridarekin bi sari irabazi dituzte
Gijoneko FETENen, jantziteria onenarena eta musika original onenarena. Beren
ikuskizunetan lengoaia eszenikoa arakatzen dute, eta sortzearen egitura
dramatikoa egituratzen duen emozio-ildoan hainbat teknikek (hala nola, dantza,
akrobazia, ahotsa, keinuak, mugimendua) bat egiten dute.