Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Upategiaren Liburu Elektronikoa

Aplikazioa erabiltzeko eskabidea

Upategiaren Liburu Elektronikora sarbidea


Upategiaren Liburu Elektronikoa sarrera eta irteera erregistroak kontrolatzeko aplikazio informatikoa da eta Europar Batasuneko araudiari jarraiki, ardogintza sektorean derrigorrez ezarri beharrekoa upategiaren informazio eguneratua egon dadin eta produktuaren trazabilitatea ziurtatu dezaten.

Oinarrian, upategian ematen diren mugimendu eta ekintza guztiak erregistratzea da helburua (mahats sarrera, prentsaketa, botilaratzea, praktikak, ardogintza prozesuak, salmentak…), upategiaren datu guztiak eguneratu ditzan eta, horrekin, ardoa egiteko ematen diren pauso guztiak zehatz-mehatz jarraitu daitezen eta trazabilitatea ziurtaturik egon dadin.

Pertsona fisiko edo juridikoek eta pertsonen elkarteek, bere bizibidearen ariketarako edo merkataritza-helburuez, mahastizaintza eta ardogintzako produktuak badute, hauen kontabilitate espezifikoa adierazi behar dute erregistro-liburuetan, 2018/273 Erregelamendu Eskuordetua (EB)-ko V. Kapituluak eta 2018/274 Betearazpen Erregelamendua (EB)-ko IV. Kapituluak azaltzen duten bezala.

Araudia

1308/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, nekazaritzako produktuen merkatuen antolakunde erkidea sortzen duena eta 922/72 (EEE), 234/79 (EEE), 1037/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dituena.

Batzordearen 2018/273 Erregelamendu Eskuordetua (EB),2017ko abenduaren 11koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) osatzen duena, mahatsondoak landatzeko baimenen araubideari, mahats-erregistroari, agiri osagarriei, ziurtagiriari, sarrera eta irteeren erregistroari, nahitaezko aitorpenei, jakinarazpenei eta jakinarazitako informazioaren argitalpenari dagokienez, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren kasuan kasuko kontrol eta zehapenei dagokienez, Batzordearen 555/2008 (EE), 606/2009 (EE) eta 607/2009 (EE) Erregelamenduak aldatzen dituena eta Batzordearen 436/2009 (EE) Erregelamendua eta Batzordearen 2015/560 (EB) Erregelamendu Eskuordetua indargabetzen dituena.

Batzordearen 2018/274 Betearazpen Erregelamendua (EB), 2017ko abenduaren 11koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen dituena, mahatsondoak landatzeko baimenen araubideari, ziurtapenari, sarreren eta irteeren erregistroari, nahitaezko adierazpenei eta jakinarazpenei, eta Europako Parlamentuaren eta Europako Parlamentuaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren kontrol egokiei dagokienez; eta,  Batzordearen 2015/561 Betearazpen Erregelamendua (EB) indargabetzen dituena.

Batzordearen 2019/934 (EB) Erregelamendu Eskuordetua, 2019ko martxoaren 12koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena, honako hauei dagokienez: alkohol-gradua handitu daitekeen mahastizaintza-eremuak, baimendutako praktika enologikoak eta mahastizaintzako produktuen ekoizpenari eta kontserbazioari aplikatu beharreko murrizketak, azpiproduktuetarako gutxieneko alkohol-ehunekoa eta horiek ezabatzea, eta MANEren fitxen argitalpena.

5/2004 Legea, maiatzaren 7koa, Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzekoa. (EHAA 96. zk, 2004ko maiatzaren 24koa) (19.3, 54, 55 eta 65 artikuluak)

Agindua, 1996ko ekainaren 4koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, EAEan abiapuntua izan eta ardotikako produktuak Europako Batasunaren barruan garraiatzeko eduki behar diren agiriei buruzko eta ardozaintza-alorrean egin behar diren erregistroei buruzko arauak ematen dituena. (EHAA 128. zk., 1996ko uztailaren 4koa. 436/2009 Erregelamenduaren aurka ez doan gaietan baliozkoa)

Azken aldaketako data: