Saileko lehen lanerako jarraibideak
Hezkuntza Sailarekin izan duzun lehen lan-harremanaren ondorioz, beharrezkoa da eskatutako informazio guztia Ordezkagunean betetzea. Jada ez da beharrezkoa dokumentu gehigarririk betetzea; informazio guztia behar bezala jaso beharko da Ordezkagunean.
Halaber, zure datuak Sexu Delitugileen Erregistro Nazionalean kontsultatzeko baimena eman beharko diozu sailari, Hezigunearen ataritik . Oso garrantzitsua da datu horiek bidaltzea eta lehen aipatutako baimena lehenbailehen ematea, Gizarte Segurantzan alta eman ahal izateko. Gainera, Ordezkaritza bakoitzak izendapena gauzatzeko beharrezkoa den beste edozein agiri eskatu ahal izango dizu.