Ezagutu Euskadiko Osasun Publikoko laborategia
Osasun-sustapen, -prebentzio eta -babesaren arloko jardueretan eta osasun publikoarentzat alertakoak eta arriskukoak diren egoeretan zerbitzu analitikoa ematea da Euskadiko Osasun Publikoko Laborategiaren zeregina. Horrez gain, Osakidetzaren, Eusko Jaurlaritzako sailen eta beste erakunde eta autonomia-erkidegoen eskaerei ere erantzuten die.
Laborategiaren Jardueren memoriak lanean jasotzen da:
2018ko jarduera-memoria2019 eta 2021eko jarduera-memoriak
Egiaztatze Erakunde Nazionalaren (ENAC) onespena du eta, hortaz, bermatuta dago daukan gaitasun teknikoa, bai nekazaritzako elikagaien (urak eta elikagaiak) eta ingurumen-kimikaren arloetako entseguak egiteko eta bai analisi klinikoak (jaioberrien baheketa) eta analisi toxikologikoak egiteko. Laborategiaren zeregina da elikagaien eta ingurumenaren alorreko analisietan eta analisi klinikoetan maila zientifiko altua eta berrikuntza teknologikoa lortzea eta maila horri eustea eta, horrez gain, azterlan eta ikerketa-proiektu desberdinetan parte hartzea.
Erabilgarri dagoen zerbitzu-zerrendan biltzen da Laborategiak bere jarduera-eremuan duen eskaintza analitikoa.
Zerbitzu-zorroa
Erabilgarri dagoen zerbitzu-zorroak laborategiaren eskaintza analitiko osoa jasotzen du, bere jardun-eremuaren barruan. Kontsultatu dagozkion egiaztapen-irismenak edo jarri harremanetan laborategiarekin honako hauek ezagutzeko: kuantifikazio/detekzio mugak, parametro bakoitzaren akreditazio egoera, eta oinarri analitikoa ISO edo UNE-EN ISO araua duten analisien kasuan, analitika horiek araupean egiten diren edo arauan oinarrituta dauden.
Egiaztapenak: Egiaztapenen Espainiako Erakundea (ENAC)
ISO 9001 Arauaren arabera egindako ziurtapenak baieztatu egiten du enpresa batek baldintza batzuen araberako kalitatearen kudeaketako sistema bat ezarri duela. Aldiz, ISO 17025 Arauaren (adibidez, saiakuntzen laborategiak) edo ISO 15189 Arauaren (adibidez, laborategi klinikoak) arabera egindako ziurtapenak laborategiaren gaitasun teknikoa baieztatzen du eta saiakuntzen eta kalibrazioen emaitzetan fidagarritasuna bermatzen du.
Laborategien kasuan, ziurtapenak soilik ematen du konfiantza, bai laborategiak emaitza fidagarriak ateratzeko duen gaitasunaren aldetik, beharrezkoak diren giza baliabideak, baliabide materialak eta esperientzia edukitzeagatik, bai bere bezeroen beharrizanetarako egokia den zerbitzua emateko ahalmena edukitzeagatik; izan ere, arestian aipatu diren arauak espezifikoak dira laborategirako, eta kalitatearen kudeaketako sistema bat ezartzea eskatzeaz gain baldintza tekniko batzuk eskatzen dituzte metodoei, langileen gaitasunei, kalitatea bermatzeari, trazabilitateari eta abarri buruz. Horrek guztiak, araudi hori betetzen duen laborategi batek ateratako emaitzen fidagarritasuna bermatu egiten du.
1715/2010 Errege Dekretuak Ziurtapen Erakunde Nazionala (ENAC) Ziurtapeneko Erakunde Nazional bakar izendatu zuen. Erakunde horrek Estatuan ziurtapenak emateko ahalmen publikoa dauka, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko uztailaren 9ko 765/2008 zenbakiko (EB) Erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera. 765/2008 zenbakiko (EB) Erregelamendu horrek sortutako Ziurtapeneko Europako Azpiegiturako kide espainiarra da ENAC, eta alde horretatik, EA (European Co-operation for Accreditation) eta International Laboratory Accreditation Cooperation (ILAC) erakundeetako kide da. Ziurtapenaren arloan Aintzatespenerako Akordio Aldeaniztunak sinatu ditu.
Nekazaritzako elikagaien eta uren saiakuntzak
- Araba: nº 134/LE331
- Bizkaia: nº 132/LE326
- Gipuzkoa: nº 137/LE328
Ingurugiro kimika: Airea
- Bizkaia: nº 132/LE1136
Toxikologia
- Bizkaia: nº 132/LE469
Analisi klinikoak
- Bizkaia: nº 132/LE1108
Hedapen zientifikoa
Euskadiko Osasun Publikoko Laborategiak bere esparruarekin erlazionaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzen du, hala nola, hauen emaitzen hedapen zientifikoan. Jarduera hauen baitan daude bai biltzar eta jardunaldietan parte-hartzea, baita artikuluen argitalpena ere aldizkari zientifiko zein beste hedabideetan.
Bezeroen arreta
Euskadiko Osasun Publikoko Laboratorioak badu sistematika bat, bezeroek egindako erreklamazioak nahiz iradokizunak kudeatzeko
Kontaktua
-
Osasun Publikoko Laborategia Araban
Santiago 11 kalea, 01004 Vitora-Gasteiz
Telefonoa: 945 0117177
laborategia-araba@euskadi.eus
-
Osasun Publikoko Laborategia Bizkaian
Ibaizabal Bidea, 502 Eraikuntza, planta 1ª
Bizkaiko Parke-Teknologikoa
48160 DerioTelefonoa: 944 031502
laborategia-bizkaia@euskadi.eus
-
Osasun Publikoko Laborategia Gipuzkoan
Nafarroa ibilbidea 4, 20013 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: 943 022734
laborategia-g@euskadi.eus