Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1.  Zerbitzu Zuzendaritzari, zuzenean sailburuaren mende eta sailburuordetzarekin koordinatuta, dekretu honen 7. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera, eskudantzia hauek dagozkio:
    1. Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.
    2. Sailburuari sailaren estrategien eta funtzionamenduaren ikuspegi osoa ematea, eta baliabideak esleitzeko eta programak ebaluatzeko erabaki-esparrua prestatzea.
    3. Sailaren aholkularitza juridikoa eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotakoaren arabera. Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskide izatea, eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea.
    4. Sailaren barruko kudeaketaren jarraipena zuzendu, koordinatu eta egitea, eta Gobernu Kontseiluaren kontuak kudeatzea.
    5. Sailaren jarduera ekonomikoa eta administratiboa planifikatzea eta kudeatzea.
    6. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak horretarako esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
    7. Sailak langile-premiei buruz egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari proposatzea saileko plantilla eta lanpostuen zerrendak egin ditzala. Halaber, sailetako eta sailarteko jarduerak eta proiektuak egin, koordinatu eta ebaluatzea dagokio, barne-egituraketaren eta langileen antolaketaren arloan, lanpostuen zerrenden bidez.
    8. Sailaren informazio-sistemak eta baliabide materialak planifikatzea eta kudeatzea.
    9. Jardun-arloaren barruko espedienteetatik eratorritako gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.
    10. Sailaren jarduera dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi, instruitu eta ebazpen-proposamena egitea.
    11. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko harremanak zaintzea.
    12. Sailean, Eusko Jaurlaritzaren eremu orokorreko proiektuak koordinatzea kalitatearen, berrikuntzaren, modernizazioaren, Administrazio elektronikoaren eta berdintasunaren arloetan.
    13. Sailaren jardun-esparruetan herritarrek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketa koordinatzea, eta horren jarraipena egitea.
    14. Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak ezartzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparru guztietan, hala nola: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza
      orokorra, izendapenak, etab.
    15. Aldizkari ofizialetan egin behar diren argitalpenak kudeatzea.
    16. Erregistro orokorra eta artxiboa kudeatzea.
    17. Eusko Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekiko harremanak.
    18. Saileko Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe prebentzio-zerbitzuari dagozkion eskumenak.
    19. Sailaren estatistika-jardueren eta estatistika-organo espezifikoaren zuzendaritza.
    20. Datu pertsonalak babesteari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzea.
    21. Berdintasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko erakundeekin eta sailari atxikitako organoekin batera lan egitea, Emakumeen eta
      Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak betearaztea sustatzeko.
  2. Zerbitzuen zuzendaria izango da sailaren kontratazio-organoa. Aurrekoa gorabehera, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da aurrekontu-legeek ezarritako muga kuantitatiboak
    gainditzen dituzten kontratuak edo esparru-akordioak egiteko.
    1. Halaber, Zerbitzuen zuzendariak sailarentzako enkarguak egingo dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko bitarteko propio pertsonifikatuei.
    2. Zerbitzu Zuzendaritzaren eskumena izango da kontratazio-espedienteak eta saileko bitarteko propio pertsonifikatuei egindako enkarguak izapidetzea.
  3. Zerbitzuen zuzendariari dagokio saileko aurrekontu-aurreproiektua prestatzeko diru-sarreren eta gastuen egoera-orria egitea, haren jarraipena koordinatzea, gastua erabiltzeari eta obligazioa kontratatzeari buruzko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Halaber, koordinatu beharko ditu erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sailari atxikitako gainerako erakunde publikoen aurrekontuak, eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratu beharko ditu.
  4. Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoak Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo dira hierarkian.

7. artikulua.- Egiteko orokorrak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzaren eta Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, honako eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak zehaztu, kudeatu eta zuzentzea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak gainerako zuzendaritzekin koordinatzea, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Nork bere eskumeneko gaietan, organo gorenei proposamenak egitea.
  8. Nork esleituta dauzkan egitekoak gauzatzeko behar dituen administrazio-egintzak ematea.
  9. Nork bere eskumen-eremuan, zehapen-ahalmena baliatzea, eta arau-hauste arin eta astunen ondoriozko zehapenak ezartzea.
  10. Indarreko araudian aurreikusitako egoeretako errekurtsoak ebaztea.
  11. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak egitea.
  12. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideen eskaerak ebaztea.
  13. Nork bere esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua Zuzendaritzako zerbitzu-burutzekin lankidetzan eginez, betiere Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetzaren bitartez.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren zuzendaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan, bere esparruan indarrean dagoen Hizkuntza Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea, eta plan hori lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, euskara modu integratuan kudeatuz, Zuzendaritzako arduradunekin lankidetzan.
  15. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste egiteko oro, edo, oro har sailburuordetzei atxikitzeagatik, egiteko komunak direnak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mª Angeles Alonso Prieto
(2020/09/11 - 2024/06/26) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK