Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan zehaztutako egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:
    1. Toki-araubideko arauak koordinatu eta prestatzea.
    2. Toki-eginkizunen eta -zerbitzuen inguruko informazioa, azterketa eta aholkularitza ematea.
    3. Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki-araubideko gaiak aztertzea, horiei buruzko aholkuak eman, txostena egin eta ebaztea.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen eta erakunde autonomoen eta foru- eta toki-administrazioaren arteko lankidetza- eta harreman-politika sustatu eta zaintzea.
    5. Toki-erakundeak elkartu eta garatzeko formula organiko eta funtzionalak sustatzea.
    6. Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko idazkaritza-lanak egitea –Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 83. artikuluaren bidez sortua–.
    7. Toki-administrazioari buruzko erregistro-tresnak kudeatzea.
    8. Autonomia-erkidego honen eskumeneko elkarteen araubide orokorra, horretarako sortutako erregistroa eta Onura Publikoko Elkarteen Babesletza eramatea.
    9. Elkarteen lurralde-bulegoak koordinatu, zuzendu eta gainbegiratzea.
    10. Autonomia-erkidegoaren eskumeneko fundazioen araubide orokorra, eta horretarako sortutako erregistroa eta Fundazioen Babesletza eramatea.
    11. Elkargo profesionalekin lotutako egiteko instituzional, orokor eta korporatiboak egitea, Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legean xedatutakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe elkargo horiek beren sektore-eremuan sailekin izan ditzaketen harremanak.
  2. Elkarteen Erregistroaren lurralde-bulegoak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetan daude, eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren lurralde-zerbitzu deszentralizatuak dira.

5. artikulua.- Zuzendariak.

Zuzendariek eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Eva Lejarcegui Barrena
(2023/07/29 - 2024/06/26) Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria
Miren Josune Irabien Marigorta
(2020/11/14 - 2023/06/23) Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK