Koreografia-zuzendaritza: Ion Munduate, en colaboración con Amaia Urra, Loreto Martínez y Blanca Calvo Interpreteak: Ion Munduate, Amaia Urra, Loreto Martínez Koprodukzioa: Coproducido por el Departamento de Cultura del Eusko Jaurlaritza, y Espace Pier Paolo Pasolini Valenciennes (Francia) y con la colaboración de Arteleku / Gipuzkoako Foru Aldundia (San Sebastián) y Entrecuerpos-Mugatxoan Asociación Cultural Iraupena: 55' Kontaktua:ion.munduate@terra.es
BATek (Beautiful Animals Trying) hiru
pertsona aurkezten dizkigu. Bakoitzak animalia bati buruz hitz egiten du,
eta haietaz baliatzen dira ekintzak eta egoerak proposatzeko, haien botere-,
lurralde-, elikadura-, afektibitate-, maitasun-, politika- eta gizarte-beharren
inguruan. Gertaeretan giza izaera islatzen da.
Dantzan eta ikusizko arteetan prestaturiko artista da Ion Munduate.
Honako pieza hauek sortu ditu: Lucía con zeta (1998), Boj de largo(2000),
Flyball (2000) eta Astra Tour (2003-2004). 1998tik Mugatxoan proiektua
zuzentzen du Blanca Calvorekin batera. Bere dantza leku batetik bestera
joateko ekintza gisa, igarotze gisa (piezaren hasieratik amaierara), definitzen
du. Hori (antzerkia) gertatzen den lekua eta denbora da.