Osasun Saila

Sasoikako langileei buruzko informazioa

Sasoi langileak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kanpaina bat jarri du abian Arabako Errioxako sasoiko langileen COVID-19aren aurkako txertaketa indartzeko (leiho berri batean irekitzen da) 2022ko udaberriko kimaketa-kanpainan.

Pertsona horiei txertaketa eskainiko zaie, eta txertaketa-jarraibidea osatzeko behar diren dosiak emango zaizkie eskualdean dauden bitartean.

Egoera epidemiologikoa gorabehera, prebentzio- eta txertaketa-neurriak oso garrantzitsuak izaten ari dira pandemia honen ondorioak murrizteko.

PFIZER txertoa
2 dosi, eta azken txertoa hartu zenetik 7 egun baino gehiago igaro izana.
MODERNA txertoa
2 dosi, eta azken txertoa hartu zenetik 14 egun baino gehiago igaro izana.
ASTRAZENECA txertoa
2 dosi, eta azken txertoa hartu zenetik 14 egun baino gehiago igaro izana.
JANSSEN txertoa
Dosi bat, eta 14 egun baino gehiago igaro izana.
Txertaketa-jarraibide mistoa
1. dosia AstraZeneca + 2. dosia Pfizer, eta azken txertoa hartu zenetik 7 egun baino gehiago igaro izana.
1. dosia AstraZeneca + 2. dosia Moderna eta azken txertoa hartu zenetik 14 egun baino gehiago igaro izana.
  • Zure zalantzak argitzeko, deitu telefono honetara: 945006908
  • Edo bidali mezu bat helbide honetara: temporeros.osiriojaalavesa@osakidetza.eus
  • Osasun arloko langileek zure egoera baloratuko dute eta jarraibideak emango dizkizute.
  • Orain arte txertorik hartu ez baduzu, edo dosiren bat jarri baduzu eta indartze-dosia badagokizu, Osakidetzak txertoa hartzeko eta beharrezko informazioa emateko aukera eskaintzen dizu.
  • INTERESATUTA BAZAUDE EDO ZALANTZARIK BADUZU, DEITU HONA: 945006908

  • Edo bidali mezu bat helbide honetara: temporeros.osiriojaalavesa@osakidetza.eus

  • Osasun arloko langileek zure egoera baloratuko dute eta jarraibideak emango dizkizute.

  • Honako hauek eraman:

    • NANa, pasaportea edo AIZa
    • Txertaketa-ziurtagiria paperean edo mugikorrean, dosiren bat jarri baduzu.
  • Txertaketa-gune bat jarriko da Arabako Errioxako Eskualdean.

Azken aldaketako data: