Osasun Saila

Txertoaren ezaugarriak

Garatzen ari diren SARS-CoV-2aren aurkako txerto guztiek helburu dute erantzun immune indartsuak sortzea SARS-CoV-2 birusaren S proteinarekiko.

Orain arte, hauek dira Europan erabiltzeko onartutako txertoak eta garapen-fase aurreratuenetan daudenak:

Txertoa

Fabrikatzailea

Txerto mota

Lehen txertaketaren jarraibidea

Indikazioa

SPIKEVAX

MODERNA / LONZA

ARNm

2 dosi, 28 egunez bananduta

≥ 12 urte

COMIRNATY 10

BIONTECH / PFIZER

ARNm

2 dosi, 8 astez bananduta

5-11 urte

COMIRNATY 30

BIONTECH / PFIZER

ARNm

2 dosi, 21 egunez bananduta

≥ 12 urte

NUVAXOVID

NOVAVAX

DNA rekonbinantea

2 dosi, 21 egunez bananduta

≥ 18 urte

VAXZEVRIA

OXFORD / ASTRAZENECA

Adenobirusa

2 dosi, 12 astez bananduta

Gaur egun, Espainian ez dago gomendatuta

JANSSEN

J&J / JANSSEN

Adenobirusa

Dosi bakarra

Gaur egun, Espainian ez dago gomendatuta

Pfizer/BioNTech-eko txertoa eta Moderna/Lonzarena oso antzekoak dira. Izan ere, RNA mezularia baliatzen dute, COVID-19aren genoman oinarrituta, S proteina kodetzen duen genearena, hain zuzen. 

Kasu bietan, bi dosi behar dira immunitatea bermatzeko. Pfizer/BioNTech-en txertoaren lehen eta bigarren dosiaren artean 21 egun igaro behar dira. Moderna/Lonzaren txertoaren kasuan, 28 eguneko tartea.

Bi txerto horien arteko alde nabarmenetakoa da kontserbazioari dagokiona: Pfizer/BioNTech-ena -70 ºC-tan egon behar da izoztuta; Moderna/Lonzarena, aldiz, -25 ºC eta -15 ºC arteko tenperaturan.

Fitxa teknikoak

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: