Segurtasun Sailaren 2025-2028 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa
- Erakundea:
- Segurtasuna
Helburuak
-
SARRERA
Plan hau Segurtasun Sailaren politika antolatzeko tresna da, helburu baitu onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak sustatzea edo xede publikoak lortzeko bultzada ematea, dirulaguntzak emanda.
Nabarmendu behar dago plana programatikoa dela, eta, beraz, edukiak ez duela ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen. Izan ere, plana eraginkorra izan dadin, hainbat dirulaguntza-lerro gauzatu beharko dira, besteak beste, ekitaldiko aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta.
Plan hau prestatzeko, jomuga diren interes publikoak aztertu dira, eta 2025-2028 aldirako izango diren baliabideekin alderatu. Horrela, eraginkortasun- eta efizientzia-mailak handituko direla bermatzen da, baita gure jardun-eremuan gardentasuna indartuko dela ere.
Hori guztia kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau prestatu du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoarekin bat etorriz eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoak prestatzeari buruzko 01/15 Zirkularreko jarraibideak erreferentziatzat hartuta.
-
PLANAREN EREMU OBJEKTIBOA, INSTITUZIONALA ETA DENBORAEREMUA
Segurtasun Sailak bere egitura organiko eta funtzionalari buruzko dekretuan esleitzen zaizkion eskumenen arabera kudeatzen dituen dirulaguntzak biltzen ditu plan honek.
Dirulaguntza kontzeptuaren barruan, planak pertsona publiko edo pribatuen alde egiten den diru-erabilera oro hartzen du, baldin eta onuradunen zuzeneko kontraprestaziorik gabe ematen bada, eta helburu jakin bat betetzeari, proiektu bat gauzatzeari, jarduera bat egiteari edo portaera berezi bat hartzeari lotuta badago; betiere, finantzatutako proiektuaren, ekintzaren, jokabidearen edo egoeraren helburua onura publikoko edo interes sozialeko jarduera bat edo helburu publiko bat sustatzea bada.
Kanpo geratzen dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen aplikazio-eremutik berariaz kanpo geratzen diren kasuak (3.3 artikulua).
Denbora-eremuari dagokionez, planak 2025-2028 aldirako aurreikuspenak jasotzen ditu. -
PLANTEATZEN DIREN HELBURU NAGUSIAK
Sail honek sustapen-jarduerarekin bete nahi dituen helburuak desberdinak dira, sail horri esleitutako eskumen-eremuak kontuan hartuta.
1. helburua.- Mugikortasun seguru eta jasangarria sustatzea.
Eusko Jaurlaritzak, Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoen bidez, hezkuntzaren aldeko apustua egin du, zirkulazioko istripuak prebenitzeko tresna gisa. Horretarako, Trafiko Zuzendaritzak hainbat ekimen sustatzen ditu Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaizkien programa espezifikoen bidez, Bizkarrezur Muineko Lesioa Aztertzeko Elkartearen (AESLEME) eskutik, eta, 2023az geroztik, bai eta bide-arriskuko beste kolektibo batzuei zuzentzen zaizkienak ere, BAKETIK Fundazioaren eskutik.
AESLEME (bizkarrezur-muineko lesioak ikertzeko elkartea) sortzeko arrazoia izan zen nabarmen ugaritu zirela trafiko-istripuen ondoriozko bizkarrezur-muineko lesioak eta garezurreko eta entzefalo-traumatismoak. Irabazi-asmorik gabeko espainiar entitate pribatua da, 1995. urtean onura publiko erakunde izendatua, eta istripuen ondoriozko lesio konponezinak prebenitzen jarduten du, heziketa-kanpaina prebentibo propioen bidez. Trafiko-agintaritzekin, tokiko eta autonomia-erkidegoetako enteekin lankidetzan aritzen da hainbat kolektibori zuzendutako istripu-prebentzioko programetan, hala nola, ikastetxeak, akademia militarrak, adinekoen zentroak, espetxeak, enpresak eta abar. Prebentzio- eta sentsibilizazio-kanpainen bidez, istripuak prebenitzea du eginkizun, bai eta lesionatu larrien eta jatorri traumatikoko hildakoen kopurua bide-hezkuntzako kanpainen bidez gutxitzea eta herritarrak istripuen ondorioez eta desgaitasuna duten pertsonek aurre egin behar dieten arazo fisiko, psikologiko eta sozialez sentsibilizatzea ere.
AESLEMErekin lankidetzan arituz, Trafiko Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleak trafiko-istripuen prebentzioaren arloan informatzeko eta sentsibilizatzeko helburua bideratzen du; hala, informazio- eta sentsibilizazio-jardunaldiak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat ikastetxeetan.
Hitzaldi-solasaldiak emango dira lehen mailako prebentzioari (arriskuak eta prebentzioa), bigarren mailako prebentzioari (istripuetan esku hartzea) eta hirugarren mailako prebentzioari (istripuen ondorioak) buruz, fakultatiboen eta zirkulazio-istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioak dituzten pertsonen eskutik, eta saioak ikasleen adinera eta mailara egokituta egongo dira.
Hartzaileak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo edo Lanbide Heziketako 12 urtetik gorako ikasleak izango dira. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak aurretik aukeratuko du zein ikastetxetakoak.
BAKETIK Fundazioa 2006. urtean inskribatu zen irabazi-asmorik gabeko fundazio gisa, eta bere sorrera-helburuen artean dago eraldaketa pertsonalerako eta hezkuntzaren, bizikidetzaren, antolakuntzaren edo gizartearen eraldaketarako prozesuak, zerbitzuak eta baliabideak etikoki sustatzea. Horretarako hainbat programa eta metodologia ditu, horien artean antzerki foruma. Bide-segurtasunaren gaia, sarritan, entzule pasibo soil batzuk balira bezala erakusten zaie parte-hartzaileei, baina antzerki-forumari esker, ikusle ez ezik, aktore eta zuzendari izan daitezke; hori da, hain zuzen, bere potentzialtasun nagusia. Fikzioan errealitate bidegabe bat eraldatzeko aukera dute. Antzerkian eraldaketa horren subjektu izateak beren bizitza errealean ere antzeko eraldaketen subjektu izaten laguntzen die.
BAKETIKekin lankidetzan arituz, Trafiko Zuzendaritzak antzerki forumeko ekintzak bultzatzen ditu hiru eremu bereizitan: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, «Norabide guztiak / Cambio de sentido» programaren bidez; Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak, «Atzera bueltarik ez / Sin vuelta atrás» programaren bidez; eta EAEko espetxeetan bide-segurtasunaren aurka egindako delituengatik zigorrak betetzen ari diren pertsonak.
2. helburua.- kriminologia-ikaskuntzak eta ikerketa sustatzea.
Segurtasun Sailari esleitutako eskumenen artean delinkuentzia prebentzea eta tratatzea dago, baita herritarren segurtasuna hobeto bermatzea ere. Helburu horiek lortzeko planifikatutako neurrietako bat da eta epe ertain eta luzean kriminalitatearen ezagutza, prebentzioa eta desagertze modu eraginkorrena hobetzeko tresnak sortzea.
Arlo horretako ezagutzaren eta ikerketaren mesedetan, Segurtasun Saila, Ertzaintzaren Zuzendaritzaren bitartez, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan ari da, bi jarduera-ildoren bidez.
Alde batetik, UPV/EHUko Giza Eskubide eta Botere Publikoen UNESCO Katedrarekin lankidetzan dihardu; hitzarmen bat sinatu du, gorroto-delituei buruzko EAErako txosten propio eta espezifiko bat egin dadin bultzatzeko, baita Europan arlo horretan egiten denarekiko konparazioa ere.
Segurtasun Sailaren helburu garrantzitsuenetako bat da delituen prebentzioa, eta, guztiak ere garrantzi handikoak izan arren, arreta berezia eskaini behar zaie gorroto-delituei; izan ere, mota horretako delituek biktimarengan inpaktu handia eragiteaz gain, biktima izan daitekeen taldea edo kolektiboa beldurtzen dute, eta, era berean, kalte komunitario eta sozial handia eragiten dute, oinarrizko eskubideak urratzen dituzte eta gizarte-kohesioari eta bakeari larriki eragiten diote.
Txostenaren helburua izango da kriminaltasun mota hori epe laburrean edo ertainean hobeto ezagutu, prebenitu eta eraginkorrago desagerrarazteko tresna bihurtzea. Horrez gain, tresna horrek operadore juridikoekiko koordinazioa erraztuko du, eta lagungarria izango da gorroto-delituekin izandako lan-esperientzia nazioarteko instantzietara eramaten lagunduko du; bereziki interesgarria izango da EAEko errealitatea Europaren errealitatearekin alderatu ahal izatea.
Bestalde, UPV/EHUko Instituto Vasco de Criminología / Kriminologiaren Euskal Institutuarekin (IVAC-KREI) lankidetzan aritzea aurreikusten da, jarduera akademikoak, azterlanak eta ikerketak garatzeko ikerketa- eta prestakuntza-jardueretan (batik bat aplikatuak). Jarduerok interes kriminologiko eta biktimologikoa izango dute batez ere, eta segurtasun objektibo eta subjektibo berezia behar duten elementuak ezagutu eta ulertzeko bide emango dute, betiere, bi erakundeen lanaren —IVAC-KREIren lan zientifikoaren eta Ertzaintzaren lan praktikoaren— sinergiei esker, delinkuentzia prebenitzeko eta tratatzeko balia daitezkeen emaitzak lortzea xede, bai eta herritarrei segurtasun-berme onena eskaintzea ere.
IVAC-KREIren jardueraren xede espezifikoa da zientzia kriminaletako ikerketa eta prestakuntza espezializatua da, eta, unibertsitate-institutu gisa, hainbat unibertsitate-zentrotako eta -sailetako irakasleak eta ikertzaileak biltzen ditu, bai eta aipatu aztergaiarekin zerikusia duten eremu publiko eta pribatuetako profesionalak ere. Estatuan eta nazioartean harreman pribilegiatuak dituzte atzerriko zentro eta unibertsitateekin eta beste ikerketa-institutu batzuekin.
IVAC-KREIk horrelako proiektu bat egiteak Segurtasun Sailean, oro har, eta Ertzaintzan, bereziki, arlo horren gaineko ezagutza handitzea eta arlo horretako ikerketa-jarduerak ugaritzea ekarriko du.
3. helburua.- Ertzaintzako langileek Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte har dezaten sustatzea eta bultzatzea.
Polizien eta Suhiltzaileen Jokoen helburua, alde batetik, kirolari esker mundu osoko polizien eta suhiltzaileen arteko esperientziak partekatzea da, segurtasuneko zerbitzu publikoen arteko laguntasuna sustatzeko; bestetik, adibidearekin forma fisiko eta profesional onari eutsi diezaioten motibatzea.
Polizia-lanak egoera fisiko berezia eskatzen du; eskakizun hori kidegorako hautaketa-prozesuan bertan egiten da, baina egoera horri ibilbide profesionalean zehar eutsi behar zaio.
Ibilbide profesionalean zehar sasoiko egotea sustatzeko, Segurtasun Sailak polizia-kidegoko kideek jarduketa publikoetan, esaterako, polizia eta suhiltzaileen jokoetan, parte hartzea sustatzen du. Izan ere, parte hartzea, jokoon sonagatik, akuilu eta pizgarri gisakoa da beste funtzionario batzuentzat, ariketa fisikoa eta kirola egiteko ohitura izan dezaten, sasoiko egoteko eta errendimendua eta segurtasuna areagotzeko esparru profesionalean.
Egiaztatu da kirol-jarduera publikoetan parte hartzearen adibidea, batez ere komunikabideetan duen oihartzun publikoagatik, joan den urteetan parte-hartzearekin lortutako arrakastak kontuan hartuta, gainerako funtzionarioek kirol-jardueraren bidez gaitasun fisikoari eustearen komenigarritasuna ikustean eragiten duela, eta aldi berean, kirol-lorpenak taldearentzat gauza prestigiotsutzat hartzen direla.
Bizigarri hori oso komenigarria da, kontuan hartuta funtzionarioentzat jarduera fisikoa mantentzeko derrigorrezko programak ezartzeak lekarzkeen zailtasunak eta eragozpenak, eta agenteek behar bezalako egoera fisikorik ez izateak harreman zuzena izango lukeela laneko errendimenduarekin eta langilearen beraren osasunarekin.
Aitzitik, kirol-jarduerak eragin positiboa du lanarekin lotutako gaitasun fisiko zehatz batzuk hobetzean, gorputza mugitzeko gaitasun efizientean eta nekea kudeatzean, alderdi psikologikoak hobetzean, aurrez aurreko fisiko batean arriskuak murriztean eta osasunarekin harremanetan dauden alderdiak hobetzean.
4. helburua.- Etxeko indarkeriak, familia barruko indarkeriak, genero-indarkeriak eta indarkeria matxistak eragindako arriskuen prebentzioa.
Segurtasun Sailak eskumena du Autonomia Erkidegoko poliziaren arloan eta herritarren segurtasunaren arloan.
Ertzaintzak indarkeria mota oro prebenitzeko egiten du lan, eta arreta berezia jartzen du etxeko indarkerian, familia barruko indarkerian (gurasoen aurkako indarkeria eta seme-alaben aurkako indarkeria), genero-indarkerian eta indarkeria matxistan, prebenitzeko asmotan. Halaber, halakorik gertatuz gero, biktimek erasotzaileen aurrean ahalik eta segurtasun handiena izan dezaten lortzeko lan egiten du; horretarako, EBA (Etxekoen eta Emakumeen Babesa) erabiltzen du kudeaketa-tresna gisa. Aplikazio informatiko bat da, indarkeria mota horien aurkako polizia-lana jaso eta biltzen duena.
Biktima guztiei babes eraginkorragoa eskaintzeko asmoz, Ertzaintzak UPV/EHUren laguntza eskatu zuen 2006. urtean, indarkeria-gertakari larriak gertatzeko probabilitate handiena erakusten duten adierazleak identifikatzeko eta, aldi berean, biktima bakoitzari lotutako arrisku-maila zorrotz kalkulatzeko gai izango zen tresna zientifiko bat bilatzeko, arrisku-maila horren araberako neurri polizialak hartzeko helburuarekin.
Lan horren ondorioz, 2007. urtean, «Bikotekidearen kontrako indarkeria larriaren arriskua iragartzeko eskala» sortu zen. Ertzaintzak eskala hori etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren espedienteetan sartu zuen, bikote-harremanetako arrisku mailak kalkulatzeko erabilgarritasun praktikoko tresna erraz gisa. Biktimari egokitutako arrisku-maila kalkulatuta, babes-neurri polizial batzuk esleitzen zaizkio.
Genero-indarkeriaren, etxeko indarkeriaren eta indarkeria matxistaren arriskua aurreikusteko, biktimen premia espezifikoetara egokituta haiek babesteko neurriak hartu ahal izateko, ezinbestekoa da indarkeria mota horien errealitatea sistematikoki eta modu berrituan ezagutzea. Eta, horretarako, beharrezkoa da datuak eta informazioak biltzeko sistematika bat izatea, biktimen eta erasotzaileen profila ezagutzea ahalbidetuko duena, aztertu eta ondorioak ateratzeko. Bere helburuak betez, UPV/EHUk ikerketa soziala sustatzen du, EAEko gizartearen errealitatea hobeto ezagutzeko bere eremu guztietan.
5.helburua.- Herritarrek Larrialdei Aurre Egiteko Euskal Sisteman parte hartzea bultzatu eta sustatzea.
Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuak eta hori garatzen duen Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuak xedatzen dute larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako EAEko sisteman herritarrek parte hartzeko eta laguntzeko sare bat, babes zibilerako interesa duten boluntario-antolakundeek osatua. Horien artean daude Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten EAEko babes zibileko entitate laguntzaileak.
Lankidetza-hitzarmenen bidez, babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko jardueretan modu erregularrean lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen dute entitate horiek. Izan ere, entitateon helburu nagusia larrialdi-egoeretan pertsonei eta ondasunei arreta ematea izan behar da, helburuetako bat babes zibileko zerbitzuak ematea izan behar da eta izaera altruista izan behar dute.
Lankidetza-hitzarmen horietan jaso behar da, besteak beste, entitate laguntzaileak larrialdi-egoeretan parte hartzeagatik izaten dituen gastu eta kalteen konpentsazioa, agintari eskudunak parte-hartze hori eskatzen duenean.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, Segurtasun Sailaren bitartez, lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu babes zibileko entitate laguntzaile hauekin:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriaren batzorde autonomikoa.
- Euskal-DYA Federazioa.
- Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea.
- Euskal Espeleologoen Elkargoa.
- Euskal Mendizale Federazioa.
6. helburua.-Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuei erreparatzea.
Autonomia-erkidegoek, alderdi politikoen finantzaketari buruzko 8/2007 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, baldintzatu gabeko urteko dirulaguntzak eman ahal izango dizkiete beren legebiltzarretan ordezkaritza duten alderdi politikoei, dagozkien aurrekontu autonomikoen kontura, beren funtzionamendu-gastuei aurre egiteko. Dirulaguntza horiek alderdi bakoitzak bere legebiltzarretako azken hauteskundeetan lortutako eserleku eta boto kopuruaren arabera banatuko dira, araudi autonomikoan ezarritakoaren arabera.
Ez dagoenez gai hori arautzen duen araudi autonomikorik, Euskal Autonomia Erkidegoan aipatu den legearen 3.2 artikuluan ezarritako irizpidea aplikatzen da, hots, Estatuak Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoen funtzionamendu-gastuetarako dirulaguntza banatzeari buruz ezarritakoa.
Beraz, esleipen hori hiru kopuru berdinetan banatzen da:
- a) Horietako bat, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan alderdi politiko bakoitzak lortutako eserleku kopuruaren proportzioan.
- b) Gainerako biak, alderdi bakoitzak hauteskunde horietan lortutako boto guztien proportzioan.
Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeak 2024ko apirilaren 21ean egin ziren, eta alderdi politikoek emaitza hauek lortu zituzten:
Eserleku kopurua Boto kopurua EAJ-PNV 372.456 27 EH BILDU 343.609 27 PSE-EE/PSOE 150.752 12 PP 98.144 7 SUMAR 35.402 1 VOX 21.696 1 7. helburua. Ikerketa ozeano-meteorologikoa sustatzea.
Helburua da itsasertzeko itsas inguruneko plataformen bidez informazio ozeano-meteorologikoa lortzera bideratutako ikerketa sustatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko sare ozeano-meteorologikoa hiru plataforma ozeano-meteorologikoz osatuta dago (EAEko portuetan daude), bai eta ur sakonetako bi buia ozeano‑meteorologikoz, kostaldeko radar-sare batez eta hiru kostalde-bideometriako sistemaz ere. Sare hori EAEko meteorologia-zerbitzuak dituen baliabideetako bat da.
AZTI Fundazioa zentro teknologiko aditua da itsas eta ozeanografia-ikerketan, eta Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barne dago. Irabazi-asmorik gabeko eta interes orokorreko entitatea da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-, meteorologia- eta, bereziki, ozeanografia-garapenarekin konprometitua. Hogeita bost urte baino gehiagoko ibilbidea du ozeanografiari eta itsas ekosistemei buruzko azterketan eta ikerketan, eta hainbat ikerketa egin ditu itsasertzaren eta itsas baliabideen zaintzaren esparruan.
Zentro teknologiko espezializatua izatea du eginkizun, eta ikerketa estrategiko eta aplikatua egiten du ezagutza berria sortzeko. Kalitate zientifiko altuak, ikerketaren emaitzak aplikatzearekin konbinatuta, bere ikerketa-taldea nazioartean erreferente izatea lortu du. AZTI fundazioa EuroGOOS irabazi-asmorik gabeko nazioarteko antolakunde ospetsuko kidea da, eta Europa mailako ozeanografia operazionalarekin konprometituta dago.
Segurtasun Sailak, babes zibilari, larrialdiei eta meteorologiari, klimatologiari eta antzeko zientziei dagozkien eskumenak betez, komenigarritzat jotzen du AZTI Fundazioarekin lankidetzan aritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sare ozeano-meteorologikoko arlo horietan zaintza, informazioa, mantentzea, kudeaketa, ezagutza eta zabalkundea sustatu eta bultzatzeko.
helburua.- Jokoarekiko adikzioek eragindako arriskuak prebenitzea.
Azterlanak egin ondoren, Jokoaren Euskal Behatokiak joko arduratsua sustatzeko eta joko problematikoa prebenitzeko ekintza-plan bat egin du. Plan horren abiapuntua honako diagnostiko hau da: jokoaren eskaintza eta eskuragarritasuna handitu dira, bai eta gizartearen kezka ere, pertsona eta gizarte-kolektibo jakin batzuengan nahi ez diren ondorioak izan ditzakeelako.
Aipatutako ekintza-planaren helburuetako bat da jokoaren erabilera desegokiarekin lotutako arriskuak murriztea eta adikzio-arazoak dituzten pertsonei tratamendu integrala eskaintzea.
Horretarako, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntza ekonomikoak ezarri dira, joko patologikoari buruzko informazio- eta prebentzio-jarduerak garatzeko. Dirulaguntza horren helburua da jokoarekin lotutako jokabide arriskutsu eta arazotsuei buruz egiten dituzten informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerei eusten laguntzea.
Joko patologikoari buruzko informazio- eta prebentzio-proiektu unibertsaltzat joko dira honako helburu hauek dituzten ekintzak proposatzen dituztenak: joko patologikoaren arriskuarekiko kalteberatasun-egoerak hautematea; joko arduratsuaren ezaugarriak eta joko-arriskuko egoera baten adierazleen ezagutza sustatzea; teknologia berriek jokoan dituzten arriskuak ezagutaraztea; eta joko patologikoaren aurkako borrokako jarduera eta baliabide publiko eta pribatuak ezagutaraztea. Proiektuak, besteak beste, honako kolektibo hauei zuzenduta egon daitezke: adingabeak, gazteak eta nerabeak, familiak eta hezkuntza-komunitatea.
Laguntza-programa 2020-2024 aldian garatu da, eta proiektuak justifikatzeko memoria guztiak berrikusi dira. Esan daiteke laguntza jaso duten pertsonen kopuruak gora egin duela: batez beste, 5.000 pertsonak hartu dute parte edo jaso dituzte jarduerak (hitzaldiak, tailerrak, esperientziak partekatzea, materialak egitea, etab.). Ildo horretan, materialak zabaltzeak pertsona gehiagorengana iristea ahalbidetu du. Proiektu askorekin batera web-argitalpenak, aldizkariak, liburuxkak, gidak, etab., eman dira.
Askotariko topaguneak izan dira, hartzaileen izaeraren araberakoak: eskolak, gazteen topalekuak, elkarteen lokalak edo ekipamendu soziokulturalak. Era berean, proiektu horietan erabilitako eta horietatik abiatuta egindako materialak erabiltzen jarraitu da, joko patologikoari buruzko informazioa emateko eta hura prebenitzeko.
Zenbat pertsonengana iristea lortu den eta ekintza horiekin zenbat harreman eta prozesu hasi diren ikusita, bidezkoa da programari eustea, ekimen horiei jarraipena eta garapena emateko.
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Garatzeko jarduerak eta baliabideak
IV. ARDATZ ESTRATEGIKOAK ETA DIRULAGUNTZEN LERROAK
Jarraian, planaren ardatz estrategikoak eta dirulaguntzen lerroak zerrendatzen dira, saileko unitate organikoaren arabera.
1. HELBURU ESTRATEGIKOA.- MUGIKORTASUN SEGURU ETA JASANGARRIA SUSTATZEA.
1. dirulaguntza-lerroa: Bizkarrezur-muineko lesioa ikertzeko Elkartea (AESLEME)
2221. programa: TRAFIKOA
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: Ikastetxeetako ikasleak trafiko-istripuen prebentzioari buruz informatzea eta sentsibilizatzea.
- Ekintza: lehen mailako prebentzioari (arriskuak eta prebentzioa), bigarren mailako prebentzioari (istripuerik izanez gero nola jokatu) eta hirugarren mailako prebentzioari (istripuen ondorioa) buruzko solasaldia.
- Adierazleak: hitzaldi-solasaldien kopurua eta parte hartu duten ikasleen kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
45.000€ | 45.000€ | 45.000€ | 45.000€ |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Bizkarrezur-muineko lesioa ikertzeko elkartea (AESLEME).
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
2.dirulaguntza-lerroa: Baketik Fundazioa
2221. programa: TRAFIKOA
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: erabakiak hartzearen eta arriskua hartzearen arteko lotura ezagutzea, eta portaerak identifikatzea, errepideko ezbeharren ondorioak prebenitzeko edo minimizatzeko.
- Ekintza: antzerki interaktiboko saioak, parte-hartzaileei inplikatzea eta aurre egin behar dieten bide-arriskuko egoerak identifikatzea errazten dietenak, bai eta horiei aurrea hartzeko eta aurre egiteko irtenbideak edo alternatibak bilatzea ere.
- Adierazleak: antzerki-forumeko saioen kopurua eta parte-hartzaileen kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
45.000€ | 45.000€ | 45.000€ | 45.000€ |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Baketik fundazioa.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
2. HELBURU ESTRATEGIKOA.- KRIMINOLOGIA-IKASKUNTZAK ETA IKERKETA SUSTATZEA.
1. dirulaguntza-lerroa: UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra
2223. Programa: ERTZAINTZA ZERBITZUAN
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: gorroto-delituen ezagutza, prebentzioa eta desagertzea hobetzea; izan ere, delitu horiek desagerrarazteaz bat, berdintasuna, tolerantzia, elkarbizitza eta errespetua loratuko baitira, eta horixe da gizarte demokratiko aurreratu ororen asmo gorena.
- Ekintza: gorroto-delituei buruzko EAErako txosten propio eta espezifiko bat egitea, bai eta Europan arlo horretan egiten denarekiko konparazioa ere.
- Adierazleak: txosten kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
30.000 € | 30.000 € | 30.000 € | 30.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra.
- Emateko prozedura: 2025. urtea: Erabakia, 2022ko martxoaren 22koa, Gobernu Kontseiluarena, 2022ko martxoaren 24an bi alderdiek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez zuzeneko dirulaguntza ematekoa. 2026-2028 urteak: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
2. dirulaguntza-lerroa: UPV/EHU, Instituto Vasco de Criminología / Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)
2223. Programa: ERTZAINTZA ZERBITZUAN
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: segurtasun objektibo eta subjektibo bereziaren eremuan lortzen diren emaitzen ezarpen praktikoa lortzea helburu duen ikerketa garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikuspegi kriminologiko eta biktimologikotik.
- Ekintza: azterlanak eta txostenak; ikastaroak, jardunaldiak eta bestelako prestakuntza-jarduerak; eta urteko udako ikastaro bat.
- Adierazleak:azterlanen eta txostenen kopurua; ikastaro, jardunaldi eta bestelako prestakuntza-jardueren kopurua; udako ikastaroen kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
125.000 € | 125.000 € | 125.000 € | 125.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: UPV/EHU, Instituto Vasco de Criminología / Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI).
- Emateko prozedura: 2025. urtea: Erabakia, 2022ko apirilaren 12koa, Gobernu Kontseiluarena, 2022ko apirilaren 29an bi alderdiek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez zuzeneko dirulaguntza ematekoa. 2026-2028 urteak: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
3. HELBURU ESTRATEGIKOA.- ERTZAINTZAKO LANGILEEK POLIZIEN ETA SUHILTZAILEEN JOKOETAN PARTE HAR DEZATEN SUSTATZEA ETA BULTZATZEA.
Dirulaguntzen lerroa: Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzak
2223. Programa: ERTZAINTZA ZERBITZUAN
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: Ertzaintzaren irudi positiboa sustatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, bai EAEtik kanpo, eta kirol-lehiaketen eta kirol-jardueraren berezko balioak sustatzea, lanbiderako sasoiko egon ahal izateko une oro.
- Ekintza: polizia-jarduerarekin lotura handiena duten kirol-diziplinetan parte hartzea eta postu jakin bat egiaztatzea.
- Adierazleak: parte-hartzaileen kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
20.000 € | 20.000 € | 20.000 € | 20.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Ertzaintzako funtzionarioak.
- Emateko prozedura: norgehiagoka-prozedura, hainbanaketa. Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, deialdia egitekoa.
4. HELBURU ESTRATEGIKOA.- ETXEKO INDARKERIAK, FAMILIA BARRUKO INDARKERIAK, GENERO-INDARKERIAK ETA INDARKERIA MATXISTAK ERAGINDAKO ARRISKUEN PREBENTZIOA.
1. dirulaguntza-lerroa: UPV/EHU, Gizarte Psikologia Saila
2223. Programa: ERTZAINTZA ZERBITZUAN
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: gehiago jakitea etxeko indarkeriak, familia barruko indarkeriak, genero-indarkeriak eta indarkeria matxistak gertatzen diren egoerei buruz, biktima bakoitzari lotutako indarkeria mota hori jasateko arrisku-maila kalkulatzea, eta biktima bakoitzaren premia espezifikoetara egokitutako babes-neurri polizialak hartzea, halakorik gerta ez dadin.
- Ekintza: dagokion urtean garatu beharreko jardueren proiektuan aurreikusitako jarduerak garatzea eta gauzatzea.
- Adierazleak: jardueren kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
- Zenbatekoa: 100.000 €2024rako, 125.000 euro 2025erako, 120.000 euro
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
125.000 € | 120.000 € | 95.000 € | 95.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: UPV/EHU, Gizarte Psikologia Saila.
- Emateko prozedura: Agindua, 2024ko otsailaren 9koa, Segurtasuneko sailburuarena, 2024-2027 urteetarako dirulaguntza izenduna emateari buruzkoa. 2028: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
5.HELBURU ESTRATEGIKOA.-HERRITARREK LARRIALDIEI AURRE EGITEKO EUSKAL SISTEMAN BORONDATEZ PARTE HARTZEA SUSTATU ETA BULTZATZEA.
1. dirulaguntza-lerroa: Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriaren Batzorde autonomikoa.
2231. programa: LARRIALDIEI AURRE EGITEA
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua:herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman bere borondatez parte hartzea sustatzea.
- Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean zerrendatutakoak.
- Adierazleak:sinatzen den lankidetza-hitzarmenean zerrendatutakoak (mobilizazio kopurua, aurreikusteko moduko arriskuen prebentzio-baliabideen kopurua, prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua).
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
484.100 € | 484.100 € | 484.100 € | 484.100 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea:Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriaren batzorde autonomikoa.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa, bi alderdiek 2024ko ekainaren 18an sinatutako (eta 2028ko ekainaren 18ra arte indarrean dagoen) lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko dena.
2. dirulaguntza-lerroa: Euskal-DYA Federazioa
2231. programa: LARRIALDIEI AURRE EGITEA
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: Herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman bere borondatez parte hartzea sustatzea.
- Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean zerrendatutakoak.
- Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean zerrendatutakoak (mobilizazio-kopurua, aurreikus daitezkeen arriskuetarako prebentziobaliabideen kopurua, prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua, etab.).
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
205.000 € | 205.000 € | 205.000 € | 205.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Euskal-DYA Federazioa.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa, bi alderdiek 2022ko maiatzaren 26an sinatutako (eta 2026ko maiatzaren 26ra arte indarrean dagoen) lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko dena.
3. dirulaguntza-lerroa: Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea
2231. programa: LARRIALDIEI AURRE EGITEA
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: Herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman bere borondatez parte hartzea sustatzea.
- Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean zerrendatutakoak.
- Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean zerrendatutakoak (mobilizazio-kopurua, boluntarioen akreditazio-kopurua, hedatutako prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua, etab.).
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
36.000 € | 36.000 € | 36.000 € | 36.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa, bi alderdiek 2021eko abuztuaren 2an sinatutako (eta 2025eko abuztuaren 2ra arte indarrean dagoen) lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko dena.
4. dirulaguntza-lerroa: Euskal Espeleologoen Elkargoa
2231. programa: LARRIALDIEI AURRE EGITEA
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: Herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman bere borondatez parte hartzea sustatzea
- Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
- Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio-kopurua, boluntarioen akreditazio-kopurua, hedatutako prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua, etab.).
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
15.000 € | 15.000 € | 15.000 € | 15.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Euskal Espeleologoen Elkargoa.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa, bi alderdiek 2021eko urriaren 1ean sinatutako (eta 2025eko urriaren 1era arte indarrean dagoen) lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko dena.
5. dirulaguntza-lerroa: Euskal Mendizale Federazioa
2231. programa: LARRIALDIEI AURRE EGITEA
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman bere borondatez parte hartzea sustatzea.
- Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
- Adierazleak:sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (egindako prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua, prestatutako pertsonen kopurua, etab.).
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
25.000 € | 25.000 € | 25.000 € | 25.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Euskal Mendizale Federazioa.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa, bi alderdiek 2022ko urtarrilaren 12an sinatutako (eta 2026ko urtarrilaren 12ra arte indarrean dagoen) lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko dena.
6.HELBURU ESTRATEGIKOA.-EUSKO LEGEBILTZARREAN ORDEZKARITZA DUTEN ALDERDI POLITIKOEN OHIKO FUNTZIONAMENDU-GASTUEI ERREPARATZEA.
1. dirulaguntza-lerroa: Euzko Alderdi Jeltzalearen ohiko funtzionamendu-gastuak.
4611. programa: HAUTESKUNDE-PROZESUAK
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: bermeak eta bitartekoak ezartzea, alderdi politikoen finantzaketa-sistemak herriaren borondatearen eta botere politikoa gauzatzearen arteko distortsio-elementurik izan ez dezan, alderdi politikoek beren eskumenak erabiltzean duten askatasunari kalterik egin gabe.
- Ekintza: Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuei erreparatzea.
- Adierazleak: Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan alderdi politiko bakoitzak lortutako eserleku kopurua eta hauteskunde horietan alderdi bakoitzak lortutako boto kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
1.646.318 € | 1.646.318 € | 1.646.318 € | *hauteskunde-urtea |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea:Euzko Alderdi Jeltzalea.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
2. dirulaguntza-lerroa: Euskal Herria Bilduren ohiko funtzionamendu-gastuak.
4611. programa: HAUTESKUNDE-PROZESUAK
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: bermeak eta bitartekoak ezartzea, alderdi politikoen finantzaketa-sistemak herriaren borondatearen eta botere politikoa gauzatzearen arteko distortsio-elementurik izan ez dezan, alderdi politikoek beren eskumenak erabiltzean duten askatasunari kalterik egin gabe.
- Ekintza: Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuei erreparatzea.
- Adierazleak: Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan alderdi politiko bakoitzak lortutako eserleku kopurua eta hauteskunde horietan alderdi bakoitzak lortutako boto kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
1.560.697 € | 1.560.697 € | 1.560.697 € | *hauteskunde-urtea |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea:Euskal Herria Bildu.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
3. dirulaguntza-lerroa: Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren ohiko funtzionamendu-gastuak.
4611. programa: HAUTESKUNDE-PROZESUAK
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: bermeak eta bitartekoak ezartzea, alderdi politikoen finantzaketa-sistemak herriaren borondatearen eta botere politikoa gauzatzearen arteko distortsio-elementurik izan ez dezan, alderdi politikoek beren eskumenak erabiltzean duten askatasunari kalterik egin gabe.
- Ekintza: Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuei erreparatzea.
- Adierazleak: Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan alderdi politiko bakoitzak lortutako eserleku kopurua eta hauteskunde horietan alderdi bakoitzak lortutako boto kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
687.955 € | 687.955 € | 687.955 € | *hauteskunde-urtea |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
4. dirulaguntza-lerroa: Alderdi Popularraren ohiko funtzionamendu-gastuak.
4611. programa: HAUTESKUNDE-PROZESUAK
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: bermeak eta bitartekoak ezartzea, alderdi politikoen finantzaketa-sistemak herriaren borondatearen eta botere politikoa gauzatzearen arteko distortsio-elementurik izan ez dezan, alderdi politikoek beren eskumenak erabiltzean duten askatasunari kalterik egin gabe.
- Ekintza: Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuei erreparatzea.
- Adierazleak: Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan alderdi politiko bakoitzak lortutako eserleku kopurua eta hauteskunde horietan alderdi bakoitzak lortutako boto kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
431.502 € | 431.502 € | 431.502 € | *hauteskunde-urtea |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Alderdi Popularra.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
5. dirulaguntza-lerroa: Sumar hauteskunde-koalizioaren ohiko funtzionamendu-gastuak.
4611. programa: HAUTESKUNDE-PROZESUAK
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: bermeak eta bitartekoak ezartzea, alderdi politikoen finantzaketa-sistemak herriaren borondatearen eta botere politikoa gauzatzearen arteko distortsio-elementurik izan ez dezan, alderdi politikoek beren eskumenak erabiltzean duten askatasunari kalterik egin gabe.
- Ekintza: Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuei erreparatzea.
- Adierazleak: Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan alderdi politiko bakoitzak lortutako eserleku kopurua eta hauteskunde horietan alderdi bakoitzak lortutako boto kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
124.905 € | 124.905 € | 124.905 € | *hauteskunde-urtea |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Sumar hauteskunde-koalizioa.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
6. dirulaguntza-lerroa: Voxen ohiko funtzionamendu-gastuak.
4611. programa: HAUTESKUNDE-PROZESUAK
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: bermeak eta bitartekoak ezartzea, alderdi politikoen finantzaketa-sistemak herriaren borondatearen eta botere politikoa gauzatzearen arteko distortsio-elementurik izan ez dezan, alderdi politikoek beren eskumenak erabiltzean duten askatasunari kalterik egin gabe.
- Ekintza: Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuei erreparatzea.
- Adierazleak: Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan alderdi politiko bakoitzak lortutako eserleku kopurua eta hauteskunde horietan alderdi bakoitzak lortutako boto kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
84.353 € | 84.353 € | 84.353 € | *hauteskunde-urtea |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Vox.
- Emateko prozedura: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
7. HELBURU ESTRATEGIKOA.- IKERKETA OZEANO-METEOROLOGIKOA SUSTZATZEA.
Dirulaguntza lerroa: AZTI Fundazioa
5512. programa: METEOROLOGIA ETA KLIMATOLOGIA
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: itsasertzeko itsas inguruneko plataformen bidez informazio ozeano-meteorologikoa lortzera bideratutako ikerketa.
- Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean zerrendatutakoak.
- Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean zerrendatutakoak.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
195.000 € | 195.000 € | 195.000 € | 195.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Azti Fundazioa.
- Emateko prozedura:2025-2026: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa, bi alderdiek 2024ko martxoaren 21ean sinatutako (eta 2026ko martxoaren 21era arte indarrean dagoen) lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko dena. 2027-2028: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
8. HELBURU ESTRATEGIKOA.- JOKOAREKIKO ADIKZIOEK ERAGINDAKO ARRISKUEN PREBENTZIOA.
1. dirulaguntza-lerroa: UPV/EHU. Jokoaren Euskal Behatokiarentzat interesgarriak diren ikerketa-proiektuak
6113. programa: JOKOA ETA IKUSKIZUNAK
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: Jokoaren Euskal Behatokia edukiz hornitzea; horren helburua da EAEko jokoaren azterketa eta analisi iraunkorra egitea, EAEn jokoa arautzeko agintaritzari jokoaren ikuspegi orokor bat emateko, agintaritza horrek bere politika publikoak ezar ditzan.
- Ekintza: zaurgarritasun-egoerak detektatzea helburu duten ekintzak antolatzen dituzten proiektuak; joko arduratsuaren ezaugarriak eta jokoarriskuko egoera baten adierazleen ezagutza sustatzea; jokoan teknologia berriek dituzten arriskuak ezagutzea; eta joko patologikoaren aurkako borrokan jarduera eta baliabide publiko eta pribatuak zabaltzea.
- Adierazleak: programen kopurua eta programa horien hartzaileen kopurua.
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
100.000 € | 100.000 € | 100.000 € | 100.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Emateko prozedura: 2025-2027: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa, bi alderdiek 2024ko otsailaren 26an sinatutako (eta 2027ko abenduaren 31ra arte indarrean dagoen) lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko dena. 2028: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, dirulaguntza izendun bat ematekoa.
2. dirulaguntza-lerroa: Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntzak, joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak garatzeko.
6113. programa: JOKOA ETA IKUSKIZUNAK
a) HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
- Helburua: jokoarekin lotutako jokabide arriskutsu eta arazotsuei buruz egiten dituzten informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerei eusten laguntzea, besteak beste, adingabeei, gazte eta nerabeei, familiei eta hezkuntza-komunitateari zuzenduta.
- Ekintza:kalteberatasun-egoerak hautematea; joko arduratsuaren ezaugarriak eta joko-arriskuko egoera baten adierazleen ezagutza sustatzea; teknologia berriek jokoan dituzten arriskuak ezagutaraztea; eta joko patologikoaren aurkako borrokako jarduera eta baliabide publiko eta pribatuak ezagutaraztea, hainbat proiekturen bidez.
- Adierazleak:programen kopurua, aurkeztutako eskaeren kopurua, onartutako eskaeren kopurua, errepikatzen diren programen kopurua/jasangarritasuna, programa berrien kopurua, lortutako pertsonen kopurua, lortutako kolektibo kalteberetako pertsonen kopurua (adingabeak, gazteak, nahimenezko ahalmen urrituak dituzten pertsonak...) giza baliabideen kopurua (hezitzaileak, irakasleak... boluntarioak kontuan hartu gabe), beste erakunde batzuekiko lankidetzen kopurua (administrazioak, ikastetxeak, gizarte-erakundeak, enpresa pribatua...), argitalpen kopurua (weba/aldizkariak/gidak, liburuxkak...)
b) AURREKONTU-KONPROMISOAK
2025. urtea | 2026. urtea | 2027. urtea | 2028. urtea |
100.000 € | 100.000 € | 100.000 € | 100.000 € |
c) SEKTORE HARTZAILEAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA
- Sektore hartzailea:: irabazi-asmorik gabeko entitateak.
- Emateko prozedura: norgehiagoka, konkurtso-prozedura. Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, deialdia egitekoa.