Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Dekretu honen 7. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera, honako eskudantzia hauek baliatzea Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari dagokio, zuzenean sailburuaren mende eta Sailburuordetzarekin koordinatuta:
- Sailburuari bere egiteko instituzional eta orokorretan jarduteko behar duen laguntza eta aholkua ematea.
- Sailaren komunikazio-politika zuzentzea eta koordinatzea, eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak zaintzea.
- Sailburuari laguntza zuzena ematea lan-programaren plangintzan eta jarraipenean, batez ere ordezkaritza instituzionaleko ekitaldietarako.
- Saileko organoen ekitaldi publikoak eta kanpo-jarduerak programatzea.
- Saileko solaskidea izatea, gainerako sailekin, administrazioekin eta erakundeekin jarduteko, beste organo batzuei berariaz esleitutako egoeretan izan ezik.
- Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanak kudeatzea, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bidez.
- Informazioaren argitalpen aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubideen eskaerei emandako erantzuna eta sailaren datu publikoen irekiera koordinatzea eta horien jarraipena egitea, bat etorriz gardentasun-politikarekin.
- Bere jardun-arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, emakumeen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua gauzatuz, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
- Kabinete eta Komunikazioko zuzendariari dagokio baimena ematea bere jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastuetarako, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumena.
7. artikulua.- Egiteko orokorrak.
Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzaren eta Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, honako eskudantzia orokor hauek baliatzea:
- Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak zehaztu, kudeatu eta zuzentzea.
- Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduketak gainerako zuzendaritzekin koordinatzea, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
- Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
- Nork bere eskumeneko gaietan, organo gorenei proposamenak egitea.
- Nork esleituta dauzkan egitekoak gauzatzeko behar dituen administrazio-egintzak ematea.
- Nork bere eskumen-eremuan, zehapen-ahalmena baliatzea, eta arau-hauste arin eta astunen ondoriozko zehapenak ezartzea.
- Indarreko araudian aurreikusitako egoeretako errekurtsoak ebaztea.
- Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak egitea.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubideen eskaerak ebaztea.
- Nork bere esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua Zuzendaritzako zerbitzu-burutzekin lankidetzan eginez, betiere Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetzaren bitartez.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren zuzendaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan, bere esparruan indarrean dagoen Hizkuntza Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea, eta plan hori lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, euskara modu integratuan kudeatuz, Zuzendaritzako arduradunekin lankidetzan.
- Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste egiteko oro, edo, oro har sailburuordetzei atxikitzeagatik, egiteko komunak direnak.
KARGUAK
David Quintana Sánchez
(2023/04/15 - 2024/06/26) Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria
Aroa Jilete González
(2020/09/11 - 2023/04/14) Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak