URRUZUNO literatur lehiaketa (2024-2025)

[URRUZUNO]

Deskribapena


Xedea

Urruzuno eskola arteko literatur lehiaketa da eta ikasleen artean literatur zaletasuna, literatur sorkuntza eta euskararen idatzizko kalitatea bultzatzea du helburu.

Aurrekontuko zuzkidura

--

Prestazioa zerbitzutan

Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Gazteek euskal idazle bat laguntzaile izango dute uneoro. Egonaldia 2025eko irailaren 1etik 5era egingo da.

Ikastetxeen eta irakasleen ahalegina aitortu eta eskertu nahian, lan-kopururik handiena aurkeztu duten 5 ikastetxeak ere saritu egingo dira. Idazleak Ikastetxeetan programako bina saio egiteko aukera izango dute saritutako ikastetxeek.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Betekizunak

  • Deialdi honetan, ondoren zehazten diren mailetako ikasleek har dezakete parte:
     
    - A kategoria (Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo Erdi Mailako Heziketa zikloak)
    
    - B kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak) 
  • Aurkezten diren literatur lanek euskaraz idatziak, originalak eta inoiz aragitaratu gabeak izan behar dute, eta lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatur saririk irabazi gabeak. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.

  • Lanak eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar dira, word formatuan.

  • Lanen neurriak hauek izango dira:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1052708

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Epaimahaiak lanik onenak zein diren erabaki eta sarien ebazpen-proposamena helaraziko dio Hezkuntzako sailburuordeari, eta honek dagokion ebazpena eman eta interesatuei jakinaraziko die 2025ko ekaina baino lehen. Halaber, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/) argitaratuko da ebazpena.

Beste tramite batzuk