SOLVIT lerrokada.
SOLVIT arazoak konpontzeko lineako sarea da. EBko estatu kideak elkarlanean ari dira agintari publikoek barne-merkatuari buruzko legeria behar ez bezala aplikatzeak eragiten dituen arazoak modu pragmatikoan konpontzeko.
Erreklamazioak herritarrek eta enpresek aurkezten dituzte.
Europar Batasuneko estatu kide bakoitzean (adibidez, Norvegian, Islandian eta Liechtensteinen), SOLVIT zentro bat dago. Estatuaren kasuan, SOLVIT zentroa Kanpo Politika eta Lankidetza Ministerioko Europar Batasunaren Politika Bateratuen eta Gai Orokorren Zuzendaritza Nagusian dago.
Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 15. artikulua (g letra) betetzeko, Europako Gaietarako Zuzendaritza EAEko SOLVITen harremanetarako puntu izendatu dute.
SOLVITen zentro nazionalek benetako arazoei konponbide errealistak emateko konpromisoa dute. Arazoak konpontzeko sistema da, doakoa, informala, azkarra eta lagunartekoa.
SOLVITera kasu bat aurkezten denean, herritarraren edo enpresaren SOLVIT zentroak («jatorrizko SOLVIT zentroa») bere eskaeraren edukia aztertuko du, ikusteko ea barne-merkatuko arauak oker aplikatu diren kasua den, eta beharrezkoa den informazio guztia eman ote den. Ondoren, jatorrizko SOLVIT zentroak arazoa sortu deneko beste estatu kideko SOLVIT zentrora igorriko du kasua («SOLVIT zentro arduraduna»). SOLVIT zentro arduradunak hamar aste izango ditu gaia ebazteko.
Tartean dagoen administrazioa EAEkoa den kasuetan, Europako Gaietarako Zuzendaritzak, SOLVIT sarerako harremanetarako puntu gisa, administrazio publiko kaltetuari kasuaren berri emateko erantzukizuna hartuko du bere gain, eta, era berean, konponbidea eskatuko dio. Ondoren, SOLVIT zentrora igorriko da, bide ofizialak baliatuta.