Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari:
- Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen artean, sormen-gaitasuna, berrikuntzarako gaitasuna eta pentsamendu konstruktiborako gaitasuna sustatzen duten ekintzak bultzatzea.
- Ikasketa-metodologia aktiboen ezarpen orokorra sustatzea, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan berrikuntza metodologikoa indartzeko xedez.
- Lanbide Heziketaren ikaskuntza-mailetan STEAM kultura bultzatzea.
- Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan digitalizazioaren aurrerapena eta garapena bultzatu eta zuzentzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren jarraibideak betez.
- Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikerketa aplikatuko proiektuak sustatzea, enpresekin lankidetzan egin ahal izango direnak, bereziki Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik ezarritako estrategiekin bat datozen ETEekin.
- Ingurune estrategiko espezializatuak eta espezializazio-arloak sor daitezen sustatzea, zenbait sektore produktibotan Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artean elkartze eta lankidetza eraginkorra bultzatzeko, batez ere ETEen, mikroETEen eta autonomoen artean, betiere enpleguaren eta lehiakortasunaren erronka berriei erantzuteko.
- Lanbide Heziketako ikastetxeetan, egungo eta etorkizuneko teknologia aurreratuak aztertzea, sustatzea eta ezartzea, ingurune konplexuetan irakasleen eta ikasleen konpetentziak hobetzeko xedez.
- Lanbide Heziketako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-planak diseinatu, aplikatu eta gauzatzea, barnean hartuta eguneratzea eta espezializatzea.
- Irakasleen konpetentziak hobetzeko prestakuntza-ekintzak diseinatzea, ikasgelan zenbait ikasketa-metodologia garatzeko.
- Irakasleen prestakuntzara zuzendutako ekintzak diseinatu eta gauzatzea, ingurune teknologikoki oso aurreratuetan behar bezala erantzuteko gai izan daitezen.
- Esparru ez-formalean, bizialdi osoan ikasketa-jarduerak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak planifikatzea, betiere unean uneko premiak kontuan hartuta.
- Lanbide Heziketako ikasleen artean espiritu ekintzailea eta enpresa-kultura sustatzeko beharrezkoak diren ekintzak ezartzea, ekintzailetza pertsonala sustatuz eta ikasleei enpresa-proiektu berriak hasteko gaitasuna emanez.
- Lanbide-heziketako zentroei laguntzea enpresa-proiektuak garatzen eta enpresak sortzen, zeinek barnean hartuko baitituzte digitalizazioa, jasangarritasuna, berrikuntza, konpromiso soziala eta pertsonetan oinarritutako antolaketa-egiturak, euskal produkzio-sarea berroneratzen, modernizatzen eta zabaltzen joateko.
- Lanbide Heziketako ikastetxeetan kudeaketa- eta antolaketa-eredu berritzaileak garatzeko jarduerak planifikatu eta zuzentzea, ikastetxe horietan konplexutasunaren kudeaketa eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuak lantzeko.
- Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketarekin lotutako Europako eta nazioarteko programetan parte hartzeko beharrezko diren ekintzak sustatu eta bultzatzea.
- Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
Zuzendari bat izango da saileko zuzendaritza bakoitzeko burua, zeina zuzenean eta hierarkian dagokion sailburuordearen mende izango baita, salbu eta sailburuaren Kabinete Zuzendaritzaren kasuan. Egiteko hauek izango dituzte Hezkuntza Saileko zuzendariek:
- Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea.
- Garatzen diren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduraduneei.
- Laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea, zeinek bere eskumen-eremuan.
- Gastua kontratatzea, baimentzea eta onartzea, eta bere jardun-eremuko kontratu txikiak behar bezala gauzatzen direla kontrolatzea, dekretu honetan kontratu horietaz egiten den aipamenaz gain, bereziki Bigarren Xedapen Gehigarrian.
- Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.
KARGUAK
Rikardo Lamadrid Intxaurraga
(2020/09/10 - 2024/06/26) Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak