Ttipi-ttapa. Ibilbide osasuntsuak
Zer da Ttipi-Ttapa
Ttipi-Ttapa ibiltarien ibilbideak sortzeko proiektu bat da, Osasun Sailak bultzatua, udalerriko hainbat eragile inplikatzeko eta komunitatearen parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Ttipi-Ttapa direlakoak udalerriko komunitate-aktibo ugariren lan koordinatuari eta parte-hartzeari esker antolatzen dira, eta horrek gizarte-kohesioa, belaunaldien arteko lana edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen integrazioa errazten ditu.
Ttipi-Ttapa sustatzeko dirulaguntzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Ttipi-Ttapa sortzea bultzatzen du. Horretarako, toki-erakundeentzako laguntzen urteko deialdia egiten du, komunitateko hainbat eragilek parte hartuz ibilbide osasungarriak sortu eta dinamizatzeko.
Zer lortzen du Ttipi-Ttapak. Ttipi-Ttapa esperientziaren ebaluazio-emaitzak.
- Txostena: 2012-2017 aldian Tolosa-Goierriko Osasun Publikoko Eskualdean egindako Ttipi-Ttapa esperientziaren ebaluazioa. (PDF, 695 KB)
- Publikazioa: Ibilbide osasungarriak, ariketa fisikoaz haratago: esperientzia baten ebaluazioa Gipuzkoako adineko biztanlerian (Gazteleraz) (PDF, 501 KB)
Ibilbide osasuntsuen kokalekuak
- Hainbat udalerritan dauden ibilbide osasuntsuak zein diren jakiteko, ekintza komunitarioen bilatzailera sar zaitezke: Euskadi Aktiboa
Azken aldaketako data: