Itsas Kirol Arrantza motak
LEHORRETIK
Amu-aparailu edo amu-lehorrak erabil daitezke, aparailuoi eusteko eskua edo kainabera jaurtikiz, kortxoz edo hondora bidaliz erabil daiteke.
- Gehienez 6 amu
- Gehienez 6 salabardo
- 5 kg. baimen eta egun bakoitzeko
ONTZITIK
Ontziaren betebeharrak:
- Ontzia Ontzien Erregistroko Bigarren Liburuan izena emanda izatea
- Gehienez 6 amu (porterak: bi linea)
- Gehienez 6 salabardo
- 5 kg baimen eta egun bakoitzeko
- 25 kg itsasontzi eta egun bakoitzeko (5 baimen edo gehiago)
- Ordutegia: eguzkia sortu eta sartu bitartean
- Itsasontzian bertan honako agiri hauek izatea:
- Nabigazio-patentea: ontziari itsasoan Espainiako pabiloiarekin ibiltzeko baimena ematen dion agiria. 20 ETG/GT-ko tonajea edo tonaje handiagoa duen ontzi edo itsasontzi orok, erregistroan inskribatu ondoren, dagokien nabigazio-patentea izan behar du.
- Nabigazio-baimena edo Idatzagirien eta Tripulazioaren Zerrenda: 20 ETG/GT-ko tonajea edo tonaje handiagoa duen unitate orok dagokion Idatzagirien eta Tripulazioaren Zerrenda izango du. 20 ETG/GT baino tonaje txikiagoa duten unitateek dagokien nabigazio-baimena izango dute, horien mota edo jarduera edozein dela ere.
- Nabigagarritasun-ziurtagiria: itsasontzia nabigatzeko egokia dela eta bere segurtasun- eta salbamendu-ekipamendua eman zaion nabigazio-kategoriarekin bat datorrela egiaztatzen duen agiria. Nabigagarritasun-ziurtagiriaren indarraldia aldian behin egin ohi diren mota ezberdinetako ikuskapen hauen arabera egongo da:
1. 6 m baino gutxiagoko luzera duten irabazteko asmorik gabeko itsasontziei ez zaie aldian behingo azterketarik egingo, eta ez dute idatzagiririk beharko. Nabigagarritasun-ziurtagirian "ez da iraungitzen" adieraziko da.
2. 6 m-ko luzera edo luzera handiagoa, baina 15 m baino txikiagoa, duten irabazteko asmorik gabeko itsasontziei azterketa berezia egingo zaie lurrean, gehienez ere 5 urtean behin.
Kirol-itsasontzien jabe eta/edo erabiltzaileen ardura da nabigagarritasun-ziurtagirian agertzen den materiala itsasontzi barruan egotea, baita itsasontzia eta bertako ekipamenduak egoera onean mantentzea eta aurretik ezarritako aldian behingo azterketak eguneratuta izatea ere. Nabigagarritasun-ziurtagiria ondo zainduta eta agintarien eskura egongo da.
Idatzagiria, administrazio-produzedura, honakoak egiaztatzeko: bai ontziak bai tripulazioak burutu beharreko jarduera eta trafikoa aintzat hartuta aplikagarri zaizkion arauzko eskakizunak betetzen dituztela, eta t ripulazioa trafikoarekin bat datorrela, kopuruari eta tripulazioari dagokienez.
Kirol-itsasontziei Merkataritzako Ontzidiaren Zuzendaritza Nagusiak emandako 2/97 Zirkularrean ezartzen den moduan aplikatuko zaie.
URPEKO ARRANZA
Itsaspeko kirol-arrantza igeri eginez edobirika hutsez urpean murgilduz egingo da. Gainera urpekari guztiek beren kokalekua marketu behar dute aise ikusteko moduko buia gorri edo laranja-koloreko batez.
- 5 kg. baimen eta egun bakoitzeko
- Ordutegia: eguzkia sortu eta sartu bitartean
Beste autonomia erkidego batzuek edo Administrazio Zentralak itsasoko kirol-arrantzarako ematen dituzten baimenek ere balio izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko uretan, itsasoko kirol-arrantzan jarduteko, baldin eta EAEko baimenek balio badute beste Administrazio horien eskumeneko uretan. Bestela izanez gero, baimena lortu behar izango du.
Itsasoko urpeko kirol-arrantzako baimenen kasuan, hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan urpeko kirol-arrantzan egin ahal izateko, beharrezkoa da arrantza arloko zuzendaritza eskudunak baimena berrestea.
Azken aldaketako data: