Baimendutako espezieak, haien gutxieneko neurriak eta gehieneko harrapaketa-kopurua
- Baimendutako espezieak
Kanpoko uretan, 347/2011 Dekretua, martxoaren 11koa, espezie hauek arrantzatzea debekatzen du: Koralak, Kusku Biko Moluskuak edo Gasteropodoak, Oskoldunak, eta Europako Erkidegoko edo Estatuko arautegiak nahiz Estatuak sinaturiko nazioarteko hitzarmenek harrapatzea debekatzen duten beste edozein espezie.
Barneko uretan, itsaski-espezie horietako batzuk harrapa daitezke, beti ere, gehieneko harrapaketa-kopuruak, gebenaldiak eta gutxieneko neurriak errespetatuz, eta Itsasoko Kirol Arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren III. Eranskinak ezarritakoaren arabera.
Hona hemen Bizkaiko Golkoan gehien ikusten diren espezieak eta horiek arrantzatzeko garaiak:
Karraspio atlantikoak, Dontzeilak, Txistuak, Panekak, etab. - urte osoan
Lupia - apiriletik abendura
Txipiroia- maiatzetik abendura (nolanahi ere, urte osoan harrapa daiteke)
Tunidoak- uztailaren hasieratik urrira (data horiek aldakorrak dira)
Berdela - apiriletik maiatzera (nolanahi ere, urte osoan harrapa daiteke)
Txitxarroa - ia urte osoan, baina udazkenean batez ere
Gutxieneko neurriak
Gutxieneko neurriei dagokienez, barruko nahiz kanpoko uretan errespetatu egin beharko dira honako arauek ezarritakoa: Itsas erakundeek arrain gazteak babesteko hartutako neurri teknikoen bidez arrantza-baliabideei eusteari buruzko 1998ko martxoaren 30eko 850/98 Erregelamenduaren XII. eranskina eta arrantzako espezie jakin batzuen gutxieneko neurriak ezartzen dituen apirilaren 7ko 560/1995 Errege Dekretua.
Horrela, Itsasoko kirol-arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren 13. artikuluaren arabera (EHAA, 196. zk., 2000ko urriaren 11koa), itsasoko kirol-arrantzan nahitaez errespetatu behar dira Bizkaiako Golkoko ipar-mendabaldeko kalerako ezarri diren gutxieneko neurriak, eta neurri horietatik beherako arrain guztiak itsasora itzuli behar dira.
Lubinaren kasuan, bai gutxieneko neurria bai eguneko gehieneko harrapaketa-kupoa aldatu egin dituzte 2019/1241 (EB) Erregelamenduak, 2024/257 (EB) Erregelamenduak eta 664/2023 Errege Dekretuak, eta honela geratu dira:
- Donostitik (Santa Clara irla) ekialderantz 44 cm.
- Donostitik (Santa Clara irla) mendebalderantz 42 cm.
Gehieneko harrapaketa kupoak
- 5 kg lizentzia eta eguneko edo, pisu hori gaindituz gero, pieza bat litzentzia eta eguneko. Harrapaketak pisu hori gainditzea eragiten badu, gehiegizko pisu hori onartu egindo da.
- Ontzi batean litzentzia daukaten 5 tripulazio-kide edo gehiago badaude, ontzi osoarentzako kupoa 25 kg-koa izango da. Ontzi batean dagoen litzentzia-kopurua ezin izango da inoiz itsasontziko despatxuko tripulazio-kideen kopurua baino handiago izan.
- Urpean egiten den itsasoko kirol-arrantzaren kasuan, 5 kg-koa da gehieneko muga.
- Pelagiko handiak badira, harrapaketa kupoak aldatzen dira:
Lubina (dicentrarchus labrax) - lizentzia eta eguneko gehieneko kupoa: Donostiako ale bat (Santa Klara uhartea) ekialderantz, edo Donostiako 5 kg. (Santa Klara uhartea) mendebalderantz, 5 kg.
Hegaluzea (thunnus alalunga), Atun moja (thunnus obesus) eta Legatza (merlucius merlucius) - 5 pieza baimen eta eguneko. Gehienez 20 pieza, 4 tripulazio-kidek edo gehiagok baimena dutenean.
Marlinak (makaira spp.), Akulak (tetrapturus spp.) eta Belarraina (istiophorus albicans) - Pieza 1 baimen eta eguneko, eta gehienez 4 pieza itsasontzi eta eguneko.
Ezpata-arraina (xiphias gladius) - debekatuta.
Hegalaburra (thunnus thynnus) - debekatuta.
Espezie hauek bestelako babes-neurriak aplikatzen zaizkie. Hori dela eta, espezie horiek harrapatu nahi izanez gero, baldintza hauek bete behar dira:
- Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusiak ontziarentzat espresuki emandako baimena eduki behar.
- Lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu behar da. Itsasoko kirol-arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen du kirol-ontzien kapitain edo patroiek edo, kasuan kasu, baimenen titularrek, hain kasa edo aintzatetsitako kirol-elkarten bidez, lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu edo igorri behar dutela Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzura, baldin eta babes-neurri berezien menpeko espezierik harrapatzen badute, eta, horretarako, eredu ofiziala erabili behar dutela (aipatutako dekretuaren III. eranskina). Aitorpea Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusira bidali behar dute hilabete bakoitzaren lehenengo 5 egunetan.
Azken aldaketako data: