Baimendutako arrantza-tresnak
Baimendutako tresnak
Kirol-arrantzaleentzat baimendutako arrantza-sistema bakarra amu-aparailua da. Aparailutzat jotzen dira ontziari lotutako amu-lerroak eta eskuarekin edo kanaberarekin eusten direnak.Aparailuen artean sartzen dira koraina eta arrain edo beita artifizialak.
- Gehienez ere 6 amu edo bi korain erabil daitezkelizentzia bakoitzeko.
Hortaz, ur-azaleko kirol-arrantzarako lizentzia duten arrantzaleek ezin dituzte arrantza profesionalean erabiltzen diren tresnak edo aparailuak erabili, hala nola: sareak, tretzak, otarreak eta gainontzeko tresna finko edo trebesekoak.
Halaber, debekatuta daude trakzio mekanikodun edo elektrikodun tresna guztiak, txirrika hidraulikoak edo elektrikoak, esate baterako, eta ezin da argia erabili arrainak artifizialki erakartzeko. Beraz,debekatuta daude honako hauek:
- Trakzio mekanikodun edo elektrikodun tresnak: txirrika hidraulikoak edo elektrikoak, esate baterako.
- Argia edo apeuak.
- Propultsio-indarra lortzeko danbada-nahasturak edo nahastura lehergarriak erabiltzen dituzten aparailuak.
- Lehergaiak edo gai toxiko, geldiarazgarriak, lo-eragingarriak edo korrosiboak.
- Sareak, tretzak, otarreak eta gainontzeko tresna finko edo trebesekoak.
- 198/2000 Dekretuaren 18. artikuluan bahimentzen ez diren tresnak.
Azken aldaketako data: