Osasun Saila

Txertaketa hitzorduak

Non jarriko didate txertoa? Hitzordua emango didate ala eskatu egin behar dut?

  • Txertaketa irekita dago 5 urtetik gorakoentzat. 
  • Hitzordua eskatzeko sakatu hemen: https://www.osakidetza.euskadi.eus/covid-19/-/covid-19-txertaketa/
  • Hitzorduan, txertoa non jarriko dizuten adieraziko dizute. Zure bizilekutik hurbilen dagoen txertaketa-puntuan izango da.
  • Hitzordua bertan behera utzi edo aldatu behar izanez gero, deitu telefonoz zure osasun-zentrora, eta sakatu 1. aukera (“Covid txertaketari” dagokiona).
  • Hitzordua duten adingabeek heldu batekin joan beharko dute.

Covid-19aren txertorako zita

Erkidegoz kanpoko herrialdeetan baliozko ziurtagiria eskuratzeko txertaketa

Gaur egungo ziurtagiri digitalean, Europako herrialde bakoitzeko txertaketa-estrategiarekin bat etorriz pertsona bakoitzari eman zaion eta, gutxienez, Europar Batasunekoak diren herrialdeek eta inguruneko beste batzuek aitortu duten txertaketa-pauta ageri da.

Hala ere, beste herrialde batzuek (Estatu Batuak, Kanada eta Malta, besteak beste) erabiltzen ditugun txertoen bi dosi dituen pauta (Jansen izan ezik) baino ez dute onartzen “Txertaketa-pasaporte” gisa; alegia, ez da baliozkoa Pfizer, Moderna edo Astra Zenecaren dosi bakarra izatea.

  • Justifikatutako motiboak tarteko –besteak beste lanagatik, ikasketengatik edo ezinbesteko arrazoiengatik, joan-etorriak egiteko bide emateko, txertoaren bigarren dosia ematea gomendatuko da, herritarrak pauta osoa duen ziurtagiri digitala eskuratu ahal izateko (kasu honetan, 2/2).

Horretarako:

  • Joan-etorria justifikatu beharko da: lana, ikasketak edo ezinbesteko arrazoiak, eta, horretarako, hala egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da, edo bidaia justifikatzen duen deskribapen argia, egiaztatzeko moduko datu zehatzekin.
  • Txertaketa osagarriaren eskabidea (PDF, 172 KB) (leiho berri batean irekitzen da) sinatu beharko da.

Eskabidea honela egin ahalko da:

Kasu guztietan, bidaiaren justifikazioaz gainera, honako datu hauek eman beharko dira:

  • Izena eta bi abizen
  • NANa
  • Harremanetarako telefonoa
  • Udalerria
  • Erreferentziako osasun-zentroa
  • Posta elektronikoa

Herritarrak sinatutako eskabide-agiria (PDF, 172 KB) (leiho berri batean irekitzen da)aurkeztu beharko du txertaketaren unean.

Ziurtagiri digitala txertoa hartu eta 24 ordutara egongo da eskuragarri.

Azken aldaketako data: