Karga-administratiboak murrizteko eta erregulazioa hobetzeko lantaldea
Presidentzia Ministerioak, autonomia-administrazio guztiek eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak karga-administratiboak murrizteko eta erregulazioa hobetzeko gaian egiten ari denari buruzko esperientziak elkarri trukatzeko foro bat osatzen dute.
Horren ondorioz, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza (BAEZ) partaide duen Lantalde bat, besteak beste, sortu da. Talde hori, hain zuzen, “Enpresen industria-establezimendua” deritzon gaiari dagokio eta horren helburua prozedurak erraztea eta karga-administratiboak murriztea da, enpresak ezarri eta funtzionatzeari begira.
Era berean, eta esparru berberean, BAEZren esku-hartzea Kargak Neurtzeko Lankidetzarako Gune Komunera ere luzatzen da, Zuzendaritza horren langileek dagokion informatika aplikazioa eskura baitezakete.