Unibertsitatez kanpoko dokumentu akademiko ofizialak legeztatzea atzerrian egiaztatzeko. Ohiko galderak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, bere eskumenen arabera, EAEko ikastetxeetan egindako ikasketetan eta berak emandako unibertsitatez kanpoko tituluetan baino ezin du sinadura egiaztatu.
- 1970eko abuztuaren 4ko Hezkuntzaren Lege Orokorretik ondorioztatzen diren ikasketak (UBI, Labide Heziketa, Arte Irakaskuntzak, Hizkuntza Irakaskuntzak, eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren eskolatze-liburuak)
- Sail honek emandako tituluak. Titulu horien ikasketak lege hauek arautzen dituzte: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak Hezkuntzari buruzkoa, eta 1990eko urriaren 3ko Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorrak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Arte Irakaskuntzak, Hizkuntza Irakaskuntzak eta Kirol Irakaskuntzak).
- Lehen aipatutako tituluak lortzeko egiten diren ikasketen historia akademikoak eta ziurtagiri akademiko ofizialak
- Eskolatze-liburuak
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxetan lortutako ikasketak eta titulu akademikoak, unibertsitatez kanpokoak, beste herrialde batzuetan baliatu nahi badituzu, dokumentu akademiko afizialak legeztatu egin beharko dituzu.
Prozesu osoak bi fase ditu:
- Dokumentu akademiko ofizialen sinadura egiaztatzea hezkuntza-agintari eskudunen aurrean izapidetu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila da horren arduraduna.
- Sailaren aurrean kudeaketa amaitutakoan, izapideak egiten jarraitu beharko da, dagokion agintarien aurrean, dokumentu akademikoak legeztatzea lortzeko.
- Sinadurak egiaztatzeko eskabide-eredua eta dokumentuak Hezkuntza Lurralde-ordezkaritzeetan aurkeztu behar dira.
- Hezkuntzako Araba/Álavako Lurralde Ordezkaritza
San Prudencio, 18
01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945 015 525 - Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gran Vía, 85
48011 BILBAO
Tel: 944 031 169 - Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
20004 Donostia-San Sebastián
Tel: 943 022 887
- Hezkuntzako Araba/Álavako Lurralde Ordezkaritza
- Behin sinadurak egiaztatzeko izapidea amaituta, Ikasketa Antolamendu Zerbitzuak edo lurralde-ordezkaritzek interesdunarenera joko dute dokumentazioa bueltatzeko.
- Hezkuntza Sailaren aurrean egin beharreko kudeaketak amaituta, interesdunak jarraitu beharko du dokumentua legalizatzeko prozesua betetzen, ondoren azaltzen den bezala.
* Dokumentuak erabili nahi diren herrialdean, gaztelania ez bada hizkuntza ofiziala, zinpeko itzulpena egin beharko da
- EZ dute legalizaziorik behar honako herrialdeak:
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Lituania, Liechtenstein, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza.
- Tituluak eta dokumentuak legeztatzeko helmuga-herrialdea Hagako Hitzarmena sinatu duen herrialdea denean:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
Barroeta Aldamar, 10
48001 Bilbao
Tel.- 944 016 653 - Lurralde-gerentziako Justizia Ministerioa
Elcano, 9 - 7.solairua
48008 Bilbao
Tel.- 944 245 418 - Justizia Ministerioaren herritarrarentzako arreta bulegoa
Bolsa, 8
28012 Madril
Tel.- 918 372 295
- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
- Tituluen eta dokumentuen helmuga-herrialdea Hagako Hitzarmena sinatu EZ duen herrialdea denean edozein dokumentu legeztatzeko:
- Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioa
Pechuán, 1
28012 Madril
Tel.- 913 791 655
- Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioa
Horren ondoren, sinaduren egiaztapena herrialdeko Kontsulatuan egin beharko da