Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzaren mende, dekretu honen 7. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera, eskudantzia hauek baliatzea:
- Turismo arloko arauak garatzeko proiektuak sustatu, koordinatu eta kudeatzea.
- Turismo arloko erregulazioa eta araudia eguneratzea, sektoreko eragileekin eta administrazio publikoekin lankidetzan.
- Baliabide turistikoen antolamendua kudeatzea, turismoko lurralde-plan sektoriala bultzatuta, Euskadiko lurralde-garapen turistikoaren eredua eta kudeaketa turistiko iraunkorra definitzeko.
- Turismoa antolatzeko prozedurak gauzatzea, eta turismoaren arloko araudia betetzen dela ikuskatu, kontrolatu eta egiaztatzea.
- Laguntza sektorialak planifikatu, kudeatu eta berrikustea.
- Euskal ostalaritzaren Plana egitea eta garatzea.
- Ostalaritza sustatzea eta bultzatzea, euskal turismoaren beste elementu eragile bat den aldetik.
- Turismo Jasangarriaren Euskal Estrategia 2030 berria egin, garatu eta koordinatzea, eta Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa ezartzea, sektoreko eragileekin eta administrazio publi koekin lankidetzan. Jarraipena egiteko adierazleak ezartzea, horien betetze-maila ezagutzea, eta gizarteari kontuak eman ahal izatea.
- Sektorean, genero-berdintasuna sustatzea.
- Enpresa eta jomuga turistikoetan ziurtagiri bidezko kalitatearen garapena eta jardunbide turistiko egokien sistema bultzatzea, sektoreko enpresekin lankidetzan. Euskadiko irisgarritasun turistikoaren eredua kudeatzea.
- Azpisektoreetan zein jardun-arloetan, enpresen arteko lankidetza sustatzea, euskal turismo-sektorearen dimentsionamendu lehiakorrago bat lortzeko xedez.
- Lanbide turistikoen garapena sustatzea eta babestea. Sektoreko langileentzako prestakuntzaren, kualifikazioaren eta hobekuntzaren arloko jarduerak sustatzea.
- Enpresak eta/edo produktu turistiko berriak modernizatzea eta sortzea, enpresa-ondorengotza eta belaunaldi-erreleboa sustatzen duten programak, tresnak edo jarduketak lantzea eta gauzatzea.
- Sustapen eta merkaturatze turistikoko plana egitea eta bultzatzea.
- Sustapen turistikorako ekintzak bultzatzea.
- Euskadi jomugari buruzko informazio turistikoa koordinatzea eta baliabide turistikoak zabaltzea Itourbask turismo-bulegoen sarearen bidez, eta sare hori osatzen duten pertsonen prestakuntza sustatzea.
- Euskadiko baliabide turistikoak sustatzeko eta sektoreko eragile guztiak erlazionatzeko teknologia berrien erabilera sustatzea, batez ere web-orrien bidez eta sare sozialetako kontu korporatiboen bidez.
- Eskaintza turistikoan bikaintasuna sustatzea, jomugen dibertsifikazioari eta horien berezitasunari lotuta.
- Turismoaren adimen lehiakorreko sistema bat garatzea, eragile publiko eta pribatuen lankidetzarekin eta koordinazioarekin.
- Azterlan sektorialak, balorazio eta azterketa estatistikoak, eta merkatuari buruzko azterlanak eta txostenak egitea.
- Nork bere jardun-eremuan, indarrean dagoen Sailaren Berdintasun Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea ere.
- Oro har, turismo-administrazioaren eta lehiakortasunaren arloan agintzen zaizkion bestelako egiteko guztiak garatzea.
- Zuzendaritza honi atxikitzen zaio Euskadiko Turismo Mahaia.
7. artikulua.- Egiteko orokorrak.
Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzaren eta Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, honako eskudantzia orokor hauek baliatzea:
- Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak zehaztu, kudeatu eta zuzentzea.
- Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduketak gainerako zuzendaritzekin koordinatzea, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
- Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
- Nork bere eskumeneko gaietan, organo gorenei proposamenak egitea.
- Nork esleituta dauzkan egitekoak gauzatzeko behar dituen administrazio-egintzak ematea.
- Nork bere eskumen-eremuan, zehapen-ahalmena baliatzea, eta arau-hauste arin eta astunen ondoriozko zehapenak ezartzea.
- Indarreko araudian aurreikusitako egoeretako errekurtsoak ebaztea.
- Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak egitea.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubideen eskaerak ebaztea.
- Nork bere esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua Zuzendaritzako zerbitzu-burutzekin lankidetzan eginez, betiere Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetzaren bitartez.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren zuzendaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan, bere esparruan indarrean dagoen Hizkuntza Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea, eta plan hori lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, euskara modu integratuan kudeatuz, Zuzendaritzako arduradunekin lankidetzan.
- Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste egiteko oro, edo, oro har sailburuordetzei atxikitzeagatik, egiteko komunak direnak.
KARGUAK
Aroa Jilete González
(2023/04/14 - 2024/03/12) Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria
Gregorio Jose Zurro Tobajas
(2020/09/10 - 2023/04/14) Turismo eta Ostalaritza Zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak