Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren Zuzendaritza
- Titularra: Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate Politikako Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
10. artikulua.– Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren Zuzendaritza.
Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren Zuzendaritzari:
- Proposamenak egitea honako hauek sortu, aldatu eta kentzeko: fakultateak, eskola tekniko edo politeknikoak, unibertsitate-eskolak, unibertsitate-eskola politeknikoak, ikerketako unibertsitate-institutuak, edo ikasketa ez-presentzialak edo urrutiko ikasketak ematen dituzten beste ikastetxe edo entitate batzuk.
- Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko edo kentzeko baimenak planteatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa garatzea eta kudeatzea.
- Atzerriko unibertsitateetako hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeen espedienteak aztertzea, baimenak eman ahal izateko, eta aplikatzekoa den ordenamendu juridikotik datorren beste edozein ahalmen.
- Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatuarekiko harremanak eta lankidetza koordinatzea.
- Ikastetxeak unibertsitate publikoari edo pribatuari atxikitzeko edo atxikipen hori kentzeko proposamenak aztertzea, hartarako onarpena eman ahal izateko.
- Zaintzea, eskumeneko ikuskaritzaren bidez, unibertsitateek betetzen dutela bai Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean ezarritakoa eta bai aplikatzekoa den gainerako ordenamendu juridikoan ezarritakoa.
- Unibertsitate Sistemaren Plana behar bezala gauzatzeko eta ebaluatzeko behar diren tresnak diseinatu eta kudeatzea, eta planaren idazkaritza teknikoari dagozkion egitekoak betetzea.
- Unibertsitate-legeriari buruzko aldaketak proposatzea, lege-aurreikuspenak egokitzeko edo aldatzeko.
- Unibertsitateekin programa-kontratuak hitzartzeko proposamenak egitea; kontratuok izaera administratiboa izango dute, eta dirulaguntzak emateko izango dira.
- Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateen eta inguruko eta atzerriko unibertsitateen arteko trukaketa eta mugikortasuna bultzatzea; atzerriko unibertsitateei dagokienez, indartu egingo dira Iberoamerikako unibertsitateekiko aliantzak.
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren arteko harremanak koordinatzea, baita unibertsitate pribatuetan aipaturiko kontseiluaren baliokide diren organoekiko harremanak koordinatzea ere.
- Atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako tituluen homologazioa eta baliokidetasun-adierazpena kudeatu eta proposatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitate publikoei dagokienez:
- Unibertsitate publiko bat sortzeko edo kentzeko behar den lege-proiektua egitea, eta proposamena Eusko Jaurlaritzari helaraztea.
- Unibertsitate publikoen jarduerak hasteko baimena ematea, indarrean dagoen legerian eta sortzeko legean aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu eta gero.
- Unibertsitatearen finantzaketari buruzko proposamena egitea, unibertsitateari entzun eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak txostena egin ondoren.
- Inbertsio eta azpiegituretarako urte anitzeko programa egin, onartu eta ikuskatzea.
- Egitura teknikoaren sorrera sustatzea, hitzarmen, akordio edo itun kolektiboen negoziazioan alderdi publikoaren ordezkaritza bere gain har dezan eta horien jarraipena egin dezan.
- Eusko Jaurlaritzari proposatzea ezar ditzala Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile funtzionario eta kontratudunen ordainsari osagarrien mugak, betiere efikazia- eta efizientzia-irizpideen arabera.
- Euskal unibertsitate publikoko ikaspostu berrien eskaintza onartzea.
- Unibertsitateko prezio publikoak finkatzeko araudia egitea; prezio publiko horiek zerbitzu akademikoei eta legez ezartzen diren beste eskubide batzuei dagozkie.
- Azterketa egitea euskal unibertsitate-sistemaren eremuan ondasunak jabari publikotik desafektatzeko eta, hala egokituz gero, horietaz xedatzeko.
- Kostuen ebaluazioa egitea, nola irakasle eta ikertzaileei dagokienez hala administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez, eta lanpostu eta kontratuen aurreikuspena egitea, hartarako baimenak eman ahal izateko.
- Aztertzea, baimendu ahal izateko, kapital-eragiketetatik gastu arruntetarako eragiketetara egin beharreko kreditu-transferentziak, baita zorpetzeko eta bermeak eskatzeko eragiketak ere.
- Unibertsitate-informazioaren sistema integratuari dagokion alderdi oro koordinatzea, euskal unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateekin batera.
- Kontabilitate analitikoaren erabilera bultzatzea eta sustatzea, zuzendaritzaren mendeko erakunde guztietan.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitate pribatuei eta, hala badagokio, Eliza katolikoaren unibertsitateei dagokienez:
- Halako unibertsitateak onartzeko lege-proiektua egitea, edo, hala badagokio, onarpen hori kentzekoa, eta nola bata hala bestea Eusko Jaurlaritzari proposatzea.
- Publikoak ez diren unibertsitateen onarpena sustatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek onarpen horretarako behar diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.
- Publikoak ez diren unibertsitateen jarduerak aztertzea eta horien gaineko txostena egitea, jarduera horiek Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 110.3 artikuluan jasotakoak badira.
KARGUAK