Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

18. artikulua.– Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritza.

Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzaren ardura da, eraldaketa digitalerako estrategiaren esparruan, segurtasun publikoko jardueretarako informazio-sistemak eta telekomunikazioak planifikatu, garatu, gauzatu, kudeatu eta mantentzea. Horretarako, bere egitekoen artean hauek sartzen dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasunari dagokionez, eta Sailean administrazio elektronikoa ezartze aldera, informazio- eta komunikazio-sistemen programa eta plan estrategiko zein operatiboak proposatzea Segurtasuneko sailburuari, hark onar ditzan.
  2. Segurtasun publikoko eta babes zibileko jardueretarako informazio- eta komunikazio-sistemetan egin beharreko inbertsioak planifikatzea, eta horiek koordinatu, nola burutzen diren gainbegiratu, ebaluatu eta kostuak aztertzea.
  3. Segurtasun Komunikazioen Sare Ofiziala, bai eta segurtasuneko eta babes zibileko jardueretarako behar diren beste tresna eta sistema batzuk planifikatu, diseinatu, kudeatu eta mantentzea.
  4. Polizia-grabazioak ikusi eta bideoa kudeatzeko plataforma integrala planifikatu, diseinatu, kudeatu eta mantentzea, Ertzaintzaren Zuzendaritzak eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak beren eremuari dagokionez finkatutako auditoria-funtzionaltasunak, protokoloak eta jarraibideak kontuan hartuta.
  5. Segurtasun eta Babes Zibileko sailburuordetzek bakoitzak bere jardun-eremuaren arabera emandako gidalerroekin bat etorriz, euskal administrazioetako segurtasun publikoko eta babes zibileko zerbitzuetarako informatikan eta komunikazioetan beharrezkoak diren estandarrak eta homologazioak proposatzea, halako moldez non datuak transmititu, eta gorabeherak eta baliabideak kudeatu eta bideratu ahal izango diren.
  6. Datu-prozesuen teknikak eta datu-kodetze eta -egituren teknikak aztertu eta garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroak ezarritako protokoloak aintzat hartuta.
  7. Segurtasun publikoko euskal sistemarekin lotutako egitekoak betetzeko eta elkarreragingarritasuna bermatzeko behar diren informazio- eta komunikazio sistemak garatu, ezarri, eskuratu eta mantentzea, bai eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eskatzen dituenak ere, akademiak berak finantzatuta.
  8. Komunikazioekin eta sistemekin lotutako segurtasun-zerbitzuak ematea, teknikoak eta administratiboak, bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez, eta Segurtasun Administrazioaren eta Babes Zibileko zerbitzuetan digitalizazio- eta informatizazio-proiektu estrategikoak gauzatzea.
  9. Barneko informazio- eta komunikazio-sistemak diseinatu, ezarri eta kudeatzea, eta giza baliabideak egoki kudeatzeko egin diren ekimenetatik eta kalitate proiektuetatik ateratako arrazionalizazio-neurriak ezartzea.
  10. Segurtasun Sailarenak diren eta segurtasuneko eta babes zibileko jarduerekin loturik dauden informatika- eta telekomunikazio-instalazioen mantentze-lana egitea.
  11. Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako konbergentzia teknologiko eta digitaleko prozesuetan parte hartzea, informatika- eta telekomunikazio-sistemei dagokienez.
  12. Beste administrazio batzuekin hartutako konpromisoen ondorioz sortu diren programak eta proiektuak egikaritzeko prozesua kontrolatu eta koordinatzea, bere eskumenekoak diren gaietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Olatz Arabiourrutia Loroño
(2024/06/27 - ) Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak